«Santa Maria la Real eliza (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    166. lerroa: 166. lerroa:




    [[Fitxategi: Santa_Maria_la_Real_eliza._Aztarna_zaharrak_(Juan_Carlos_Astiazarán_2017).jpg | thumb | right | 400px | Aurreko elizaren balizko aztarnak]]
    [[Fitxategi: Santa_Maria_la_Real_eliza._1606_urtean_(Juan_Carlos_Astiazarán_2021).jpg | thumb | 400px | right | Eliza 1606 urtean (J.C. Astiazarán 2021)]]
    ==Historia==
    ==Historia==
    ::<small>Gehiago jakitzeko, sakatu [[Santa Maria la Real eliza. Historia (eu) | ''hemen'']].</small>
    ::<small>Gehiago jakitzeko, sakatu [[Santa Maria la Real eliza. Historia (eu) | ''hemen'']].</small>

    11:29, 24 urtarrila 2021(e)ko berrikuspena

    Santa María la Real
    Santa Maria la Real parrokia. Eliza eta elizataria.jpg
    Estiloa Gotikoa-Berpizkundea-Barrokoa
    Mendea XVI-XVIII
    Kokapena Herrigune historikoa
    Mota Eraikina


    Ramon Leturiondo historialari soraluzetarraren hitzetan: Gaur egun Soraluzen ezagutzen dugun Andre Maria Jasokundearen parrokia-eliza XVI. mendean hasi zen eraikitzen, eta atalez atal joan zen osatzen XVIII mendera arte. Hori dela eta, gaurko elizak Moderno Aroan zehar jorratu ziren estilo desberdinak barnebiltzen ditu: gotiko gardun berantiarra, euskal gotikoa edo kolumnarioa, barrokoa eta neoklasikoa; horrek guztiak, ordea, ez du oztopatu gure garaietaraino heldu zaigun elizak batasun estetiko taxuzko eta ederra lortzea.


    Kanpo aldeko irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Barrualdeko irudiak


    Santa Maria la Real barrutik (NeBi AIR 2020)


    (handitzeko, sakatu gainean)

    Alboko kaperen irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Elizburu kaleko profila (Xabier Barrutieta (2007)

    Azalpena

    Gaur egun Soraluzen ezagutzen dugun Andre Maria Jasokundearen parrokia-eliza XVI. mendean hasi zen eraikitzen, eta atalez atal joan zen osatzen XVIII. mendera arte. Hori dela eta, gaurko elizak Moderno Aroan zehar jorratu ziren estilo desberdinak barnebiltzen ditu: gotiko gardun berantiarra, euskal gotikoa edo kolumnarioa, barrokoa eta neoklasikoa; horrek guztiak, ordea, ez du oztopatu gure garaietaraino heldu zaigun elizak batasun estetiko taxuzko eta ederra lortzea.

    Habearte edo nabe nagusia

    Santa María la Real eliza oin lauki zuzeneko tenplua da. Jatorriz habearte bakarra zuen, gaur eguneko nabe nagusia, baina XVII mendean beste bi erantsi zitzaizkion.

    Presbiterioa, abside oktogonala duena, XVIII. mendean eraldatu egin zuten kamarina erantsiz; baina gurutze ganga okerdura makurrekikoa XVI. mendekoa da. Habeartearen lau atalek gurutze ganga konplexuak dituzte, hiruertzeko arkuekin eta nerbio makurrekin, lore irudiak osatzen dituztela. Hiru zutabe sortek osatzen dituzte euskarriak, presbiterioan harroina dutenak eta kapitelak gotikoak.

    Oinean korua du, dekorazio ederrez hornitutako XVIII. mendeko karpanel arkuaren gainean; burdin landuko baranda bat du. Korupean, epistolaren aldean eta dorrearen azpian, bataio kapera zuen, sarrera arku zorrotzekoa zuena.

    Hutsarte gisa ditu ebanjelioaren oinetarako eta alderako sarbideak, goi koroan irekidura biribila eta leiho bat behealdean, ebanjelioaren aldeko lehenengo atalean leihoak eta baita epistolaren lehenengo hiruetan ere. Absidean beste bi leiho gotiko bifora ditu, erretaulak ezkutuan uzten dituela.

    nahiz eta leiho gutxi, txiki eta altuakizan, habeartea ez da oso iluna.

    Erretaula nagusia, tamaina handikoa, neoklasikoa da, karez egina, eta diseinua Ventura Rodríguezena du.

    Barrualdean hormak zarpiaturik daude, eta agerian gelditzen da nerbioetako, arkuetako eta oinarrietako hareharria.

    Kaperak

    Albo bakoitzean elizak nabe bana du, hiruna kaperek osatuak. Edo, nahi bada, hiru kapera ditu alde bakoitzean, arkuen bidez lotuta. Kaperak eta nabe nagusia puntu erdiko arkuen bidez lotzen dira.

    Epistolaren habeartea (hegoaldekoa) gangekin estaltzen da. Ebanjelioarena (iparraldekoa), aldiz, XX mende erdialdetik hona estalkia laua du.

