Placencia tiene su entrada (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Placencia / Placencia tiene su entrada
    Egilea/k Luis Ariznabarreta Zubiaurre Espilla
    Hizkuntza Gaztelaniaz
    Iturria Bego Ariznabarreta, Heraclia Maiztegi, Isabelita Artolazabal
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra (hasierakoa)

    Jatorrizkoa Euskaraz
    ::Estribillo

    Venid, venid, venid, verán.
    Venid, venid, venid, verán.
    Venid, venid, venid, verán.
    Que el pueblo de Placencia es muy chiquito pero industrial,
    que el pueblo de Placencia es un pequeño San Sebastián.

    ::Leloa

    Hator, hator, hator ta ikusi.
    Hator, hator, hator ta ikusi.
    Hator, hator, hator ta ikusi.
    Plaentxiako herria oso txikia baina industriala,
    Plaentxiako herria Donostia txikia dela.

    ::I

    Placencia tiene su entrada a dos palmos de la carretera,
    con los de Vitoria y Málzaga, con los de Eibar y Vergara;
    es una capital industrial, mercantil y comercial,
    tiene vía con su túnel y mucho ferrocarril,
    tiene vía con su túnel y mucha guardia civil.
    (estribillo)

    ::I

    Plaentxiak sarrera dauka errepidetik oso gertu,
    Bitorixa eta Maltzagakoekin, Eibar eta Bergarakoekin;
    hiriburu industrial, merkantil eta komertziala,
    tunel eta trenbidea dauka, eta ferrokarril asko,
    tunel eta trenbidea dauka, eta guardia zibil asko.
    (leloa)

    ::II

    Tiene banda musical y también la de tamborileros,
    en Erregetxe la Kursaal, Puerta del Sol muy popular;
    el clásico bar de Los Ángeles, la simpática Trabakua,
    en Recalde Sakristaua, más acá Tinterokua,
    En Recalde Sakristaua, más acá Tinterokua.
    (estribillo)

    ::II

    Musika banda badauka, baita danbolin-banda,
    Erregetxean la Kursaal, Puerta del Sol oso famatua;
    betiko Los Ángeles taberna, Trabakua abegitsua,
    Errekalden Sakristaua, honuntza Tinterokua,
    Errekalden Sakristaua, honuntza Tinterokua,
    (leloa)


    Letra (gehitutakoak)

    Jatorrizkoa Euskaraz
    ::III

    El bar restaurant de Galo es algo sensacional,
    donde todos los viajantes allí suelen hospedar;
    y la taberna de Errotatxo es fantástica y atroz
    donde suele ir mucha gente a bailar el charlestón,
    donde suele ir mucha gente a bailar el charlestón.
    (estribillo)

    ::III

    Galoren taberna-jatetxea ikaragarria da,
    biajante guztiak bertan geratzen direla;
    Errotatxo taberna txundigarri eta izugarria da
    jende mordoa joaten dela txarleston dantzatzera,
    jende mordoa joaten dela txarleston dantzatzera.
    (leloa)

    ::IV

    Junto a su hermoso puente está el club de Gonzaga,
    y en la punta de Igarate la gran fábrica de armas;
    y “pa” comer chipirones vamos al bar de Mendata
    y para bailar al suelto vamos a la plaza “zarra”,
    y para bailar al suelto vamos a la plaza “zarra”.
    (estribillo)

    ::IV

    Zubi ederraren ondoan Gonzaga klub dago,
    eta Igarateko puntan arma fabrika handia;
    eta txipiroiak jateko Mendatara joaten gara
    eta "suelton" egiteko plaza zaharrera,
    eta "suelton" egiteko plaza zaharrera.
    (leloa)

    ::V

    En cuanto a la instrucción está muy bien preparada,
    y los mejores armeros salen de esta tierra tan sana;
    y todo aquel que visita Placencia de las Armas,
    queda prendado de ella volviendo a visitarla,
    queda prendado de ella volviendo a visitarla.
    (estribillo)

