Placencia 60/50 kañoia (eu)

    Sorapediatik
    Placencia 60/50 kañoia
    Placencia 60-50 kañoia 6.jpg
    Mota Arma (produktua)
    Kokapena Placencia (SAPA)

    Kañoi honen izen ofiziala CCC (cañón contra carro) Placencia 60/50 izan zen.

    Ezaugarriak

    Pisua baterian 1095 kg.
    Kañoia (kalibrea) 60 mm.
    Tutu luzeera 50 kalibre
    Sektore horizontala 50º
    Sektore bertikala -5º-tatik 25º-tara
    Zulatze sakonera 500 mtara 150 mm
    Zulatze sakonera 1.000 mtara 110 mm
    Dotazioa 7 gizon
    Ezkutu lodiera 5 mm


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Gerra ostean, SAPAk bi karro-kontrako kañoi modeloak egin zituen. 1940n Errepublikak Soviet Batasunetik ekarritako 45 mmtakoa kopiatu zuten, eta 1945n 60 mmtako kañoia diseinatu zuten, CCC Placencia 60/45 izenekoa.

    1951n SAPAkoek bigarren bertsioa sortu zuten, CCC Placencia 60/50 izenekoa, aurrekoa baino luzeagoa; gainera, granada apurtzailea ere bazuen, kañoi laguntzaile moduan erabiltzeko. Aurreneko aleak 1953 urtean ematen hasi ziren. Karro-kontrako kañoien konpañia bakoitzak 12 kañoi zituen.


    Erreferentziak

    Museo de medios acorazados. Espainiako Defentsa Ministerioa