Regnorum Castellae Veteris FW (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Mapa (eu) | izena = Regnorum Castellæ veteris Legionis et Gallæciæ principatuumque Biscaiæ et Asturiarum accuratissima descriptio | irudia = Regnorum_Castellae_...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:00, 18 maiatza 2017
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Regnorum Castellæ veteris Legionis et Gallæciæ principatuumque Biscaiæ et Asturiarum accuratissima descriptio
    Egilea Frederik de Wit
    Urtea 1670-1690
    Hiria Amsterdam
    Tamaina
    Regnorum Castellae Veteris (Frederik de Wit 1670).jpg


    Mapa zertan den

    Frederick de Wit (Gouda, 1629/1630 – Amsterdam, 1706) kartografo eta artista izan zen. Bizitza aurrera ateratzeko mapak marrazten, inprimatzen eta saltzen zituena. Mapetan modu askotan agertu ziren izena (Frederic, Frederik, Frederico edota Fredericus) eta abizena (de Witt edota de Widt).

    Mapak Kantauri kosta osoa erakusten du, lehorretik Gaztela Zaharra hartzen duela.

    1704 urtean Nicolaes Jansz Visscher-ek izen bereko mapa argitaratu zuen, Amsterdamen hau ere.


    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze Bizkaia barruan agertzen da, Gasteiz, Bilbo eta Tolosaren pare. Gasteiztik kostalderako bidea Soraluzetik pasatzen da.


    Bitxikeriak

    Nafarroako erresumak itsasorako irteera du, Irun eta Hondarribia bereak dira eta. Gainera, Arabako Sonsierra Nafarroaren barruan agertzen dira.

    Gaztela Zaharrak Bizkaia osoa hartzen du, eta Santillanako Asturia ere. Oviedoko Asturia, berriz, banatuta dago.


    Erreferentziak