Sexu delituak. Aro Modernoa (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: ==Lege eta arauak== Nahiz eta garai hartan Gipuzkoa Gaztelako erresumaren parte izan, ez ziren Gaztelako Partidak aplikatzen, baizik eta bertako Ordenantza Koadernoa. Lehe...)(r)en berrikusketa, ordua: 18:33, 2 abendua 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Lege eta arauak

    Nahiz eta garai hartan Gipuzkoa Gaztelako erresumaren parte izan, ez ziren Gaztelako Partidak aplikatzen, baizik eta bertako Ordenantza Koadernoa. Lehen bertsioa 1397.an egin zuten, eta hurrengo mendeetan hainbat aldiz eguneratu zuten.

    Sexu delitoak, beti gizonak andreari egindakoak, bi motakoak izan zitezkeen: bortxaketa (indarrez) eta estuproa (engainuz).

    Bortxaketak

    Gipuzkoako Ordenantza Koadernoak jasotzen duenez, bortxaketa heriotzarekin zigortuta zegoen: "Berakin larrua jotzeko neska birjina edo ezkondua edo bestelako emakume, edozein dela ere, bortxatzen duena hil dezaten"[1].

    Atal honetan kontutan hartzen den bakarra gizonezko eta emakumezkoen genitalak batzea da; hau da, sarketa. Emakumearen egoerak (birjina, ezkongabea, ezkondua, alarguna…) edo moralak (teorian behintzat) ez dute eraginik aurrikusirako zigorrean: heriotza beti.

    Gaztelan, berriz, zigorra andrearen egoeraren araberakoa zen eta muturreko kasuetan (andrea prostituta zenean) ez zegoen deliturik.

    Ez Gipuzkoan, ezta Gaztelan ere, ez zen kontutan hartzen bestelako bortxaketak: emakumezkoak gizona, gizonezkoak gizona, aho edo uzki bortxaketak…

    Estuproak

    Sasoi hartan estuproa emakumezkoa larrua jotzeko engainuz edota lausenguz konbentzitzea zen. Ez Gipuzkoan ezta Gaztelan ez zen delitutzat hartzen, baina berataz hainbat auzi eman zuten epaileek.

    Hiru kasu agertzen dira, batzutan nahastuta: emakume birjinarekin (adingabea gehienetan) engainuak erabiltzea, emakume alargunarekin lausenguak erabiltzea eta norberaren nagusitasunaz baliatzea.

    Bi izaten ziren zigor motak: biktimarekin ezkontzea edo galdutakoarengatik kalte-ordainak ematea. Bestela, ondasunen erdiko isuna edo zigorkadak eta bost urte erbestean.


    Bortxaketak

    Estuproak

    Datu baseak

    Erreferentziak

    • La sexualidad no consentida. Legislación y justicia en Gipuzkoa (siglos XVI-XVIII). Milagros Álvarez Urcelay (Euskal Herriko Unibertsitatea).
    1. “Item qualquiera que forçare moça virgen o casada o otra mujer qualquier que sea para se echar con ella que lo maten por ello” (Gipuzkoako Ordenantza Koadernoa).