San Esteban ermita (eu)

    Sorapediatik
    San Esteban ermita
    San Esteban ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Estiloa
    Mendea
    Kokapena Irure bailara
    Mota Arkitektura


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Azalpena eta historia

    San Estebani eskainitako ermita hau, Iruregaña esaten zaion Eibarraldeko tontorreko laugune ederrean kokatuta dago, Irureko plazan hain zuzen.

    XII mendean Don Celinos jaun nafarra, bertako erregearen hasarretu eta gero, Soraluzeko Irurera bidali zuten, Bizkaiako erregebideren zaindari. Bertan ezarri zen, bere jende, ganadu eta txakurrekin, orduko erregebide nagusi baten ondoan, Eibar eta Soraluzetik pasatzen Bizkaia eta Gipuzkoa lotzen zituena.

    Urte batzuk geroago Nafarroako errege bera bertara etorri zen, bisitan, eta zezenketak antolatu zituzten bere ohorez. Ordurako Don Celinos etxea eraikita izango zuen (Irure Hamenguaren beste izena Irure Zaharra da) eta, pentsatzekoa denez, alboan ermita edo kapera eraikiko zuen: San Esteban.

    Ermitak oin-plano angeluzuzena du. Estilo erabat herrikoia, sarrerako ojiba-arkua da eraikuntza 1500. oste-osteko urteetan kokatzeko bideren bat ematen digun estilo-elementu bakarra.

    Gainaldearen egitura, teilape irekia egituratzen duten goiara-armadura xehea, garai berekoa da, baina hala ere, badu aldarearen gainean zerua, hiru hormataleko hegazpe xume bat, gizaldi bat geroago mihiztatua.

    Gainean dagoen Illordogaña tontorra kokapen estrategikoa izan da azken gerrateetan. 1936ko gerran Gudaroste Errepublikarrak Irureko plaza eta Illordo baserri inguruetan kokatu zituen Batallón Baracaldo-ko soldaduak. Patroiaren irudia erre zuten, eta aldare zati bat ere.

    40. hamarkadan, gerra bukatu eta urte batzuetara berritu zuten ermita auzokoek. Ordutik hona beste bi aldiz berriztu dute, aurretik 1980 urtean[1] eta 2009 urtean gero. Azken honetan Gipuzkoako Aldundiak 8.000 eurotako dirulaguntza eman zuen.

    Bazen Soraluzen usadio zaharra ermita honekin lotuta. San Esteban egunean (abenduak 26) amek bere ume negartiak ekartzen zituzten ermitara; bertan errezatu eta kandela piztu era gero, umeak baretzen omen ziren, negarrak bukatuz.


    Artelanak

    San Estebanen irudi zaharra erre zenez, eraikinaz gain barruan hauts-babesa geratzen da, flamenko estilokoa.

    1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.


    Erreferentziak