Santa Ana arkua (eu)

    Sorapediatik
    Jatorrizko arkua (Indalecio Ojanguren)

    Sorrera

    Santa Ana komentua 1.531 urtean Errabalen sortu bazuten ere, 1.584 urtean Ormaetxea jauregira ekarri zuten, Kalegoenera.

    Ehun urte geroago, 1.692 urtean, komentu berria eraiki zuten Irusagarreta etxearen lurretan, Olearako bidean. Eraikinaz gain esparruaz ornitu zuten komentua, bertan baratza eta fruta zuhaitzak ustiatzeko.

    Arkua (1.950 hamarkadan)

    Eraikina Deba ibaia eta Oleako bidearen artean jaso zuten. Baina ortuak bidearen bestekaldean zeudenez, mojek bidea zeharkatu behar izaten zuten beren joan-etorrietan. Klausurako mojak izanik, ez zirudien oso aproposa.

    Horregarik, 1.738 urtean Catalina de Santa Rita y Orbe-k, orduko Komunitatearen Priorak, ortuak ixteko eta zubia eraikitzeko agindu zuen, komentutik ortuetara zuzenean pasatzeko, inoren bistatik kanpo. Lanek 4 urte iraun zuten (1.738-1.742) eta kostua 36.930 errealekoa izan zen.

    Mojek gainetik erabiltzen zuten zubia, eta Oleako bidea azpitik pasatzen zen, arkupetik. Izena hortik etorri zitzaion: Santa Ana arkua.


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Jai egitaraua (A. Arruabarrena 1950)

    Zezena dator arkupetik

    Santa Ana arkua herri-gogoan ondo sartuta egon da. Adibide gisa, Zezena dator arkupetik izeneko kantua.

    Garai batean zezenak Santa Ana arkupetik askatzen ziren, gero Santa Ana kalea, Kalegoen, Plaza Barria, Kalebarren korritzeko Plaza Zaharrera heldu bano lehen.

    Letrak ederki asko adierazten du: Zezena dator arkupetik... Santa Ana kaletik!


    Arkua birmoldatu ondoren

    Arkua birmoldatzen

    Urte askotan arkuak bere hartan iraun zuen, puntu erdikoa (hau da, borobila).

    Baina gerra ostean Oleako bidea lantegiz bete zen: Barrenechea, Lete, Amezua... eta materiala garraiatzeko kamioiak gero eta handiagoak ziren.

    Arkua ostopoa zenez, 1.955an eraldatu zuten forma laukia emanez, modu honetan kamioiak erosoago pasatzen ziren eta.


    1.977 urtea: azkena

    Mojek komentua saldu zutenean, aurki ekin zioten etxe berriak eraikitzari. Ortuen aldetik hasi ziren, gaur eguneko 21, 23 eta 25 zenbakiak.

    Eta horrerarako, lehengo gauza arkua botatzea izan zen. Komentuak beste bizpairu urte gehiago iraun zuen zutik.

    Erreferentziak