Difference between revisions of "Ramiro Larrañaga (eu)"

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
 
Line 84: Line 84:
 
* (1986) [[Cristobal Colón era de Placencia (eu)| Cristobal Colón era de Placencia]]
 
* (1986) [[Cristobal Colón era de Placencia (eu)| Cristobal Colón era de Placencia]]
 
* (1986) [[Soraluze, Colón y Unamuno (eu)| Soraluze, Colón y Unamuno]]
 
* (1986) [[Soraluze, Colón y Unamuno (eu)| Soraluze, Colón y Unamuno]]
 +
* (1986) [[Sobre la fabricación de arcabuces (eu)| Sobre la fabricación de arcabuces y mosquetes]]
 
* (1987) [[Colón vizcaíno, una tesis a mantener (eu)| Colón vizcaíno, una tesis a mantener]]
 
* (1987) [[Colón vizcaíno, una tesis a mantener (eu)| Colón vizcaíno, una tesis a mantener]]
 
* (1987) [[El atrio de la iglesia de Placencia (eu)|El atrio de la iglesia de Placencia de las Armas, Soraluze]]
 
* (1987) [[El atrio de la iglesia de Placencia (eu)|El atrio de la iglesia de Placencia de las Armas, Soraluze]]

Latest revision as of 17:30, 30 July 2020

Ramiro Larrañaga
Fernández de Arenzana
Ramiro Larrañaga Fernandez de Arenzana (zuri-beltzean).jpg
Jaio Soraluze, 1924/04/22
Hil Donostia, 2005/05/19
Profila Grabatzailea, idazlea eta armetan aditua


Bizitza

Armagile familia batean jaio zen. Neba-arrebetan nagusiena zenez, aita hil zitzaienean, izeba moja baten bidez, Iruñera bidali zuten ikastera. Han zegoela, 1936ko gerrak harrapatu zuen, eta artean nerabea zela, 15 urterekin, erreketeekin frontera joan behar izan zuen, Tercio de Zumalacárregui-rekin. Ebroko batailan eta Valenciako kanpainan parte hartu zuen.

Gerratik Soraluzera bueltatu zenean, grabatzaile lanari ekin zion kanoi-fabrikan. 1945 urtetik aurrera maisu moduan. Jakin minak bultzatuta, zizela grabatuetan erabiltzeko modu berriak garatu zituen. Ondoren, apaindurazko grabaketak egiten ikasi zuen Eibarko eskopeta-fabrika batean. Ostean, fabriketatik aldenduta bere kontura hasi zen beharrean, eta zenbait urtez Soraluzeko udaletxeko bulegari izan zen.

Bere lan-ibilbidea Donostiako Aurrezki Kutxan bukatu zuen. bertan, denboraldi batez, argitalpen-zerbitzuan ere aritu zen zuzentzaile lanetan.

Grabatzaile moduan hasi zen armak eta bere bilakaera historikoa aztertzen, eta Soraluzeren historia ere. 1970tik aurrera hasi zen nabarmentzen idazle eta arma-aditu moduan, artikulu ugari argitaratzen Boletín de la R.S.B.A.P. eta Vida Vasca aldizkarietan. Ildo horretan, hainbat elkarteren partaide ere izan zen: Euskalerriaren Adiskideen Elkartea (1973), Eusko Irakaskuntza, Institut Suisse d'Armes Anciennes...

2003. urtean Beñat Doxandabaratz Otaegik elkarrizketatu zuen, eta Errebolberra euskaldun batek asmatu zuen[1] izenarekin argitaratu zuen.


Armagintza, gure industriaren jatorria


Ramiro Larrañaga, Deba bailarako industriaren jatorriaz


Liburuak

Hona hemen entzutetsuenak:

  • (1970) Placencia de las Armas. Monografía
  • (1972) Un guipuzcoano desconocido, Ramón de Gorosta (1834-1889)
  • (1978) La prueba de las armas portátiles (1. zatia)
  • (1981) El damasquinado de Eibar (1. zatia)
  • (1981) Síntesis histórica de la armería Vasca
  • (1982) Eibarko damaskinadua
  • (1984) Museo de Armas-Eibar (Juan L. Calvorekin elkarlanean)
  • (1988) Los Zuloaga. Dinastía de artistas vascos. Armeros, grabadores, damasquinadores (3. zatia)
  • (1990) 500 años de armería vasca
  • (1993) Soraluze Placencia de las Armas. Monografía histórica
  • (1996) El grabado en Eibar. Nuestros grabadores
  • (2000) Los bocetos de Plácido Zuloaga
  • (2000) Viudo y solo
  • (2001) Armeros vascos. Repaso histórico - Raices y desarrollo
  • The Art and Tradition of the Zuluagas

Gainera, hainbat atal idatzi zituen beste liburuetan:

  • (1973) Los gremios armeros vascos. (Euskal Antropologiaren III Astea liburuan)
  • (1985) Pórtico en la iglesia de Placencia-Soraluze (Monumentos Nacionales de Euskadi: Guipuzcoa liburuan)
  • (1990) El armamento durante la 1ª guerra carlista (Zumalacárregui. Estudios históricos I liburuan)
  • (1992) Las RR. FF. y sus gremios armeros (Estudios jurídicos, históricos y archivísticos liburuan)
  • (1992) Los armeros vascos y América ( Presencia Vasca en América liburuan)


Artikuluak

Artikulu guztien zerrenda ikusteko, sakatu hemen.

Ramiro Larrañagak artikulu ugari publikatu zituen, batez bat bi gaien inguruan: Soraluze eta armagintza.

Artikulu gehienak Gipuzkoa eta Bizkaiko egunkarietan publikatu zituen, batez ere La Voz de España (55), El Correo Español (38) eta El Diario Vasco (36) erabili zituen. Aldizkari teknikoak ere erabili zituen, gehien bat Boletín de la R.S.B.A.P. (22). Azkenik, interes orokorreko aldizkarietan argiratatutako artikuluak daude, Eibar aldizkaria (17) eta Soraluzeko jai egitarauak (14) nabarmentzen direla.

Momentuan, zerrendak 212 artikulu publikatuta jasotzen ditu. Baina, ahal zen hedapena handiena lortzeko, askotan Ramirok artikulu berbera pare bat egunkari edo aldizkarietan argitaratzen zuen; batzuetan Gipuzkoako eta Bizkaiko egunkari bana aukeratuz, edo aldizkari tekniko bat eta egunkari bat, edo...


Soraluzeri buruzko artikulu batzuk


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Erreferentziak

Ramiro Larrañaga. Wikipedia

  1. Errebolberra euskaldun batek asmatu zuen. Ramiro Larrañaga-rekiko elkarrizketa.