San Ignacio musika banda (eu)

    Sorapediatik

    Historia

    Sorrera

    San Ignacio musika banda Soraluzeko Círculo Jaimistaren bazkide batzuk sortu zuten, 1913. urte inguruan. Herrian bazen beste banda bat, Paz y Labor liberala, eta hurrengo urteetan bion arteko tirabira galantak izaten ziren.

    San Ignacio banda sortu eta hurrengo urteetan Donostian izaten ziren banda lehiaketetan parte hartu zuen. Honi esker oso maila ona garatu eta mantendu zuen. Igandetan musika jotzen zuen, Círculo Jaimistaren egoitzan (gaur egun Bolia taberna dagoen tokian). Musika bai, baina ez zen dantzarik egoten, pekatua zelako. Liberalean, berriz, dantza izaten zen; batez ere Aratosteetan.

    Udal Banda

    Berez, San Ignacio banda ez zen Udalarena, pribatua baizik. Baina Udalean karlistak agintzen zutenez, hitzarmena egin zuten elkarrekin, dirulaguntza baten truke zuten bandarekin urtean zehar hainbatetan jotzeko.

    Halaxe jasotzen da 1930.ko liburu batean[1]:

    Placencia. 2.500 habitantes. Banda Municipal.

    1932.eko apirilean desegin zen hitzarmen hau. Aurreko urtean Espainiako Errepublika aldarrikatu zutenez, urteurrenean Udalak kaleak girotzeko eskatu zien, tartean Himno de Riego[2] joz. Eta San Ignacio bandakoek Errepublikaren ereserkia jotzeari uko egin ziotenez, Udalak hitzarmena apurtu zuen.

    Urte hartako abuztuko jaietan Zestoako banda ekarri zuten, eta iskanbilak sortu ziren herrian.

    Mitinak girotzen

    Maila altuko banda zenez, karlistek gerra aurreko mitin eta ekitaldi guztietara deitzen zuten: Haro, Azkoitia, Zumarraga, Oñati, Zarautz... San Ignacio bandare izena ekitaldien propaganda gisa erabiltzen zuten.

    Bandak egindako zerbitzuengatik, Jaime III.ak Debekatutako Legitimitatearen Ordenaren domina eman zizkion Soraluzeko Círculo Jaimistari.

    Gerra eta osteko urteak

    Gerra garaian, 1936.eko uztailetik iraila arte batzuk espetxeratuta eta beste batzuk sasian ibili ziren. Irailak 22an, arratsaldeko 6:30tan, Perez Salas komandantea sartu zen herrian eta zazpiretarako San Ignacio banda aurrera eta atzera omen zebilen jo era ke Oriamendi jotzen.

    Orduan herrian San Ignacio musika banda geratu zen bakarrik, Paz y Labor banda liberala desegin zutelako. Bakarra zenez, inguruko herrietan Plaentxiako bandia esaten zioten. Honetaz gain, egoitza ere aldatu zuten, Batzokia inkautatu zutelako. Karlistak berriro agintean, Udalak berritu zuen hitzarmena, eta dirulaguntza eskuratuko zuten urtean zehar hainbatetan jotzeagatik.

    Herrian jotzeaz gain kanpoan ere jotzen zuten. Urtero urtero Montejurrara joaten ziren, mendira igotzen instrumentu eta guzti. Eta ekitaldi politikoetara deitzen zuten, lehengo modutan. Esateko, 1962.eko apirilean Donostian jo zuten, Oriamendi borrokaren 125. urteurrenean. Ekitaldia hasteko Oriamendi jo zuten, eta bukatzerakoan Gernikako arbola eta Espainiako ereserkia[3].

    Horretaz gain, inguruko herrietatik ere deitzen zuten, jaietan jotzeko.

    Azkenik, 1960. hamarkadan gainbehera etorri zen.


    Zuzendariak

    Bandakoen antzera, zuzendariak ere soraluzetarrak izan ziren, salbuespenen bat kenduta:

    • Arsenio Maiztegui Treviño (1914tik 1920 edo 1921 arte).
    • Claudio Onaindia (1920. hamarkadan).
    • Roque Treviño Maiztegui (1932 edo 1933 inguruan).
    • Carlos Larrañaga eibartarra, 1934.ko iraultzan Eibarren bertan erail zutena (1934/10/05).
    • Claudio Onaindia (bigarren aldia).
    • Herman Oregui (1944.tik aurrera).

