«San Martzialgo jaiak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Kopraixak (eu)-ra birbideraketa ezabatua)
    Etiketa: Birbideratzea ezabatu da
    No edit summary
    2. lerroa: 2. lerroa:




    ==Egutegia==
    ==San Martzialeko patroiak==
    Abuztuaren 30a da Emeterio eta Zeledonio santuen eguna. Osintxun ere Emeterio eta Zeledonio santuak dituzte, eta ''kopraixak'' (jaiak) egun berean ospatzen zituzten.
    ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[El culto de los mártires de Calahorra (eu) | ''hemen'']].</small>


    1701 urtean soraluzetarrak eta osintxuarrak bildu ziren, eta San Martzialeko kopraixak astebete atzeratzea erabaki zuten, iraileko aurreko domekara hain zuzen.
    [[Fitxategi: Osintxu._Kalagorriko_meza_liburua_(1554).png | thumb | left | 250px | San Emeterio eta San Zeledonio <br> Kalagorriko meza liburua (1554)]]
    [[San Martzial ermita (eu)|San Martzial]] ermitako patroia ez da San Martzial, San Emeterio eta San Zeledonio baizik.
     
    Kalagorriko anaiak ziren, III mendean erromatar armadan gudari. Diokleziano enperadoreak kristauen jazarraldia hasi zuenean, Emeteriok eta Zeledoniok fedeari eutsi zioten, eta burua moztu zieten (298/03/03).
     
    Hurrengo urteetan Kalagorriko elizbarrutiko patroiak izandatu zituzten. Eta mairuek Ebro arroa hartu zutenean, santuen erlikiak (buruak) Santanderra eraman omen zituzten, gaur egun bertako katedealean gordetzen dituztela.
     
    Ertaroan Espainiako "errekonkistak" aurrera egin ahala, elizbarrutiak berrantolatu ziren. Bizkaia, Araba eta Deba arroa Valpuestako elizbarrutian geratu ziren hasieran<ref>Gainontzeko Gipuzkoa Iruñeko elizbarrutiarena zen, eta Bidasoaldea Baionakoarena.</ref>, eta Kalagorriko elizbarrutira pasa ziren gero. Garai haietan, tokian tokiko jauntxoek eliza eta ermitak babssteko ardura hartu zuten, eta ordainetan hauen ondasunak erabiltzen zituzten, batez ere Bizkaian eta Deba Arroan.
     
    XV mendean Kalagorriko apezpikuak ''erasoa'' jo zuen ondasun horiek berreskuratzeko. Besteak beste, Kalagorriko elizbarrutiko patroien omenez, San Emeterio eta San Zeledonio alegia, ermita eta eliza berriak egiteko agindu zuen, edo aurretik zeudenak berrizendatu.
     
    Deba arroan gutxienez bi tokitan eragin zuen: Bergarako [[Osintxu (eu)|Osintxu]] auzoan eta Soraluzeko San Martzialen. Kasu honetan bazegoen ermita aurretik, San Martzialen izenean. [[San Martzial irudia (eu)|San Martzial irudia]] alboko aldare batera pasa, eta [[San Martzialeko erretaula (eu)|erretaula nagusi berria]] egin zuten, San Emeterio eta San Zeledoniorekin.
     
     
    ==Jaia noiz ospatu?==
    Sasoi batean San Emeterio eta San Zeledonio jaia martxoak 3an ospatzen zen, burua moztu zieten eguna. Kalagorrian oraindik erabiltzen dute egun hau.
     
    Baina Santanderreko apezpikuak eskatuta, 1669 urtean orduko Aita Santuak abuztuak 30ra aldatu zuen santuen eguna.
     
    Nahoz eta Deba arroa Kalagorrikomelizbarrutian egon, bai Osintxun zein Soraluzen jaiak egun berrira aldatu zuten, sefururena eguraldiak gehiago laguntzen duelako.
     
    Jaiak egun berean egiten zirenez, jendeak baten eta bestearen artean aukeratu behar zuen. Horregatik, eta jaiek talka ez egiteko, 1701 urtean soraluzetarrak eta osintxuarrak bildu ziren, eta San Martzialeko ''kopraixak'' astebete atzeratzea erabaki zuten, iraileko aurreko domekara hain zuzen.





    15:53, 22 iraila 2019(e)ko berrikuspena

    San Martzialgo jaiei kopraixak esaten zaizkie, bertako Kofradiak antolatzen zituelako. Ez dira nahastu behar Ezoziako jaiekin, urte askotan Ezoziako Kofradiaren eguna izenez ezagutuak.


    San Martzialeko patroiak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
    San Emeterio eta San Zeledonio
    Kalagorriko meza liburua (1554)

    San Martzial ermitako patroia ez da San Martzial, San Emeterio eta San Zeledonio baizik.

    Kalagorriko anaiak ziren, III mendean erromatar armadan gudari. Diokleziano enperadoreak kristauen jazarraldia hasi zuenean, Emeteriok eta Zeledoniok fedeari eutsi zioten, eta burua moztu zieten (298/03/03).

    Hurrengo urteetan Kalagorriko elizbarrutiko patroiak izandatu zituzten. Eta mairuek Ebro arroa hartu zutenean, santuen erlikiak (buruak) Santanderra eraman omen zituzten, gaur egun bertako katedealean gordetzen dituztela.

