San Roke ermita (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Osatu barik}} San Rokeren ermita izenez ezagutzen den baseliza, Ezokikoa baino gorago dagoen tontor baten gainean dago. Bertatik, Soraluzeko herria eta Maltzagako bideg...)(r)en berrikusketa, ordua: 22:29, 13 maiatza 2016
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    San Rokeren ermita izenez ezagutzen den baseliza, Ezokikoa baino gorago dagoen tontor baten gainean dago. Bertatik, Soraluzeko herria eta Maltzagako bidegurutzea ikusi litezke. Erdi Aroan bertatik igarotzen zen Elgoibar eta Soraluzeko herriak lotzen zituen errepidea eta pentsatzekoa da arrazoi horregatik eraikiko zutela ermite toki horretan. Ermitari buruz dokumentuetan agertzen diren lehen erreferentziak XVI. mendekoak dira. Lehenago Gurutze Santua gurtzen zen, baina XVIII.mendearen erdialdetik aurrera behintzat San Roke gurtzen da. Gurtza horren adierazgarri, 90. hamarkadan berriztu zuen ermita herritarren artean osatutako batzorde batek. Santua gurtu eta herri osoarendako babesa eskatzeko, San Roke egunez (abuztuaren 16an), prozesioa egiten da Santua herriko parrokiara jeitsiz eta urriaren 12an berriz prozesioan jasoz ermitara. Abuztuko Andramari jaien barruan, San Roke eguna ospatzeaz gain, San Roke Txiki eguna ere ospatzen da, Plazentziarren umore zorrotzaren eguna.