Sancho Sanchez de Mendiola (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 03:02, 25 urtarrila 2023
    Sancho Sanchez de Mendiola
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio XV. mendea
    Hil XVI. mendea
    Profila Politikaria


    Gipizkoako merioa

    Sancho Sanchez de Mendiola, izenak adierazten duenez, Soraluzeko Mendiola baserrian jaiotakoa zen. Sasoi batean Mendiola oso baserri garrantzitsua eta aberatsa zen, eta bertakoak kapareak ziren, eta herriko jauntxoak.

    Familiaren posizioarengatik, eta ezaugarri pertsonalengatik, XV. mendeko azken urteetan Gaztelako Isabel I.ak Gipuzkoako merioa[1] izendatu zuen.

    Hurrengo urteetan bera izan zen Gipuzkoako arduraduna, aginte handikoa, bereziki epailearen eta zerga-biltzailearen lanez arduratzen zela, eta inoiz zeregin militarrez ere. Merioek zeukaten boterearen erakusgarri, garai bereko beste batengatik esaten zena: Domenjon de Andia, Gipuzkoako erregia[2].


    Juan Perez de Ubillaren kontrako auzia

    Bere jardueran Juan Perez de Ubilla eibartarraren auziaz arduratu zen.

    Urte haietan Juan Perez de Ubilla eibartarra salatu zuten, Martin Sanchez de Ibarra "Lombardero" hiltzeko saiakeraz, sikario bati dirua eskainita.

    Auziaren oinarria sikario honen lekukotasuna zen, Mendaroko Txakel izenekoa bera.

    Baina auzian agertu zutenez, Txakel honek gezurretan zin egin zuen, eta lekukotasun faltsuaz akusatuta bost hortzetatik bat ateratzeko kondenatu zuten.


    Sancho Sanchez de Mendiolaren aurkako auzia

    Denborak aurrera egin ahala, Mendaroko Txakelen kontrako epaia ez zen betetzen, eta Juan Perez de Ubilla ez zegoen batere konforme.

    Azkenean, epaia betetzeko arduradunaren aurka jotzeko erabaki zuen; merioaren aurka, alegia. 1491. urtean, Sancho Sanchez de Mendiola soraluzetarra postua lagata, auzitan sartu zuen, prebarikazioa egotzita[3].

    Auzia zertan bukatu zen ez da ezagutzen.


    Erreferentziak

    1. Merio. Wikipedia (euskaraz).
    2. Domenjón de Andia. Wikipedia (euskaraz).
    3. Ejecutoria del pleito criminal sobre acusar al demandado de no haber cumplido la sentencia en la que se condenó a Chaquel de Mendaro a que se le sacase un diente de cada cinco por haber testificado en falso cuando dijo que el demandante le había ofrecido dinero para matar a Martín Sánchez de Ibarra, Lombardero.
      Juan Pérez de Ubilla, vecino de Eibar, contra Sancho Sánchez de Mendiola, Merino que fue de la provincia de Guipuzcoa, vecino de Placencia. Real Audiencia y Chancillería de Valladolid (1491).