Proyecto de reforma integral de la iglesia (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:43, 6 otsaila 2022
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Proyecto de reforma integral de la iglesia
    Proyecto de reforma integral de la iglesia. Azala.jpg
    Egilea Xabier Barrutieta Basurko
    Hizkuntza Gaztelaniaz
    Urtea 2020
    Argitaletxea Xabier Barrutieta Basurko
    Hiria Donostia


    Izenburu osoa

    Proyecto de reforma integral de la iglesia Santa María la Real de Soraluze, Gipuzkoa

    Soraluzeko (Gipuzkoa) Santa Maria la Real elizaren eraberritze integralaren proiektua


    Liburua zertan den

    XXI mende hasieran zaharberritzeko lanak egin ziren Soraluzeko Santa Maria la Real parrokian. Proiektua Xabier Barrutieta arkitektoak[1] landu zuen, 2003-2005 epean. Lanek 2005 urtetik 2008 arte iraun zuten, eta elizaren berrinaugurazioa 2007ko abenduak 15ean ospatu zen.

    2020 urtean zaharberritze lanen arkitektoa monografia bat argitaratu zuen, lanaren nondik norakoak azalduz.

    Hasteko, egileak hiru aldetik kokatzen du lana; alde batetik gaur eguneko eraikin erlijioso baten premiak; gero Soraluzeren herria aurkeztuz; ostean zaharberritzearen erronka itzelak.

    Ondoren emandako irtenbideak azaltzeari ekiten dio: erretaula eta presbiterioaren lotura, eraikin osoaren argitasuna (nabe nagusia, koruaren argi-planoak, sarrerak, argi-puspiloak) eta audiobisualen antolaketa. Bukatzeko, erabilitako materialez eta altzariez sakontzen du.

    Hamaika argazki eta planok osatzen dute liburuxka.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erreferentziak

    1. BARRU Arkitektura. Websitea.