Sagar-errekako mendiak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Mendia (eu) | izena = Sagar-errekako mendiak | altuera = 500-725 m | buzoia = Bai | mendilerroa = Elgetako mendiak | bailara...)(r)en berrikusketa, ordua: 17:49, 1 uztaila 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Sagar-errekako mendiak
    Altuera 500-725 m
    Buzoia Bai
    Mendilerroa Elgetako mendiak
    Bailara/ Herria Irure / Bergara, Eibar
    Soraluzetik


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Azalpenak

    Igoera

    Nahiz eta Eibarkoak izan, Arrateko mendi hauek Soraluzetik ondo gertu daude eta garai batean oso ohikoa zen bertarainoko ibilialdiak egitea: Deba ibaiaren behera Maltzagaraino, eta handik zuzenean gora eginez Arrateko Santutegira heldu arte. Hemendik Akondia, Kalamua edota Urkora joan zitekeen.

    Gaur eguneko trafikoa oso handia dela eta, Maltzagarako bidea (errepidea) arriskutsua denez ez da ia erabiltzen.

    Kalamua

    Kalamua edo Maaxa (Max ere esaten omen zaio) Elgoibar (Gipuzkoa) eta Etxebarria eta Markina (Bizkaia) artean kokatutako mendia da.

    771 metroko altuera du, eta Euskal Mendigoizale Federazioaren Ehun Mendi lehiaketaren zerrendan dago.

    Espainiako Gerra Zibilean borroka latzak gertatu ziren mendi honen inguruan, 1936 eta 1937 arteko neguan hain zuzen ere. Intxorta mendietan gertatu legez, gudariek Kalamua ere hilabete batzuetan gotorleku bihurtu zuten.


    Kontuak

    Lokomotorak

    1914 urtean, Ferrocarriles Vascongados enpresak Bilbao-Donostia (eta Zumarragarako adarra) trenbidean erabiltzeko bi lurrun lokomotora erosi zizkion Alemaniako Krauss enpresari. Gehiago eskatu nahi, baina Lehen Mundu Gerra bukatu artean ezin izan zuten. 1920 urtean beste hamabi lokomotora erosi zituzten, eta horietako bati Urko jarri zioten izena.

    Zortzi urte geroago, 1928an, trenbideak elektrifikatzea erabaki zuten. 14 lokomotora eskatu zizkion Suitzako Brown Boveri etxeari, eta mendien izenak jarri zieten, horietako batzuk Soraluze ingurukoak: Galdaramiño, Irukurutzeta… Arrate eta Kalamua!. Azpeitiako Trenaren Euskal Museoak antzeko hiru lokomotora gordetzen ditu.


    Erreferentziak