Paz y Labor musika banda (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: Gerra aurrean Soraluzen bi musika-banda zeuden, ''San Ignacio'' eta ''Paz y Labor''. ''Paz y Labor'' musika banda liberalena zen, eta ig...)(r)en berrikusketa, ordua: 18:36, 2 ekaina 2017
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Gerra aurrean Soraluzen bi musika-banda zeuden, San Ignacio eta Paz y Labor.

    Paz y Labor musika banda liberalena zen, eta igandetan musika jotzen zuen, Liberala bere egoitzan (Banco Bilbao Vizcayaren etxeko lehenengo pisuan).

    Círculo Carlistan ez zen dantzarik egoten, pekatua zelako. Liberalean, berriz, bai; batez ere ihauterietan. Piñata igandeko dantzaldia berezia izaten zen: garizuma hasita zegoen baina ihauterietako azken dantza izaten zen; gainera pastelak izaten ziran, eta umeak bertara joan behar pastelak jatera!

    Saloiaren erdi erdian zutabe borobila zegoen. Bertan Santiago Gojeascoechea Fati egoten zen makil handi batekin erritmoa markatzen, eta bikoteak zaintzen aldi berean, ezer arrarorik ez gertatzeko. Berak markatzen zuen piezak noiz bukatu.

    Liberalen pare parian bizi zen neska zaharrak dena zaintzen zuen Abarkateronekoa bere etxetik. Dantza pekatua zenez, eta liberalen seme-alabak bertara joaten zirenez, ba gero Hijas de María kongregaziotik bidaltzen zituen, bera zen lehendakaria eta! Mezatan ere, neskak taldetan egoten ziren, bakoitza bere maistrarekin; eta pekatua zutenak, esate baterako Liberalenera dantzara joandakoak, aldare ondoan jartzen zituzten denon bistan.

    Gerra ostean San Ignacio musika banda geratu zen bakarrik, Paz y Labor desegin zelako.

    Ezkerrean zutik José María Astiazarán.