Santa Ageda ermita (eu)

    Sorapediatik
    Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
    Santa Ageda ermita
    Santa Ageda ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Gure Gipuzkoa).jpg
    Estiloa
    Mendea XVI
    Kokapena Irure bailara
    Mota Arkitektura


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Azalpena eta historia

    Irure bailarako Zabale baserriaren ondoan kokatuta dagoen baseliza txikia da Santa Ageda ermita. Garai batean bertatik pasatzen zen Soraluzetik Eibarrerako bidea, Iruretik barrena pasatzen zena.

    XVI. mendearen erdialdean eraiki zuten. Eraikitze-lan horiek orduan Irure baserriaren jabe zirenek ordaindu zituzten, Carlos V enperadorearen mediku zen Andrés Ibañez de Irureren oinordekoek.

    Ermita pribatua da, baserriarena, San Martzial ermita bezelaxe. Soraluzeko gainontzeko ermitak elizarenak dira. Oraindik XX. mende bukaeran bertan meza ospatzen zuten urtero, baserriko hildakoen alde.

    Zabaleko Santa Ageda honetaz gain, bada beste Santa Ageda Ezoziako santutegian.


    Artelanak

    Santa Agedaren irudia[1].


    Herri-sinismenak

    Garai batean, umeei titia emateko arazoak zituzten amak bertara joaten ziren. Otoitz egin, kandela piztu eta limosna lagatzen zuten[2][3].


    Erreferentziak

    1. Noizkoa da? Erreferentzia behar du.
    2. El culto de dulía, protodulía, hiperdulía y latría en Gipuzkoa. Antxon Aguirre Sorondo. Boletin de la R.S.B.A.P. LIX 2003-2 (401-500 orr.) eta LX 2004-1 (51-120 orr.).
    3. Santa Águeda. Auñamendi Eusko Entziklopedia (gazteleraz).