    Banda zuzentzeaz gain, zuzendariek musika eskolak ematen zituzten, bandakideak izan ala ez. Modu honetan, bandaren maila igotzen zuten eta musikariberriak sortzen zituzten.


    Ezkerretik hasita, atzeko ilaran Jesus Galarraga Malmero, Jesus Galarraga Belgia, Alejandro Oregui Zabale, Laureano Aristi Tejerua, Anjel Bolumburu Biribiltxo, Placido Oregui Toto, Tomas Placencia Txamarro, Esteban Oregi eta Miguel Larrañaga Aizpua.
    Erdiko ilaran Ramon Arana Nazarionekua, Eusebio Aldazabal Perikillua, German Urizar Arteta, Toribio X, Ignacio Gallastegui Molde, Sotero Achotegui, Simon Artolazabal Txingor, Jose Mari Aldazabal Mayo, Fausto Aristi Tejerua, Benigno Maiztegui Txokolaterokua eta Perico Artolazabal.
    Aurreko ilaran Jesus Ucin, Claudio Onandia Ermu, Arsenio Maiztegui Mantxiku, Maurizio Larrañaga Aldianua eta Ramon Bereicua.


    Mitinak eta ekitaldi politikoak

    Zeukan mailarengatik edo, askotan deitu zieten mitin eta ekitaldi karlista politikoetan parte hartzeko. Partaideak erakartzeko erabiltzen zituzten, "telonero" gisa. Bestetan, banda berak antolatzen zituen bidaiak, kanpoko karlisten laguntzaz. Modu honetan herri asko ibili zituzten, eta ez bakarrik inguruan: Haro, Azkoitia, Zarautz, Ordizia, Oñati...

    Zuzendariek gerora komentatu zutenez, musikariek ez omen zuten ezer kobratzen, eta gainera bidaia bere kasa ordaintzen zuten. Baina, hori bai, mitinaren aurretik edo ostean otoruntza publikoa izaten zenez, bertara inbitatzen zituzten.


    Haro (1930/06/14 eta 15)

    Asteburu pasa joan ziren Harora eta, jotzeaz gain, oso programa betea izan zuten: afaria, meza, ardandegien bisita, otoruntza... Orduko kronikak halaxe azaltzen zuen[4]:

    Los leales de Placencia Deseosos de conocer y tratar a los jaimistas riojanos, llegaron el pasado sábado, día 14, a nuestra ciudad, cuarenta y cinco leales de Placencia de Ias Armas, con su banda de música, llamada de San Ignacio; y después de recorrer el pueblo y entonar los estómagos, dieron un baile en los salones de nuestra Casa, que estuvo hasta su terminación animadísimo, saliendo cuantos a él asistimos encantados de las cualidades musicales de nuestros correligionarios. El domingo, a las diez de la mañana, a los acordes de alegres pasodobles y tocados casi todos con la boina roja, nos dirigimos a la Basílica de Nuestra Señora de la Vega, donde se celebró una Misa en honor de los excursionistas. El templo se vió cuajado de correligionarios de ambos sexos. A continuación, constituyendo un numeroso grupo, se enseñó a los forasteros las famosas Bodegas de don Rafael L. de Heredia, en donde tuvieron ocasión de saborear los ricos caldos riojanos y de agradecer la amabilidad con que fueron recibidos. A la una se celebró un banquete en los amplios salones del Círculo. Asistieron más de ochenta comensales; reinó la más fraternal alegría y a su terminación la banda de música ejecutó escogidas piezas de sabor jaimista, que fueron acogidas entre los aplausos y las ovaciones de la concurrencia como premio a su trabajo. A las cinco y media salieron en soberbio autobús con dirección a Labastida, para continuar desde allí el regreso a su pueblo, siendo acompañados hasta el simpático pueblo alavés por buen número de correligionarios harenses. Aquí se les hizo una entusiasta despedida oyéndose numerosos vivas a nuestra ciudad y a nuestro amado Caudillo. Con tan fausto motivo tuvimos ocasión de saludar a varios correligionarios de Bilbao, Vitoria, Santo Domingo, Zambrana, Ollauri, Labastida, Briñas y de otros lugares cercanos. Entre ellos, al entusiasta propagandista y colaborador de EL CRUZADO ESPAÑOL, don Antonino de Bilbao. Todos manifestaron su satisfacción y su gratitud a las atenciones recibidas, siendo muchos los que me encargaron que transmitiese su reconorimiento a la Junta directiva y a cuantos socios de la Juventud les acompañaron, durante su estancia en nuestra ciudad. Y lo cumplo muy gustoso desde estas columnas. Por nuesta parte, los jaimistas riojanos felicitamos a nuestros correligionarios de Placencia por el esfuerzo que supone el sostener esa banda de música y les rendimos el público testimonio de nuestro agradecimiento por haber elegido nuestro pueblo como cima para una de sus primeras excursiones veraniegas. AVEINAIDEN Haro, junio de 1930.


