Pintorekua etxea (eu)

    Sorapediatik
    Pintorekua
    Pintorekua etxea. Aurrekaldea (Juan Francisco Astiazarán 1994).jpg
    Estiloa
    Mendea
    Kokapena Etxaburueta
    Mota Arkitektura


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Azalpena eta historia

    Etxe hau Ganuza familiarena izan zen mendeetan, baina XIX mende hasieran Ramón de Zuloagak hartu zuen. Ramón de Zuloaga honek alboko Erregetxean egitzen zuen lan, maisu aztertzailea zela.

    Ramón-en anaia, Blas, Madrilen bizi zen, eta Soraluzera bidali zuen semea, Eusebio Zuloaga, arkabuzgile ikasteko. Eusebio hau Pintorekuan bizi izan zen hamalau eta hemeretzi urte bitartean. Gerora, azken Erregearen arkabuzgilea izan zen (Arcabucero de Su Majestad) eta damaskinatuari hasiera eman zion.

    Zuloaga hauek Eibarko Zuloagatarren sendikoak ziren: Plácido Zuloagaren hil agirian agertzen denez, ama Soraluzekoa zuen; bere anaiorde Daniel Zuloagaren ama ere soraluzetarra zen. Badaiteke biak Pintorekua etxe honetan jaiotakoak izatea.


    Etxe honetan ere (Etxaburueta 6) Josefa Mikaela Maiztegi Aldasoro jaio zen, 1820ko urriaren 17an gaueko hamarretan[1]. Eta bertan hil zen 1901eko martxoaren 3an, igandean, arratsaldeko hiruretan, 82 urte zituela. Josefa Mikaela Maiztegi Aldasoro honi esker Soraluzeko Babesetxe-Ospitala edo Hospital-Asilo sortu eta mantendu ahal izan zen, horretarako bere ondasunen zati handia laga zuen eta.


    1980-90 hamarkadan etxea bota zuten eta berria egin. Gaur egun Arrano elkarte eta taberna bertan daude.


    Erreferentziak