«SAPAren arma ekoizpena (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    14. lerroa: 14. lerroa:
    * Grupo elektrogenoak.
    * Grupo elektrogenoak.


    Eta bi produktu berriak ere ekoizten hasi zen:
    Eta produktu berriak ere ekoizten hasi zen:
    * [[Placencia 240/14 morteroa (eu)|''Placencia 240/14'']] mortero berria, arima lisokoa.
    * 40/40 kainoi antiaereo bikoitza (Vickers lizentziarekin).
    * 40/40 kainoi antiaereo bikoitza (Vickers lizentziarekin).


    36. lerroa: 35. lerroa:
    Horregatik SAPAk ''Oficina de Estudios y Proyectos'' izenekoa eratu zuen, hainbat produktu berri sortuz:
    Horregatik SAPAk ''Oficina de Estudios y Proyectos'' izenekoa eratu zuen, hainbat produktu berri sortuz:
    * 1939. Tankeen kontrako 45/44 kainoia, ''Nacional'' edo ''Placencia'' izenekoa. Oinarri gisa, 1.937 urtean SESBek<ref>Sobietarren Errepublika Sozialisten Elkartzea.</ref> Espainiara bidalitako kainoi mota bat erabili zuten.
    * 1939. Tankeen kontrako 45/44 kainoia, ''Nacional'' edo ''Placencia'' izenekoa. Oinarri gisa, 1.937 urtean SESBek<ref>Sobietarren Errepublika Sozialisten Elkartzea.</ref> Espainiara bidalitako kainoi mota bat erabili zuten.
    * 1940. [[Placencia 240/14 morteroa (eu)|''Placencia 240/14'']] mortero berria, arima lisokoa.
    * 1941. 75 mmtako mendi-kainoia.
    * 1941. 75 mmtako mendi-kainoia.
    * 1941. 60 mmtako tankeen kontrako kainoia.
    * 1941. 60 mmtako tankeen kontrako kainoia.

    01:16, 7 otsaila 2018(e)ko berrikuspena

    SAPA enpresa armagintza inguruan aritu da bere historia osoan. Vickers-en diseinuekin aurretik, SAPA berak garatutako produktu berriekin gero eta Bofors lizentziarekin ostean.

    1960. urte inguruan, Espainiako armadaren eskaerak jeistearekin batera, dibertsifikaziora jo zuen: osagai elektrikoak, engranajeko hortzak lantzeko lanabesak, pneumatika osagaiak, ehungailuak...

    Baina aurki trasmisio mekanikotan zentratu zen, batez ere ibilgailu militarrentzat.


    Soraluzen egindako Placencia 240/14 morteroa

    Lehen aroa (1935-1939)

    SAPA sortu eta Espainiako gerra bukatu artean edo, hobeto esateko, bigarren mundo gerra hasi arte, The Placencia de las Armas Company Limited enpresaren produktuak ekoizten jarraitu zuen, martxan zeuden eskaerei erantzuteko:

    • Kainoien osagaiak: altzak, tiro zuzenketak, itxiturak, seaskak eta trineoak.
    • Kalibre anitzeko jaurtigaiak: 40 mm (antiaereoak), 47 mm, 76 mm (itsasokoak).
    • Ur azpiko minen antenak.
    • Grupo elektrogenoak.

    Eta produktu berriak ere ekoizten hasi zen:

    • 40/40 kainoi antiaereo bikoitza (Vickers lizentziarekin).


    Berezko garapen produktuak (1940-1960)

    (handitzeko, sakatu gainean)


    SAPA sortu zenerako bazegoen iritzi orokorra, atzerriko litzentziak behar zituzten produktuak gerora begira fidagarriak ez zirela, eta bigarren mundo gerra sortu zenean iritzi hau areagotu egin zen.

    Horregatik SAPAk Oficina de Estudios y Proyectos izenekoa eratu zuen, hainbat produktu berri sortuz:

    • 1939. Tankeen kontrako 45/44 kainoia, Nacional edo Placencia izenekoa. Oinarri gisa, 1.937 urtean SESBek[1] Espainiara bidalitako kainoi mota bat erabili zuten.
    • 1940. Placencia 240/14 mortero berria, arima lisokoa.
    • 1941. 75 mmtako mendi-kainoia.
    • 1941. 60 mmtako tankeen kontrako kainoia.
    • 1943. Tankeen kontrako 60/45 kainoia[2]
    • 1945. Infanteriako 75/13 kainoi azkarra, eta jaurtigaiak. Hurrengo urteetan asko eta asko egin zituzten.
    • 1945. Tankeen kontrako Placencia 60/45 kainoia, eta jaurtigaiak. Kainoi honek ere ekoizpen ugaria izan zuen.
    • 1950. Tankeen kontrako 88/51 kainoia. Prototipo fasea ez zuen gainditu.
    • 1951. Tankeen kontrako Placencia 60/50 kainoia. Kainoi honek eskaera handiak izan zituen.

    Honetaz gain, epe honetan SAPAk beste produktu batzuk ere ekoiztu zituen:

    • 1943. 88/56 kainoi antiaereoaren osagaiak, Trubiako Lantegi Nazionalarentzat (Asturias).
    • 1945. 120/50 itsas kainoientzako osagaiak: altzak eta itxiturak.
    • Engranajeak orokorrean.


    Soraluzen egindako Bofors 40/70 kainoi antiaereoa
    (Cartagenako artilleria museoa)

    Atzerriko lizentziak atzera

    Autarkia garaiak pasa zirenean, nabarmen geratu zen Espainian dena asmatzeak eta egiteak bide motza zuela, eta Suediako Aktiebolaget Bofors (AB Bofors) enpresari 40/L70 kainoi antiaereoa egiteko litzentzia erosi zioten, oso emaitza onekin. Lehen kainoia 1952 urte bukaeran bukatu zuten.


    Erreferentziak

    1. Sobietarren Errepublika Sozialisten Elkartzea.
    2. Tiro azkarreko gurdien kontrako kainoia. Cañón de tiro rápido para el tiro contra carros.