Santa Ana arkua (eu)

    Sorapediatik
    Jatorrizko arkua (Indalecio Ojanguren)

    Sorrera

    Santa Ana komentua sortu zutenean, eraikinaz gain esparruaz ornitu zuten bertan baratza eta fruta zuhaitzak ustiatzeko.

    Eta, baratza Oleako bidearen bestekaldean zegoenez, mojek bidea zeharkatu behar zuten beraien joan-etorrietan. Klausuako mojak izanik, ez zirudien oso aproposa.

    Horregarik, 1.XXX urtean zubia eraiki zuten komentutik ortuetara zuzenean pasatzeko, inoren bistatik kanpo.

    Mojek gainetik erabiltzen zuten zubia, eta gainontzekoek azpitik pasatzen ziren, arkupetik. Izena horik etorri zitzaion: Santa Ana arkua.


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Jai egitaraua (A. Arruabarrena 1950)

    Zezena dator arkupetik

    Santa Ana arkua herri-gogoan ondo sartuta egon da. Adibide gisa, Zezena dator arkupetik izeneko kantua.

    Garai batean zezenak Santa Ana arkupetik askatzen ziren, gero Santa Ana kalea, Kalegoen, Plaza Barria, Kalebarren korritzeko Plaza Zaharrera heldu bano lehen.

    Letrak ederki asko adierazten du: Zezena dator arkupetik... Santa Ana kaletik!


    Arkua birmoldatu ondoren

    Arkua birmoldatzen

    Urte askotan arkuak bere hartan iraun zuen, puntu erdikoa (hau da, borobila).

    Baina gerra ostean Oleako bidea lantegiz bete zen: Barrenechea, Lete, Amezua... eta materiala garraiatzeko kamioiak gero etahandoagoak ziren.

    Arkua ostopoa zenez, eraldatu zuten forma laukia emanez. Modu honetan kamioiak erosoago pasatzen ziren eta.


    1.977 urtea: azkena

    Mojek komentua saldu zutenean, aurki ekin zioten etxe berriak eraikitzari. Ortuen aldetik hasi ziren, gaur eguneko 21, 23 eta 25 zenbakiak.

    Eta horrerarako, lehengo gauza arkua botatzea izan zen. Komentuak beste bizpairu urte gehiago iraun zuen zutik.

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erreferentziak