    Azkoitia (1930/09/18)

    Azkoitiako Círculoaren inaugurazioa. Jotzeko zein eta Soraluzeko banda. Mitina iragartzerakoan, eta jende gehiago erakartzeko asmoz, zera esaten zuten:

    Amenizará los actos ligeramente referidos, la acreditada banda de música del Círculo de Placencia de las Armas, intitulada San Ignacio, la cual dará un selectísimo concierto de obras éuskéricas de carácter y significación tradicionalistas.

    Banda de música del Círculo Jaimista de Placencia A la entrada del pueblo de Azcoitia esperaba a los ilustres viajeros la banda de música del Circulo Jaimista de Placencia de las Armas... (meza ostean) A continuación organizóse la comitiva y se dirigió al nuevo Círculo llevando delante a los dantzaris y a la banda San Ignacio, de Placencia de las Armas, que confundía sus alegres notas con los vítores de la multitud... La brillante banda San Ignacio, dirigida magistralmente por su director, cuyo nombre lamentamos no recordar, dió a continuación un selecto concierto, ejecutando obras euskéricas, de carácter y significación tradicionalista que fueron bailadas por las bellas muchachas de Azcoitia... Momento de emoción lo fué en alto grado aquél en que la banda se dispuso a interpretar el Guernikako Arbola. Al lanzar a los aires sus majestuosas notas, aquella ingente muchedumbre... (Bazkariaren ostean mitina, eta gero...) Una vez terminado el mitin se hizo el desfile con las banderas, chistularis y la banda de Placencia de las Armas, dirigiéndose todos a la Plaza del Ayuntamiento donde los danzaris del Círculo de Azcoitia vovieron nuevamente a recrearnos con sus bailes regionales, interpretando también la banda un selecto concierto. EL CRUZADO ESPAÑOL Viernes 19 de septiembre de 1930

    Zarautz (1931/09/25)

    Mitina Ideal zineman Cuando el frontón rebosaba de público, apareció la banda de Plasencia de las Armas tocando el Oriamendi. Un joven desde un palco sacó una bandera española flameándola gallardamente. Entonces, calló el Oriamendi para dar paso a la Marcha Real. El entusiasmo fue delirante, arrebatador. Las gentes se abrazaban llorando prorrumpiendo en vivas atronadores. ¡Cuántos grados marcaba en aquellos momentos el termómetro del Ideal!. Se vitoreaba a D. Jaime, dando por seguro su próxima venida. En la arena de la playa se escribía en grandes letras: ¡Viva Jaime III!. (“Memorias de una chófer” Dolores Baleztena):

    Otxandio (1931/10/01)

    Mitin en Ochandiano. La inauguración del Círculo Jaimista de Ochandiano constituyó un gran día de fiesta en la simpática localidad vizcaína. ...La banda de música del Círculo Jaimista de Placencia dió un magnífico concierto de música vasca. Entre las personalidades concurrentes a este acto... representaciones de los Círculos y Juntas municipales de... Placencia... El Cruzado español (Madrid). 2/10/1931, orrialdea 7

    Ordizia (1932/07/03)

    Villafranca de Oria. El próximo domingo, dia 3 de julio, con motivo de la conmemoración del LVll aniversario de la Jura de los Fueros por don Carlos de Borbón. El programa de actos... ...A las dos llegada de las brillantes bandas de música de los Clrculos de Placencia y Oñate. ...Después del mitin gran romería vasca, amenizada por las mencionadas bandas de música y txistularis. El Siglo futuro. 29/6/1932, zk.7.666, orrialdea 2.

