«Santa Ageda bezpera (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    1. lerroa: 1. lerroa:
    Otsailak 4. Jai profanoa.
    Soraluzen otsailak 4an


    Santa Ageda (edo Agata) jaia edota bezpera Euskal Herrian eta Espainiako zenbait tokitan ospatzen den jai herrikoi tradizionala da, Ageda Cataniakoaren omenez otsailaren 5ean eta bezperan ospatzen dena.
    Santa Ageda<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Santa_Agata_jaia Santa Agata jaia]. Wikipedia (euskaraz)</ref> jaia Euskal Herrian eta Espainiako zenbait tokitan ospatzen den jai herrikoi tradizionala da, Ageda Cataniakoaren omenez. Bere eguna otsailaren 5ean da, baina leku gehienetan, Soraluze kasu, bezperan ospatzen da.




    49. lerroa: 49. lerroa:


    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==
    * [https://eu.wikipedia.org/wiki/Santa_Agata_jaia Santa Agata jaia]. Wikipedia (euskaraz)


    [[Kategoria: Herriko jaiak]]
    [[Kategoria: Herriko jaiak]]

    18:11, 25 apirila 2019(e)ko berrikuspena

    Soraluzen otsailak 4an

    Santa Ageda[1] jaia Euskal Herrian eta Espainiako zenbait tokitan ospatzen den jai herrikoi tradizionala da, Ageda Cataniakoaren omenez. Bere eguna otsailaren 5ean da, baina leku gehienetan, Soraluze kasu, bezperan ospatzen da.


    Ohitura

    Baserri girokoa eta kutsu erlijiotsua duen usadioa da, jatorria eta noiztik ospatzen den ez dago argi. Oinarria, Ageda Deunari ohore egitean datza; etxez etxe Santa Agedaren koplak[2] abestuz.

    Euskal Herriko herri askotan, ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan kopla zaharrak kantatu, makilekin lurra joaz erritmoa markatzeko, jantzi tradizionalekin eta kriseilua lagun, diru edo janari eta edari eskean; etaratakoarekin, afarimerienda egiten zuten. Koplako bertsoak koblakari bakar batek abesten ditu maiz, eta taldeak leloa.

    Antzina, mutil gazteak soilik ibil zitezkeen Santa Agata eskean, baina XX mendeko azken hamarkadez geroztik emakumeek eta adin talde guztietakoek ere parte hartzen dute.


    Soraluzen

    Soraluzen, Santa Eskia ere deitzen zaio.

    Santa Ageda bezperan bertan, goizetik bada talde bat baserriz baserriko buelta egiten duena. Betiko koplak abesteaz gain, koblakariak inoiz bapatekoak abesten ditu, etxeari edo bertako pertsonei zuzenduta.

    Iluntzean, berriz, herriko buelta egiten dute, betiko koplak abesten. Inoiz zapi handi bat eramaten dute, lehio eta balkoitik botatzen dizkieten janari edota dirua biltzeko.


    Koplak

    Egun honetan bi motako koplak abesten dira, bapatekoak eta tradizionalak.

    Bapateko koplak, izenak adierazten duen moduan, bertso modukoak dira, etxe edo pertsona bati zuzendutakoak dira eta momentuan asmatutakoak. Santa Ageda bezperan doinua eta neurria behartuta daude... edo ez, bertsolarien arabera.

    Kopla tradizionalak herritik herrira alda daitezke, baina Soraluzen abesten direnak gipuzkeraz daude, eta Euskal Herrian zabalduenak dira:

    Zorion, etxe hontako denoi
    oles egitera[3] gatoz,
    aterik ate ohitura zaharra
    aurten berritzeko asmoz.
    Ez gaude oso aberats diruz,
    ezta ere oinetakoz.
    Baina eztarriz sano gabiltza,
    ta kanta nahi degu gogoz.
    Santa Ageda bezpera degu
    Euskal Herriko eguna,
    etxe guztiak kantuz pozteko
    aukeratua deguna.
    Santa maitea gaur hartu degu
    gure bideko laguna.
    Haren laguntzaz bete gentzake
    egun hontako jarduna.


    Erreferentziak

    1. Santa Agata jaia. Wikipedia (euskaraz)
    2. Kopla. 10 eta 8 silabako bi lerro-pare, edo 8, 8, 10 eta 8 silabako lau lerro dituen bertsoa; oin errimadunak 8 silabako lerroetan daude.
    3. Oles egin: Agurtu, deitu. Oles: atera heltzen denak egiten duen deia.