Regnorum Castellae Veteris FW (eu)

    Sorapediatik
    Regnorum Castellæ veteris Legionis et Gallæciæ principatuumque Biscaiæ et Asturiarum accuratissima descriptio
    Egilea Frederik de Wit
    Urtea 1670-1690
    Hiria Amsterdam
    Tamaina
    Regnorum Castellae Veteris (Frederik de Wit 1670).jpg


    Mapa zertan den

    Frederick de Wit (Gouda, 1629/1630 – Amsterdam, 1706) kartografo eta artista izan zen. Bizitza aurrera ateratzeko mapak marrazten, inprimatzen eta saltzen zituena. Mapetan modu askotan agertu ziren izena (Frederic, Frederik, Frederico edota Fredericus) eta abizena (de Witt edota de Widt).

    Mapak Kantauri kosta osoa erakusten du, lehorretik Gaztela Zaharra hartzen duela.

    1704 urtean Nicolaes Jansz Visscher-ek izen bereko mapa argitaratu zuen, Amsterdamen hau ere.


    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze Bizkaia barruan agertzen da, gainontzeko herriak baino nabarmenagoa.


    Regnorum Castellae Veteris. Soraluze ingurua (Frederik de Wit 1670).jpg

    Bitxikeriak

    Bizkaia printzerri moduan agertzen da (Principatus Biscaiae), Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta ia Kantabria erdia hartzen duela, Suances arte. Bizkaia barruan Gipuzkoako mugak modu argian nabarmentzen dira.


    Erreferentziak