    Ordizian, 1932eko uztailean, iskanbila gogorrak Importantes multas a los tradicionalistas de Villafranca Al director de la banda de música del Círculo Tradicionalista de Oñate, doscientas cincuenta pesetas. A la banda de Placencia, la misma cantidad. El Siglo futuro. 8/7/1932, zk.7.674, orrialdea 1.

    Oñati (BILATU)

    Edo Oñatin, Guardia de Asalto Zubilagan kamioietan gordeta egon zen, eta Soraluzeko banda plazan jotzen ari zela kargak eta tiroak izan ziren, eta banda segi eta segi


    Debekatutako Lejitimitatearen Ordena. Domina

    Debekatutako Lejitimitatearen Ordena

    1923. urtean orduko errege karlistak, Jaime III.ak, Debekatutako Legitimitatearen Ordena[5] sortu zuen, bere alde egindakoak edota pairatutakoak saritzeko. Ikurra, edo domina, Covadongako gurutzea da, zinta marra beltz eta berdeak dituen zinta batetik zintzilik: beltza, erbesteko dueluarengatik, eta berdea, garaitzeko itxaropenarengatik.

    Zazpi urte geroago (1930) baten batek pentsatu zuen Soraluzeko San Ignacio bandak erakutsitako "gogo eta leialtasun froga ugariak" saria merezi zutela, eta Don Jaimek Ordenaren domina Soraluzeko "Círculo Jaimista"ri eman zion:

    Honen bidez, Gipuzkoako Soraluzeko "Círculo Jaimista"ri Debekatutako Legitimitatearen Ordenaren domina ematen diot. Bere musika bandak gogo eta leialtasun froga ugari eman ditu, Euskal Herrian antolatu berri diren ekitaldietan parte hartuz. Parisen, mila bederatziehun eta hogeita hamar-eko urriaren hamabostean. Jaime[6].

    Pozik hartu zuten berria Soraluzeko karlistek, baina hurrengo hilabetetako gertaerek (Primo de Rivera diktadoreak alde egin zuen, Espainian errepublika aldarrikatu zuten, Jaime III.aren heriotza, errejimen berriak ez zituen karlistak gogoko...) ez zieten eman ospatzeko aukera handirik.

    1932.eko ekainean pentsatu zuten Círculoaren banderei Debekatutako Lejitimitatearen Ordenaren domina ezarri, programa honekin: meza handia (Circuloaren orfeoiak abestua), gero musika bandak kontzertua emango zuen eta ume tradizionalisten taldeek euskal dantzak erakutsiko zituzten, ostean otoruntza mundiala eta bukatzeko mitin erraldoia, puntako parlamentari tradizionalisten esku.

    Azkenean, 1933.ko maiatza bukaerako antolatu zuten ospakizuna. Orduko egunkari karlisten arabera[7], eguna oso arrakastatsua izan zen: 15.000 lagun etorri ziren Soraluzera!

    Izan ere, gogo biziz ospatu da Soraluzen mitin tradizionalista handia, eta kalkuluen arabera 15.000 lagun joan dira bertara.
    Donostiatik, Gasteiztik, Durangotik eta Oñatitik milaka burukide eraman dituzten tren bereziak atera dira. Deigarria izan da Azkoitiko autobus karabana izugarria.
    Círculoaren Bandak "Oriamendiko martxaren" nota zirraragarriak aireratu ditu. Ia ezinezkoa zen hiribildu armagileko kaleetatik ibiltzea.
    San Ignacio bandaren omenaldiaren karietara, hilaren 27an, kalejira eta kontzertua izan dira Círculoko egoitzan; 28an, jaunartze-meza ospatu da parrokian, zazpi eta erdietan, eta, geroago, meza nagusia, bertan Margariten bandera berria zein Haurrena bedeinkatu direla.
    Eguerdiko hamabietan, Plaza Barrian, euskal dantzak erakutsi dituzte Gorulariak taldeak eta Durangoko Espatadantzariek, eta ondoren kontzertua eman du San Ignacio bandak.
    Ordu batean oturuntza ofiziala egin da, ehunka mahaikide bertaratu direla. Ordu bietan Oñatiko Círculoko musika banda iritsi da eta harrera beroa egin diote.
    Lauretan, udal frontoian, mitin handia eman dute Agustin Telleria jaunak, Antonio Paguaga abokatuak (euskaraz), Iruñako A.E.T.ko Carmen Villanueva andereñoak, Jesús Elizalde abokatuak eta Luis Hernando de Larramendi jaunak, abokatua hau ere. Ezin hobeto aritu dira, eta entzuleek biziki txalotu dituzte hitzaldiak.
    Mitinaren amaieran, iluntzera arte iraun duen euskal erromeria handia egin da, Oñatiko banda eta Soraluzekoa tartekatuz. Animo berotasun handiena izan da nagusi.