    Epistolaren habearteko kaperak, oinetatik hasita:

    • Nazarenoaren kapera. XVIII. mendeko erretaula barrokoa du, Nazarenoa eta Loiolako San Ignazioren irudiekin. Iñaki Itxasoik egindako eliz atariaren maketa bertan erakusten da.
    • Zerbitzu gunea. Gaur egun komunak, biltegi txiki bat eta Buztina alderako atea daude. XX mendeko bigarren erdian Santa Barbarako kapera izan zen, eta aurretik sakristia.
    • Sakristia. Beirate handiz itxita dago, horietako bat zabaltzen dela elizkizunetan pantaila moduan erabiltzeko. Barruan XVII mendeko Kalbario erretaula gordetzen da, Vera Cruz kapera zen garaitik. Atzeko aldean goiko aretoetarako eskilara dago.

    Ebanjelioaren habearteko kaperak, oinetatik hasita:

    • Dolorosaren kapera. XVIII. mendeko erretaula barrokoa du, Dolorosa eta San Migelen irudiekin. Kapera honetan elizaren bigarren atea dago, ate txikia.
    • Aitorpen kapera. Zurezko egitura handia dauka bertan, barruko esparrua aitorleku moduan erabiltzeko. Aurretik Animen kapera izan zen.
    • Sagrarioaren kapera. Azken zaharberritzean sagrarioa presbiteriotik hona ekarri zuten, marmol zurikoa. Aurretik Mirarietako Andramriaren kapera izan zen (la Milagrosa)
    Absidea kanpotik (J.C. Astiazarán 2020)

    Kanpoaldea

    Kanpoaldetik elizak horma bularrak ditu, barrualdeko euskarriekin bat datotzenak, eta absidean lau horma bular handi ikus daitezke, absidearen hiru aldeak bereizten dituztenak. Aurretik aipatutako leihoez gainera, absidean gargola bat du, mota horretako bakarra, eta XVI. mendeaz geroztik (garai hartan oraindik erabiltzen ziren) gorde dena gotikoaren oroitzapen gisa.

    Kanpoaldean harriak kare harri eta ofitazko harlanduak dira; jatorrizkoak ez diren eraikuntzak harlangaitzezkoak dira; XX mendean erantsi zizkioten porlanezko zatiak atzera kendu zuten. Hormek harrizko erlaitzak dituzte. Dorreak, hegoaldeko eta mendebaldeko fatxaden angeluan dagoena, epai laukia du; goiko aldea oktogonala du eta kanpaietarako puntu erdiko hutsune bat du. Buruko kupulak lore handiak eta burdin landuko bola eta gurutzea du.

    Zutabe landuak (Arantza Cuesta Ezeiza)

    Eliz ataria

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Oinean atrioa du, iparraldeko fatxadan luzatzen dena, alde batez, eta bi sarbideak babesten ditu horrela: nagusia arku eraldatukoa eta bigarrena arku beheratua. Oinetako hormak hiru leiho bikote pare zituen, ajimez gabeak, eta puntu erdiko arkuarekin; bi bakarrik gordetzen dira, ate alboetakoak.

    Aipagarria da ataria, oso ederra, zurezko egituran eraikia eta apaindurazko motiboen ugaritasun handiarekin dekoratutako piezekin. Modiloi moduko batean honela dio: 1666. Atari hau Pedro de Aldazabalek egin zuen.

    Eliz atariaren kalitatea dela eta, kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 1984ko uztailaren 17ko 265/1984 Dekretuaren bidez. 2011.ko maiatzak 26an, berriz, eliza sartu zuten Eusko Jaurlaritzaren behin-behineko inbentarioa.


    Artelanak

    Gorago aipatutakoak eta gehiago ditu.

    Erretaula gehienak gordetzen dira:

    Honetaz gain, santu irudiak ere gordetzen dira, baina denak ez Soraluzen:

    Urrezko eta bolizko pieza txikiak ere baditu:

    Azkenik, ezin ahaztu Eliz ataria, berpizkunde/ barrokoa.


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Eliza 1606 urtean (J.C. Astiazarán 2021)

    Historia

    Gehiago jakitzeko, sakatu hemen.

    Aurreko eliza

    Soraluzeko parrokiari buruzko lehen berriak herriari buruzko 1267ko dokumentu batekoak dira: agirian herri zaharrean monastegi bat zegoela eta bere patronatua Gaztelako Alfontso Jakintsu erregeak zeukala esaten da; urte horretan, erregeak Elgoibarko Olasotarren Etxeko Jaun zen Lopez de Ganboari eman baitzion.

    Elizaren eraikuntza

    Gaur egungo eliza egiteko diseinua Pascual de Iturrizak aurkeztu zuen, 1541 urtean. Ordurako eraikitze lanak hasiak ziren, segururena hasierako elizaren kondarren gainean.

    Errekurtso ekonomikoak urriak zirela dirudi. 1540eko hamarkadako agiriek jasotzen dutenez inoiz eliztarrek edota maiordomoek maileguak eman zituzten lanak aurrera eramateko. Elizaren patroiak (Olasoko jauna zen Diego de Avendaño), berriz, ez zuen dirurik jarri nahi. Auzi luze baten ostean, 1612 urtean Kalagorriko apezpikuak eta Gipuzkoako korrejidoreak Diegoren kontrako epaia eman zuten, eta 30 urtez elizarik jasotzen zuen diruaren zari bat bueltatzeko behartu zuten.

