Población general de España (eu)
Población general de España | |
---|---|
Egilea | Rodrigo Mendez Sylva |
Hizkuntza | Gaztelaniaz |
Urtea | 1671 |
Argitaletxea | Roque Rico de Miranda |
Hiria | Madrid |
Izenburu osoa
Población general de España, sus trofeos, blasones y conquistas heroycas, descripciones agradables, grandezas notables, excelencias gloriosas y sucesos memorables, con muchas, y curiosas noticias. Flores cogidas en el estimable jardín de la preciosa antigüedad. Reales genealogías y catálogos de dignidades eclesiásticas y seglares.
Espainiako herrialde orokorra, bere garaikur, blasoi eta garaipen heroikoak, azalpen atseginak, handitadun aipagarriak, bikaintasun loriotsuak eta gertakizun gogoangarriak, berri bitxi askorekin. Aintzinatasun preziatuaren lorategi estimatuan hartutako lorak. Erret genealogiak eta pertsona nabarmenen bildumak, elizako zein laikoak.
Liburua zertan den
Lawrence Echard jaunak (1670-1730) 1691. urtean A Most Compleat Compendium of Geography, General and Special; describing all the Empires, Kingdoms, and Dominions in the whole World argitaratu zuen, ingelesez.
Vosgien jaunak frantsesera itzuli zuen (Dictionnaire géographique-portatif), eta Juan de la Sernak gaztelaniara. Erderazko seigarren argitalpena Antonio Vegasek egin zuen.
Soraluzeri buruzkoak
(128. orrialdea)
SORALUZE. Espainiako Erret Hiribildua, Gipuzkoako probintzian, Deba hibaiaren ertzetan; hibaiak erdibitzen du biltzen duen zubi baten bidez. Mendi oso altuek inguratzen dute. Bergaratik legoa batetara dago, eta Elboybarretik beste batetara, biak ala biak hibai beraren ertzetzan daudela. Badauzka Parroki Eliza, Mojen Komentua eta txispa armen lantegi oso zaharra, Erret Gudarostearentzat lan egiten duena. 300 bat familiek osatzen dute biztanlegoa. Alkate Arruntak ditu, eta Probintziak egiten dituen Batzar Orokor eta partikularretan botoa; bere izenean bertara joaten den Prokuradorea izendatzen du, eta jarlekua Korregidorearen ezkerrean dago, hamaikagarren tokian. Bilbotik 10 legoatara dago, Hego-Ekialdean, eta Iruñatik 25etara, Ipar-mendebaldean. Longitudea 15.2. latitudea 43.16.