Patria (eu)

    Sorapediatik
    Sorapedia (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: ==Eleberria== Eleberria<ref>[https://es.wikipedia.org/wiki/Patria_(novela_de_2016) Patria (novela)]. Wikipedia (gazteleraz).</ref> Fernando Aramburu idazle donostiarrarena...)(r)en berrikusketa, ordua: 19:17, 27 iraila 2020
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Eleberria

    Eleberria[1] Fernando Aramburu idazle donostiarrarena da.

    2016 urtean agertu zen (Tusquets argitaletxea), eta egundoko arrakasta lortu zuen; orokorrean kritika onak, sari asko eta ale mordo-mordoa saldu ere.

    Argumentua

    Bittori alargunak gizonaren hilobia bisitatzen zuen noizean behin Polloeko kanposantuan. Senarra, "Txato", ETAk eraildako Gipuzkoako herri txiki bateko enpresaburua zen.

    ETAk su-etena iragarri zuenean (2011 urtea), Bittorik Txato berriro bisitatu zuen eta herrira itzultzeko asmoa duela esan zion. Izan ere, alargundu ondoren familiarekin batera alde egin behar izan zuen, errepresio abertzaleak inguruan sortutako tentsio giroagatik.

    Hala ere, eta ezkutuan bueltatu arren, Bittoriren itzulerak bere garaian auzokide eta lagun izandakoen arteko bake faltsua astoratu zuen, egoerak bere familia jazartzea eragin zuen arte.


    Erreferentziak

    1. Patria (novela). Wikipedia (gazteleraz).