Santa Ana arkua (eu)

    Sorapediatik
    Arkua

    Sorrera

    Santa Ana komentua sortu zutenean, eraikinaz gain esparruaz ornitu zuten bertan baratza eta fruta zuhaitzak ustiatzeko.

    Eta, baratza Oleako bidearen bestekaldean zegoenez, mojek bidea zeharkatu behar zuten beraien joan-etorrietan. Klausuako mojak izanik, ez zirudien oso aproposa.

    Horregarik, 1.XXX urtean zubia eraiki zuten komentutik ortuetara zuzenean pasatzeko, inoren bistatik kanpo.

    Mojek gainetik erabiltzen zuten zubia, eta gainontzekoek azpitik pasatzen ziren, arkupetik. Izena horik etorri zitzaion: Santa Ana arkua.


    Zezena dator arkupetik

    Arkua birmoldatu ondoren

    Arkua birmoldatzen

    Urte askotan arkuak bere hartan iraun zuen, puntu erdikoa (hau da, borobila).

    Baina gerra ostean Oleako bidea lantegiz bete zen: Barrenechea, Lete, Amezua... eta materiala garraiatzeko kamioiak gero etahandoagoak ziren.

    Arkua ostopoa zenez, eraldatu zuten forma laukia emanez. Modu honetan kamioiak erosoago pasatzen ziren eta.


    1.977 urtea: azkena

    Mojak komentua saldu zutenean, aurki ekin zioten etxe berriak eraikitzari. Ortuen aldetik hasi ziren, gaur eguneko XX-yy zenbakiak.

    Eta horrerarako, lehengo gauza arkua botatzea izan zen.

    (handitzeko, sakatu gainean)