    ::V

    Heziketari dagokionez ondo prestatuta dago,
    eta armagile onenak herri jator hontatik datoz;
    eta Soraluze bisitatzen duen guztiak,
    oso pozik geratzen dira, eta itzultzen dira,
    oso pozik geratzen dira, eta itzultzen dira.
    (leloa)

    ::VI

    En cuanto a la buena música Allegro lleva la fama,
    con Juanito Urcelay y Ramiro Larrañaga;
    también tiene toreros pues Arruza llena plazas,
    pelotaris nunca faltan a cesta, mano y pala,
    pelotaris nunca faltan a cesta, mano y pala.
    (estribillo)

    ::VI

    Musika onari buruz ospe onena Allegrok dauka,
    Juanito Urcelai eta Ramiro Larrañagarekin;
    Toreroak ere baditu, Arruzak plazak betetzen dituela,
    Pelotari faltarik ez dago, zestaz, eskuz ala palaz,
    Pelotari faltarik ez dago, zestaz, eskuz ala palaz.
    (leloa)

    ::VII

    Si hablamos de montaña sus crestas son las más altas,
    el mar tiene muy cerquita para darse un baño en sus aguas;
    también tiene biblioteca, pintores buenos artistas,
    y el próximo año si Dios quiere contaremos más cositas,
    y el próximo año si Dios quiere contaremos más cositas.
    (estribillo)

    ::VII

    Mendiak aipatzen badira, bere gailurrak altuenak dira,
    itxasoa ere gertu dago, uretan bainua hartzeko;
    biblioteka, pintoreak eta artista onak ere baditu,
    eta datorren urtean, Jauna lagun, gauza gehiago kontatuko ditugu,
    eta datorren urtean, Jauna lagun, gauza gehiago kontatuko ditugu.
    (leloa)


    Letren bilakaera


    Azalpenak

    1956. urtean Luis Ariznabarreta (1915-2003) Soraluzetik Gasteizera joan zen, lanera, eta familia berarekin eraman zuen. Urtero urtero Soraluzeko senideak joaten zitzaizkien bisitan, eta halako batean Luisek abesti hau ondu zuen, etorritakoei gasteiztarrek ongi etorria egiteko.

    Urtetik urtera, bisita horien aitzakiarekin, Luisek zati berria gehitzen zion abestiari, eta 1964.erako zazpi ahapaldiz osatuta geratu zen. Ariznabarreta Orbea familia biltzen zenean, ospakizun, bazkalondo edo ezkontza izan, Luisek gitarra hartu eta bere kanta “luzea” abesten zuten, beste abesti askoren artean, bereak edota besteenak. Seme-alabok, zenbait izenburu eman izan diote abestiari: Placencia, Venid, venid, venid, verás, Placencia tiene su entrada, Plaentziko kanta...

    Abestia familiakoa bazen ere, zeuzkan doinu alaia eta letragatik, Soraluzen aurki zabaldu zen. Besteak beste, Heraclia Maiztegik eta Isabelita Artolazabalek abesten zuten, aldaera txiki batzuekin. Baina jatorria ez zen ezaguna: Isabelitak kontatzen zuenez, herritik urtero pasatzen ziren komedianteen kantua omen zen; horregatik ulertzen da y el próximo año si Dios quiere contaremos más cositas.

    Plaentxia kantuz sortu zenean, familiari eskatu zioten abestiaren letra "ofiziala", eta hauek bialdu ere. Ordutik hainbatetan abestu izan dute kanta hau Plaentxiako kaleetan.

    Soraluzen bakarrik ez, beste herrietara ere zabaldu zen abestia. Eibar[1] eta Zumaian, esateko, doinu berdineko abestiak ere badaude, beste letra batekin, noski. Nondik jiratu duten abestia beste kontua da...[2]

    Azkenean, Edurne Orbea lobak letra euskaratu zuen (2019).

    Soraluze zerutik (Paisajes españoles 1959)

    Erreferentziak

    1. 2021. urte bukaeran Ustekabe fanfarreak Eibarko kantak diska grabatu zuen, bertan Eibar tiene su entrada... dakarrela.
    2. Erabili, erabili dute; baina oraindik ez dute jatorria aitortu.