«Saturnino Ganchegui (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    20. lerroa: 20. lerroa:
    Denetik egon zen, eta meza ematerakoan hiru lagun bildu ziren: Koikili Agirre (Musituko abade izandakoa Abdon hil zenean), Saturnino Gantxegi soraluzetarra (alboko Erroetako parrokoa) eta Martin Lekuona (orduko Musituko abadea, gerra garaian Hernanin fusilatu zutena).

    Biharamunean ''Euskadi'' egunkarian agertu zenez, Donemartie eliza «txiki-txikia, eta garbi-garbia, mukuru bete zen… Erroetako apaizak, Gantxegi'tar Saturninok, euskaraz kantatu zituen ''Poz-ekarle'', ''Nik agurtzen'' eta angelusa!».
    Biharamunean ''Euzkadi'' egunkarian agertu zenez, Donemartie eliza «txiki-txikia, eta garbi-garbia, mukuru bete zen… Erroetako apaizak, Gantxegi'tar Saturninok, euskaraz kantatu zituen ''Poz-ekarle'', ''Nik agurtzen'' eta angelusa!».

    ==Gerra eta espetxea==  
    ==Gerra eta espetxea==  
    Erroeratik Eibarrera destinatu zuten, kapilau, eta han gerrak harrapatu zuen. Abertzalea izanik, ''Loiola'' eta ''Itxarkundia'' batailoietako kapilaua izan zen. Santoñan errenditu ostean, gainontzeko gudariekin preso hartu zuten.
    1933 urtean bertan Erroeratik Eibarra destinatu zuten, bertako Babesetxearen eta Tuberkulosiaren kontrako Erietxearen kapilau, eta han gerrak harrapatu zuen. Frontea ingurura heldu zenean hamabost abadeetatik hiru besterik ez ziren Eibarren geratu.
     
    Abuztuan Eibarko parrokoak Arrateko santutegiaren ardura eman zion. Hurrengo hilabeteetan Eibarko hainbat artelan jaso eta Bilbora bialdu zituen, babesteko.
     
    Abertzalea izanik, Eusko Gudarostean izena eman zuen, eta ''Loiola'' eta ''Itxarkundia'' batailoietako kapilaua izan zen. Santoñan errenditu ostean, gainontzeko gudariekin preso hartu zuten.

    Duesoko espetxean sartu zuten 1937ko abuztuaren 28an. 1937ko irailaren 9ko Gerra Kontseiluan 20 urte eta egun bateko kartzela zigorra ezarri zioten.
    Duesoko espetxean sartu zuten 1937ko abuztuaren 28an. 1937ko irailaren 9ko Gerra Kontseiluan 20 urte eta egun bateko kartzela zigorra ezarri zioten.

    22:56, 15 uztaila 2020(e)ko berrikuspena

    Samturnino Ganchegui Lascurain
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio Soraluze, 1910
    Hil Eibar?
    Profila Abadea

    Lehengo urteak

    Soraluzen jaio zen, 1910 urtean.

    Apaiztegian egin zituen ikasketak. 1932 urtean apaiztu ostean, Arabako Erroetara[1] bidali zuten, parroko (kontutan hartu behar da sasoi hartan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Gazteizko elizbarrutian zeudela).

    Abdon Gonzalez de Alaizaren omenaldia

    Abdon Gonzalez de Alaiza arabarra Erroeta ondoko Musitun jaio eta hil zen, baina bere bizitza gehiena Madrilen eman zuen. Lan egiteaz gain, bertan euskaldundu zen eta euskera eta Euskal Herriarekin zerikusia zuen guztia bultzatu zuen.

    1926 urtean Musitun bertan hil zen, eta zazpi urte geroago jeltzaleek omenaldia egin zioten bere jaioterrian[2]

    Denetik egon zen, eta meza ematerakoan hiru lagun bildu ziren: Koikili Agirre (Musituko abade izandakoa Abdon hil zenean), Saturnino Gantxegi soraluzetarra (alboko Erroetako parrokoa) eta Martin Lekuona (orduko Musituko abadea, gerra garaian Hernanin fusilatu zutena).

    Biharamunean Euzkadi egunkarian agertu zenez, Donemartie eliza «txiki-txikia, eta garbi-garbia, mukuru bete zen… Erroetako apaizak, Gantxegi'tar Saturninok, euskaraz kantatu zituen Poz-ekarle, Nik agurtzen eta angelusa!».

    Gerra eta espetxea

    1933 urtean bertan Erroeratik Eibarra destinatu zuten, bertako Babesetxearen eta Tuberkulosiaren kontrako Erietxearen kapilau, eta han gerrak harrapatu zuen. Frontea ingurura heldu zenean hamabost abadeetatik hiru besterik ez ziren Eibarren geratu.

    Abuztuan Eibarko parrokoak Arrateko santutegiaren ardura eman zion. Hurrengo hilabeteetan Eibarko hainbat artelan jaso eta Bilbora bialdu zituen, babesteko.

    Abertzalea izanik, Eusko Gudarostean izena eman zuen, eta Loiola eta Itxarkundia batailoietako kapilaua izan zen. Santoñan errenditu ostean, gainontzeko gudariekin preso hartu zuten.

    Duesoko espetxean sartu zuten 1937ko abuztuaren 28an. 1937ko irailaren 9ko Gerra Kontseiluan 20 urte eta egun bateko kartzela zigorra ezarri zioten.

    Hurrengo urteetan El Dueso, Nanclares de Oca, Dueñas eta Carmonako kartzeletan egon zen. Kondena berrikusi ziotelarik, 6 urtekoa laga zioten zigorra.

    Gantxegik bazuen adorerik. Dueson, kideen aurrean arrosarioa errezatzeko garaian, otoitz bat egin zuen egun batzuk lehenago fusilatuak zituzten hamalau presoren alde.

    Presoak hunkiturik eta, aldiz, haserre eta urduri zaindariak. Arrosarioa bukatuta, komandanteak Gantxegiri hots egin zion, senetik aterata, eta hilabeteko ziega agindu zion, bakarturik.

    Askatasuna eta Eibarra bueltan

    Carmonako espetxean[3] zegoela baldintzapeko askatasuna eman zioten 1940ko uztailaren 31an.

    Libre, bai, baina Ciudad Realen (Espainia) erbesteratua; Anchuras eta Cerdigón herrietan hain zuzen.

    Handik zazpi urtera itzuli ahal izan zuen Eibarra, kapilau hasieran eta parrokoa gero.

    Erreferentziak

    1. Erroeta Arabako ekialdean dagoen herria da, Mendialdeako eskualdean eta Arraia-Maeztuko udalerriaren barruan kokaturik. Araba osoko herririk altuena da, 1.025 metrorekin. Gaztelerazko izena Onraita du.
    2. Gonzalez de Alaizaren 1933ko omenezkoa 'Euzkadi' egunkarian. Miel A. Elustondo (Berria 2020/07/15).
    3. Prisión Especial Central de Carmona (Sevilla).