«Sasikoak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    1. lerroa: 1. lerroa:
    ::<small>'''Oharra'''. Sarrera honetan aitarik ez baina ama duten sasikoak hartuko ditugu. Ezin jakin aitak onartutako sasikoak, aita eta amarekin agertzen direlako; esateko, Maria Symon Elyo Subimendi (1591/10/28), gurasoak [[Lope de Elío (eu)|Lope de Elío]] eta Domenja Subimendi izan zituela, artean ezkondu gabe.</ref>.
    ::<small>'''Oharra'''. Sarrera honetan aitarik ez baina ama duten sasikoak hartuko ditugu. Ezin jakin aitak onartutako sasikoak, aita eta amarekin agertzen direlako; esateko, Maria Symon Elyo Subimendi (1591/10/28), gurasoak [[Lope de Elío (eu)|Lope de Elío]] eta Domenja Subimendi izan zituela, artean ezkondu gabe.</ref>.</small>


    Sasikoak, edo sasikumeak, ezkontzaz kanpo jaiotako umeei esaten zitzaien.
    Sasikoak, edo sasikumeak, ezkontzaz kanpo jaiotako umeei esaten zitzaien.

    22:20, 14 urtarrila 2022(e)ko berrikuspena

    Oharra. Sarrera honetan aitarik ez baina ama duten sasikoak hartuko ditugu. Ezin jakin aitak onartutako sasikoak, aita eta amarekin agertzen direlako; esateko, Maria Symon Elyo Subimendi (1591/10/28), gurasoak Lope de Elío eta Domenja Subimendi izan zituela, artean ezkondu gabe.</ref>.

    Sasikoak, edo sasikumeak, ezkontzaz kanpo jaiotako umeei esaten zitzaien.


    Sasikoak mendeetan zehar

    Kopuruak

    Donostiako Elizbarrituko bataio agirien arabera, 1900. arte Soraluzen gutxienez 728 sasiko errejistratu dira[1], jaiotza guztien %4a.

    Baina urteen zehar sasikoan kopurua ez da beti antzekoa izan. Hiru aro bereizten dira, ondo nabarmen. Lehen aroak XVI. eta XVII. mendeak hartzen ditu, kopurua oso altua dela. Bigarrena XVIII. mendea, ia sasikorik izan ez zirela. Azkenik, XVIII.ren bukaeran hasi ziren gerra eta krisi ekonomikoekin batera, bai sasiko zein kajakoen kopuruak hasi ziren, paraleloan, XIX. mendearen lehen erdian goiak jotzen duela. Hala ere, kopuruak ez dira oso handiak.

    XVI. eta XVII. mendeak

    Sasoi hartan sexu morala zein ohiturak ez ziren zorrotzegiak edo, behintzat, hurrengo mendeak bezain zorrotzak. Ondorioz, sasikoen kopurua oso altua zen: Soraluzen, 1525-1625 tartean jaiotza agirietan aitaren izenik ez dutenak %15-20 izan ziren, urtearen arabera. Eta gogoratu behar da honetaz gain bazirela aitak aitortutako sasikoak ere.

    Sasikoen kopuruak 1600-1625 tartean jo zuen goia: 196; hau da, jaiotakoen %22,4a, ia lautik bat (kajakoez gain). Baina baziren urteak ratio altuagoekin: 1613 (%38), 1616 (%38), 1545 (%34), 1627 (%32), 1542 (%32), 1634 (%32), 1543 (%30)...

    Baina 1625.tik aurrera beste haize batek jo zuen, eta 75 urtetan sasikoen kopurua amildu zen, ia desagertu arte.

    =XVIII. mendea

    XVIII. mendean, ohitura aldaketak zirela, eta ekonomia giro opariari esker, sasikoen kopurua %1 azpitik mantendu zen. Salbuespen bakarra azken 10 urtetan eman zen, kopurua %2ra heldu zela. Urte haietan Frantziako Konbentzioaren Gerra lehertu zen, eta 1795.an errepublikar frantsesek Soraluze hartu zuten, besteak beste herriko ekonomia hankaz gora jarriz.

    Kajakoak eta aitabakoak (XVIII. eta XIX. mendeak)

    XIX. mendea

    1790-1800 urteetan emandako joera aldaketa 1850. arte mantendu zen, inoiz sasikoen ratioa %3tik gora igo zela. Gizonen mugikortasunak eragingo zuen igoera hori; mugikortasun hau inguruan izandako gerrek<>Frantziako Konbentzioaren gerra (1792-1795), Espainiako Independentzia gerra (1808-1814), lehen Karlistada (1833-1839)... gehi hainbat gerrilla, pronuntziamiento, liskar eta matxinada.</ref> eta ekonomiaren gainbeherek eragingo zituzten.

    Hala ere, sasikoen ratioa ez zen asko igo eta 1850.tik aurrera, berriz, %1en azpitik mantendu zen.


    Sasiko neska eta mutilak mendeetan zehar

    Jenero ikuspegia

    Bada missing girls izeneko fenomenoa[2], gizarte batean andra baina gizon dezente gehiago direnean. Honen jatorria haurraldian izaten da: neska gehiago abortatzen dira, edo umetan hiltzen dira, edo bazterretan uzten dira, edo mutilak baino gutxiago elikatzen edo artatzen dira… Arrazoia baliabideen eskasean datza: denentzako ez baleude, mutilak lehenestuko ziren nesken aldean. Gaur egunean Asian eta Afrikan ematen bada ere, aspaldian Europan ere eman zen fenomeno hau.

    Soraluzen izandako sasikoen jeneroa aztertuta, 378 mutil eta 342 neska agertzen dira (eta beste zortzi izenik ere ez daukatenak). Zenbaki hauekin pentsa daiteke nesken %10a "falta" dela (378 - 342 = 36, bain gutxiago izango dira, izenik gabeko 8 horien gehienak neska izango direlako), baina "missing girls" horiek ez zituzten bazterretan laga, ez Soraluzen behintzat, bertako kajakoen artean ez dira agertzen eta.

    Ezin da esan neska horiek abortatuak izan ziren, edo Soraluzetik kanpo lagata, edo zenbakiak berez halakoak izan zirela.


    Sasikoak inguruko herrietan

    Kajakoak. Inguruko herriak

    Oharra. Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eibar, Elgoibar eta Debako datuak hartu dira, baita Gipuzkoakoak ere.

    Orokorrean, XVI. mende hasieran Gipuzkoako sasikoen kopurua %5ean zebilen, baina umeen datuekin alderatuta, inguruko herrietan kajako gutxiago agertu ziren. Salbuespenak XIX mendekoak dira: 1826-1850 epean Deba eta Arrasate (1798-1844 urteetan kajakoen torno bat Arrasaten izan zen, Kalagorriko apezpikuak ezarria), eta 1851-1875an Bergara (1844.ean Aldundiak Arrasateko tornua bertara eraman zuen).

    Baina orokorrean Debarroan kajako gutxiago izan ziren. Eta nabarmenak dira oso Soraluzeko kopuruak, Gipuzkoaren herenak. Agian, herri industriala izanik baliabide gehiago izango ziren eta hortik ume gutxiago laga izana.



    Abizenak

    Amarenak noski. Inoiz aitarenak, baina hemen ez dira kontuta hartu

    Erreferentziak

    1. Zuzenean aitaren izenik gabe agertzen direnak.
    2. Missing women. Wikipedia (ingelesez).