San Andres ermita (eu)

    Sorapediatik
    83.213.16.107 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: {{Artelana (eu) | izena = San Andres ermita | irudia = Ezoziako_santutegia._Ikuspegi_orokorra_4.jpg | estiloa = Gotikoa | mendea = XIV | kokapena = San Andr...)(r)en berrikusketa, ordua: 17:27, 5 ekaina 2016
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    San Andres ermita
    Ezoziako santutegia. Ikuspegi orokorra 4.jpg
    Estiloa Gotikoa
    Mendea XIV
    Kokapena San Andres
    Mota Eraikina


    Kanpo aldeko irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Barrualdeko irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erretaulak eta irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Azalpena

    San Andres ermita 1558. urtean eraiki zen, eta 1610ean Jeronimo de Larrea eskultoreari San Andresen irudia nagusitzen deneko erretaula bat egiteko eskatu zitzaion, 1622an Joan de Arriola pintoreak urreztatu eta polikromatua izango zena, hain zuzen ere.

    Datu hauek Oñatiko Protokoloen Artxiboko dokumentu batean (3663 paper sorta. Joan de Churruca Eskr.) agertzen dira, eta Javier Elorza Maiztegi soraluzetarrak argirata ekarri zituen 1980. urtean.

    Horretaz gain, esan genezake forma eta eraikuntza mailako ezaugarriak aztertuta, aldarearen ingurua babesten duen zerua edo egurrezko ganga XVII. mendearen lehenengo erdialdean ere eraikia izan zela.

    Ermita guregana ia bere horretan heldu da, jatorrizko konfigurazioa gordez. Hori dela eta, XX mendeko azken urteetan auzokoek eskulana auzolana prozeduraren bidez jarriz zaharberritzeari ekitea erabaki zutenean, ekimena babestua izan zen, baina ermitaren balio arkitektonikoa bereziki azpimarratuz, eta elementurik esanguratsuenak ahalik eta gehien errespetatuz, egurrezko egitura, koroa, zeramikazko zorua, zerua, pulpitua, erretaulak eta irudiak, alegia.

    Oro har, nahiko ondo gordeta bazegoen ere, estalkia zen eraikinean arazo gehien zituen alderdia, euri ura zirrikitu ugarietatik filtratzen baitzen. Presbiterioaren alderdian, aspaldiko itogin batek egurrezko ganga larriki kaltetua zuen, eta zati baten bat erabat botatzea ere proposatzera iritsi zelarik.

    Lanak estalkia erabat berritzearekin hasi ziren, zurajea sendotuz narriatutako gapirioak ordeztuz eta lata eta teilak berriztatuz. Egurrezko ganga berrosartu zen, egur guztiari xilofagoen aurkako tratamendua eman zen, adreiluzko lauzatxoen zoladura osatu eta garbitu zen eta hormak pintatu ziren. Lanak aurrera eramateko 1987 eta 1998 urteetan Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.500.000 pezetako (9.000 euro) dirulaguntza eman zuen.


    Artelanak

    Aipatutakoak eta gehiago ditu:


    Kondaira

    Kondairak dioenez, Irigoin baserriko gizonari agertu zitzaion Amabirgina, eta Ezoziako parajean eliza eraikitzeko eskatu. Artean Arritxa eraiki gabe zegoela aprobetxatuz, auzokoek Arritxa baserri inguruan hasi ziren, baina Amabirginak idi pare batez harri eta oholak Ezoziara jaisten zituen.

    Irigoineko gizona zelatan jarri zen, gauez, eta Amabirginak begibakar utzi zuen.

    Kondaira osorik irakurtzeko, hemen.


    Historia

    Nahiz eta askoz lehenago existitzen zela zalantzarik ez eduki, lehendabizi Soraluzeko beste ermita batzuekin batera aipatua ikusten dugu: gaur eguneko Kontu Liburuak, 1500garren urteko ingurukoa denak, erre egin zen beste aurreko bat aipatzen du.

    Ochoa Ybañez Yrurekoak 1518ko Martxoaren 9an, Andres Ybañez Yrure eskribauari eskaini zion testamentuan, ermita hau Santa Maria de Oceycia izenaz agertzen da, eta berarentzat bi erreal donatzen dira.

    Uste dugu tenplu honen egungo konfigurazioa, XVII. mendearen hasieran buruturiko berriketa eta handitze obren ondorioa dela, 1614ko Martxoaren 27 egunean Pedro Yraolakoa eskribauaren aurrean aurkezturiko Oceyciako hargintza obraren Kontzertu Idazkia, Maeses Martin Landerrainekoak eta Martin Galarragakoak emana, bi hargin hauek jatorriz errexildarrak honen bidez deduzitzen denez.

    1649-1704 aldiari dagokion Udaletxeko Akta Liburuan akordio bat agertzen da, zeinaren bidez Pedro Ochoa Armendikoari lur batzuen emakida akordio bat agertzen den, Eçoyziako Andra Mari ermitaren estalpea egiteko berak emandako bere aipatu Aramendiako baserria baratza nagusiaren kitatze eta ordaintza gisan.

    1989-1990 urtean zaharberritze lanak egin ziren santutegian: Galtzara, sarbide, harresi, eskalinata, plazatxoak eta ermitako atariaren berreskuratzea, larriki kaltetuak ezbehar sail baten ondorioz eta erortze edo erabateko aurri arriskuarekin. Udalak emandako dirulaguntza 3.600.000 pezetakoa izan zen.