    Eguneko errege karlistak ere, Alfonso Carlos I.ak, zorionak bidali zizkion Soraluzeko Círculoari.


    Eibarko jaietan

    Juan San Martin-ek Zirikadak liburuan jasoa:

    XI. PLAENTXIA'KO MUSIKAKO BANDIA
    Sanjuanak eltzen diranian, Eibar'ko jaiak dirala-ta, erriko musikerueri be jai emoten detse, eurak pe erriko jaiekin aprobetxau deitian; eta erbesteko musikuak ekartzen dira. Kanpoko banda orren tartian Plaentxia'kua be urtero ekartzen da. Bandarik zelebriena izanda nola ez ekarri, orixe bai; Eibar'ko erria, jaietan, ez dago Plaentxia'ko musikako banda barik pasatzeko, ez orixe.
    Plaentxiar musikalariak, Eibar'en dabien famaz beintzat, Euterpe ta Bako'ren lagun maitaliak dira, eta musikia joten diarduen artian izaten dituen deskantzuetan zaliak dira txurrutari emoten, ta iñoiz, azken ordurako «atal»[8] makalak arrapatzen dituez; euren zuzendari edo diretoriak amaika zeregin izaten dau eurak zaindu eziñik. Ta, ez ori bakarrik, musikiak pe azkenerako ala-alakuak urtetzen dau; baña, plaentxiatarreri ez esan olakorik, euren ustez Eibar'tik pasatzen danik bandarik onena da; orretarako agiririk onena, eibartarrak ez dakiela berak barik pasatzen erriko jaiak; bai, eurak eta Estella'ko dultzaineruak.
    Urte baten, Plaentxia'ko diretoriak deitu zetsan Eibar'kuari, esanaz:
    —I, esaidak aurtengo jaietan ze piezatzuek jotia nai dozuezen.
    Ori entzun da nornaik pentsauko leuke gutxienez Filadelfiako orkestiak besteko repertorioa zeukela.
    Eibar'ko diretoriak onela erantzun ei zetsan:
    —Ara, piezak nai dozuezenak jo zeikiez, baña gauza bat bakarrik eskatzen detsuet: joten dozuena joten dozuela, danok batera amaitzia.
    Biribiltxonekua (2), Esteban Oregui (3), Placido Oregui (4), Jesús Galarraga (5) eta Laureano Tejerua (8). Aurreko ilaran, berriz, Perikilua (2), Jose Mari Ucín (4), Arsenio Maiztegui (5), Simón Artolazábal (7), Miguel Larrañaga "Aixpua" (12) eta Ermu Txikixa (13).
    Aurrekaldean, makurtuta bomboarekin, José Ramón Oregui.


    Irudiak

    (handiago ikusteko, sakatu gainean)


    Erreferentziak

    1. Anuario musical de España (1930), 221. orrialdea.
    2. Espainiako II. Errepublikaren ereserki ofiziala.
    3. El Pensamiento Navarro 1962/04/10.
    4. El Cruzado Español, 1930/06.
    5. Orden de la Legitimidad Proscripta. Wikipedia (gazteleraz).
    6. Por la presente vengo en conferir las insignias de la Orden de la Legitimidad Proscrita al Círculo Jaimista de Placencia de las Armas, provincia de Guipúzcoa, cuya Banda ha dado tantas pruebas de entusiasmo y de lealtad, participando en los actos recientemente organizados en el País Vasco. Dado en París a quince de octubre de mil novecientos treinta. Jaime.
    7. El Siglo futuro (1933/05/31).
    8. «Atal», mozkorraldi edo aitzurra esateko.