    Korrejidorearen esku-hartzeari esker diru arazoak konpondu ziren. 1632erako eliza berria bukatuta zegoen. Erretaula nagusia ere sasoi honetakoa zen, eta organoa ere bazuen (1590).

    Zabaltze eta osatze lanak

    Hurrengo mendean eliza osatu zuten: alboko kaperak (Juan de Esnaola Ybaiguren 1632), egurrezko elizataria (Antonio de Aziomdo eta Pedro de Aldazabal 1666), kanpandorrea (Juan de Aranzeta, 1686) eta koru berria (Antonio de Anguiozar 1715).

    Konponketak

    XVIII mende bukaeran, erretaula erre zela eta, Ventura Rodriguez arkitektoak diseinatutako erretaula neoklasikoa eraiki zuten, horretarako absideko horma zulatuz eta kamarina eginez.

    XIX mendean, berriz, eliz atariak kalte handiak jasan zituen, eta ia erdia berreraiki behar izan zuten. Baina ez zuten lehengoaren berdina egin: apurtutako pieza asko ebaki eta egituraren beste lekuetan jarri zuten, aurreko erdiko zutabea ordezkatzeko harrizko kolumna toskanoa jarri zuten eta, azkenik, teilatuaren forma aldatu zioten.

    XIX mende bukaera eta XX mende hasieran epistola aldeko kaperen gainean aretoak eraikitzen joan ziren. Igotzeko eskilara Vera Cruz kaperaren atzekaldean zegoen.

    1950ko hamarkadaren lanak

    Gehiago jakitzeko, sakatu hemen.

    Gerraosteko susperraldi ekonomikoa hasi zenean, Santa Maria la Real elizan hainbat aldaketa eta hobekuntza egiteko aprobetxatu zuten.

    Eliza ondoan Soraluce zinema eraiki zutenean, azpian sakristia berria eta bulegoa antolatu zuten, eta kaperen gaineko teilatuak kendu eta porlanezko terraza ureztatuekin ordeztu zituzten, hegoaldekoa zein iparraldekoa. Urte haietan Frontoiko aldapa egin zenez, azpian airezko berogailuaren kaldera-gela ezarri zuten.

    Barrutik ere elizaten itxura hobetu zuten, beti garaiko estiloa jarraituz: zorua terrazoz osatu zuten, aurreko sepulturak estaliz; erretaula nagusiko azpikaldean bi medailoi handi jarri zituzten, Jesusen eta Mariaren Bihotzak irudikatuz; eta, azkenik, berpizkunde garaiko pulpitu zaharra kendu eta presbiterioan marmolezko bi jarri.

    Sakristia zaharra libre zegoenez, bertan Santa Barbara kapera berria sortu zuten. Eta dorre barrua antolatu zuten bataiategi berria eta korurako eskilara jartzeko.

    Hurrengo hamarkadan kanpandorreko lau erlojuak jarri zituzten, eta aldare osteko ekisaindua edo ostensorioa kendu zuten, meza jendeari begira eman ahal izateko.

    Zaharberritzea

    Gehiago jakitzeko, sakatu hemen.

    XX mende bukaeran Soraluzeko eliza oso egoera txarrean zegoen. Alde batetik, burualdetik hezetasuna gogoz sartzen zenez (gogoratu Buztina izenekotik errekatxoa pasatzen dela), pareten eta erretaula nagusiaren margoak desegiten ari ziren. Teilatuetan ere itokinak ziren. Eta gainera, habe nagusiak brintzatuta zirenez, gangen gainera etorriak ziren, teilatuko pisu guztia bertara pasatzen: gangakapurtzeko arrisku handia zegoen.

    Eliz ataria ere ez zegoen hobeto. Itokinez beteta egoteaz gain, egurra oso kaltetuta zegoen ehundaka urteetako eguraldia jasan eta gero. Istalazio elektrikoa ere ez zen batere segurua, edozein momentuan sutea sortzeko arriskua zegoen eta.

    Hainbat saio egin ondoren, azkenean eliza hiru fasetan zaharberritu zuten, batez ere arrazoi ekonomikoengatik. Eta larritasunak markatu zituen lehentasunak:

    • Lehengo fase batean (1983-1986) eliz ataria zaharberritu zuten, egoera txarreko piezak eta latak ordezkatuz lehen eta ondoren erreteilatuz eta euriurak kanalizatuz.
    • Bigarren fasean (1999-2002) kanpoko aldeari ekin zioten: drenatze lanak, teilatuak eta dorrea batez ere.
    • Hirugarrenean (2003-2008), berriz, barrualdea zaharberritu zuten. Fase honen arkitektoak Xabier Barrutieta eta Gudiker Beaskoa izan ziren[1].

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Artikuluak


    Erreferentziak

    1. Reforma iglesia Sta Maria la Real de Soraluze. Xabier Barrutieta y Gudiker Beaskoa, arquitectos.