    Ertaroan Espainiako "errekonkistak" aurrera egin ahala, elizbarrutiak berrantolatu ziren. Bizkaia, Araba eta Deba arroa Valpuestako elizbarrutian geratu ziren hasieran[1], eta Kalagorriko elizbarrutira pasa ziren gero. Garai haietan, tokian tokiko jauntxoek eliza eta ermitak babssteko ardura hartu zuten, eta ordainetan hauen ondasunak erabiltzen zituzten, batez ere Bizkaian eta Deba Arroan.

    XV mendean Kalagorriko apezpikuak erasoa jo zuen ondasun horiek berreskuratzeko. Besteak beste, Kalagorriko elizbarrutiko patroien omenez, San Emeterio eta San Zeledonio alegia, ermita eta eliza berriak egiteko agindu zuen, edo aurretik zeudenak berrizendatu.

    Deba arroan gutxienez bi tokitan eragin zuen: Bergarako Osintxu auzoan eta Soraluzeko San Martzialen. Kasu honetan bazegoen ermita aurretik, San Martzialen izenean. San Martzial irudia alboko aldare batera pasa, eta erretaula nagusi berria egin zuten, San Emeterio eta San Zeledoniorekin.


    Jaia noiz ospatu?

    Sasoi batean San Emeterio eta San Zeledonio jaia martxoak 3an ospatzen zen, burua moztu zieten eguna. Kalagorrian oraindik erabiltzen dute egun hau.

    Baina Santanderreko apezpikuak eskatuta, 1669 urtean orduko Aita Santuak abuztuak 30ra aldatu zuen santuen eguna.

    Nahoz eta Deba arroa Kalagorrikomelizbarrutian egon, bai Osintxun zein Soraluzen jaiak egun berrira aldatu zuten, sefururena eguraldiak gehiago laguntzen duelako.

    Jaiak egun berean egiten zirenez, jendeak baten eta bestearen artean aukeratu behar zuen. Horregatik, eta jaiek talka ez egiteko, 1701 urtean soraluzetarrak eta osintxuarrak bildu ziren, eta San Martzialeko kopraixak astebete atzeratzea erabaki zuten, iraileko aurreko domekara hain zuzen.


    Kopraixak (A. Bolumburu Biribiltxo)

    Sasoi batekoak

    1936 urtean Cruz Abarrategi soraluzetarrak Jose Miguel Barandiaranek prestatutako galdetegi etnografikoa[2] eta bertan halaxe jaso zituen kopraixak:

    Jaia iraileko lehen domekan ospatzen da, aurreko domekan Bergarako Osintxun egiten den moduan. Ordu txikitan ermitako maiordomoa eta laguntzaileak bertara igotzen dira, okela eta opilak daroiazela. Ermita ondoan sua pizten dute eta bertan bi pertz handi jartzen dituzte; pertzetan okela, espezie batzuk eta ur asko. Goizeko lau edo bostetarako herriko jendea hasten da agertzen: familia bakoitzeko pertsona bat, gehienetan zaharrena, ontzi batekin eta ogi pusketa batekin. Ermitara heltzerakoan ogia "sopan" bustitzen du eta ontzian sartzen du; gero etxera eramaten du, familiako guztiek dastatzeko.
    Hamarretan meza kantatua izaten da, eta lehenago abadeak okela eta opilak bedeinkatzen ditu; okela eta opilak etxerik etxe banatzekoak dira, zentimo batzuren truke, eta karidadea esaten zaie. Ofertorio aurretik meza-emaileak hitzaldi laburra egiten du, aurkeztu den maiordomo berriaren izena zabaltzen duela. Egun horretan jasotzen diren limosnekin eguneko meza, sermoia... ordaintzen dira, eta domeka zein gorde beharreko jai guztietan ermitan pizteko tximeleta bat[3].
    "Soparen" ohitura hau, diotenez, garai bateko oroigarria da. Orduan martiri hauek[4] oso jauretsiak ziren, eta jaira kanpotar asko zetozenez, maiordomoak txekorra hiltzen zuen eta gaur eguneko moduan prestatzen zuen.

    Aurretik, Jose Miguel Barandiaranek berak jasota zuen karidadearen aipamena.

    Ermitan bezperatik okela egosi eta salda egiteko ohitura 1980 arte mantendu da; behintzat, jai egitarauan agertzen den azken urtea da. Hurrengo urtetan salda banatu bai, baina ez modu tradizionalean.


    Dantzaldia karpapean (Plaentxia.eus 2016)

    Gaur egun

    Urte askotan, zapatuan, kanpotik ekarritako musika taldeekin dantzaldia egiten izan da. Azken urteetan egitarau beteagoa dago: mendi irteera, trial erakusketak, bazkaria, herri-jokoak...

    Domekan, meza eta salda banaketaz gain, egunean zehar herri kirolak, mus txapelketa, umeendako jolasak, trikitilariak eta bertsolariak izan ohi dira. Jaiaz auzoko bizilagunek antolatzen dituzte eta plaentxiar asko batzen da bertara.


    Erreferentziak

    1. Gainontzeko Gipuzkoa Iruñeko elizbarrutiarena zen, eta Bidasoaldea Baionakoarena.
    2. Cuestionario etnográfico. Jose Miguel Barandiaranek prestatutako eta Cruz Abarrategi soraluzetarrak osatutako galdetegia (1936).
    3. Lamparilla. Krostalezko ontzi bat urez bete, eta gainean olioa isurtzen zen. Tximeleta bertan sartu eta pizten zen, eta olioak iraun bitartean argia ematen zuen.
    4. Meteri eta Zeledon Santuak.