Pedro Larrañaga (eu)

    Sorapediatik
    Pedro Larrañaga Mugica
    Pedro Larrañaga Mugica. Erretratua.jpg
    Jaio 1957
    Hil
    Profila Zientzilaria
    Idazlea


    Soraluzen jaioa 1957. urtean, gurasoak Moises Larrañaga eta Begoña Mugica izan ziren.

    Inteligentzia artifiziala arloan irakasle, ikerlari eta zientzialari izateaz gain, kirolean ere nabarmendu zen.


    Ibilbidea

    2007. urtetik hona

    • Computational Intelligence Group-aren burua (CIG. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa). Boadilla del Monte.
    • Adimen Artifiziala saileko katedraduna (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa). Boadilla del Monte.

    Aurreko lanpostuak

    1985-2007 tartean Euskal Herriko Unibertsitatean aritu zen, Donostian, Informatika eta Inteligentzia Artifiziala sailean hain zuzen.

    Irakasle laguntzaile izan zen aurretik (1985-1987), irakasle osoa gero (1987-2004) eta katedraduna azken urteetan (2004-2007).

    Ikasketak

    • 1995. Informatikan dotorea (Euskal Herriko Unibertsitatea).
    • 1985. Matematiketan masterra: Comparison Between Hierarchical Classification and by Factorial Analysis (Valladolideko Unibertsitatea).
    • 1981. Matematiketan gradua, estatistiketan espezializatua (Valladolideko Unibertsitatea).


    Jarduera

    Zabaltze lanak

    300 artikulu baino gehiago argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan.

    Sei liburu idatzi ditu, beste aditu batzuekin batera. Horietako batzuk:

    Konferentzia asko eman ditu nazioartean, goi mailako unibertsitate eta institutu zientifiko onenetan, Harvard-en eta MIT-en, besteak beste.

    Ikerketa

    Bere bizitza profesionalaren zehar, Pedro Larrañagak ikerketa proiektu askotan hartu du parte (100 baino gehiagotan). Azken urteeteko proiektu aipagarrienetako bat Europako Human Brain Project[1] izan daiteke.

    Gai horrekin lotuta, baur egun Larrañaga mikrobioma aztertzen ari da, hesteetako pasabidea. Interes handiko gaia da, jende askok defendatzen baitu urdaila eta garuna oso lotuta daudela eta, urdailaren eraginez, prozesu neurodegeneratiboen eta antzekoen bilakaera alda daitekeela, Alzheimerraren kasuan bezala.

    Kolon eta ondesteko minbiziari lotutako geneak detektatzeari buruzko lan bat, esaterako, mundu osoan patentatu da, eta estaldura nazionaleko patente bat lortu du biriketako minbizia diagnostikatzeko kit baterako.

    Honetaz gain, katedraduna den aldetik 31 doktore tesi zuzendu ditu, Donostian zein Madrilen.

    Partaidetzak

    Pedro Larrañaga elkarte askoren partaide da. Esanguratsuenak:

    • (2021) Adimen Artifizialeko I+G+Bko Espainiako Estrategia idatzi duten adituen taldekoa.
    • (2018 Londres) Academia Europaea-ren kidea[2]
    • (2012 Montpellier) Adimen Artifizialerako Europako Elkartearen kidea (EuroAi Fellow).


    Pedro Larrañagaren omenaldia Soraluzen (2022)

    Sariak

    • 2022 Soraluze. Soraluzeko Udalaren aitortza[3].
    • 2020 Nueva Delhi. Amity Research Award in Machine Learning.
    • 2018 Granada. Adimen Artifizialerako Espainiako Elkartearen saria.
    • 2013 Madrid. Espainiako Informatikako Sari Nazionala (Aritmel Award).


    Kirola

    Eibarko Unibertsitate Laboralean atletismoan hasi, baina aurki boleibolaean sartu zen buru belarri.

    Valladolidera karrera egitera joan zenean bertan boleibolean jarraitu zuen, eta 18 urterekin Espainiako Jokalari Jubenil Nazional onena izendatu zuten. Europan ere lehiatu zen eta mundu mailako txapelketara joatekoa zen, Brasilera, baina uko egin zion ikasturtea aurrera ateratzeko.

    Donostiara itzulita, Fortuna taldean sartu eta Euskadiko Selekzioarekin ere hasi zen, bizpahiru urtez bertako kapitaina izan zela. Baina familia izaterakoan goi mailako kirola laga zuen.  

    Erreferentziak

    1. Human Brain Project. Site ofiziala (ingelesez).
    2. Academia Europaea. Wikipedia (gazteleraz).
    3. Ohore handiz hunkituta eta aldi berean oso harro jasotzen dut aitorpen hau. Ubane Madera (plaentxia.eus 2022/09/27)