Simón de la Torre grabatua (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Artelana (eu) | izena = Simón de la Torre eta Iturrizaren arteko topaketa Soraluzen | irudia = Simón_de_la_Torre_eta_Iturrizaren_arteko_topaketa_Soraluzen_(Múg...)(r)en berrikusketa, ordua: 21:45, 3 otsaila 2016
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Simón de la Torre eta Iturrizaren arteko topaketa Soraluzen
    Simón de la Torre eta Iturrizaren arteko topaketa Soraluzen (Múgica 1845).jpg
    Estiloa
    Mendea XIX (1845)
    Kokapena Zumalakarregi museoa
    Mota Grabatua


    Azalpena eta historia

    Lehen karlistada bukatzeko, Espartero eta Maroto jeneralak akordioa sinatu zuten Oñatin, 1839ko abuztuak 31an. Egun hartako arratsaldean, bapo jan eta edan ondoren, Bergaran beraien gudarosteak bildu eta Bergarako besarkada famatua antzeztu zuten.

    Karlisten aldetik, goizetik heldu zen Bergarara Gaztelako gudarostea, Urbistondo jeneralarekin. Beranduago heldu zen Iturbe brigadierra, Gipuzkako osteekin, Erret Kuartel Nagusitik etortzen zitzaizkion oharrei kasu egiteke.

    Goiz hartan bertan ere, Simón de la Torre jeneralak bere osteak bildu zituen Elgoibarren. Ostean, nahiz eta Ibarzabaleko apaizak, hirugarren batailoiaren komandantea zenak, kontra egin, Bergararutz egin zuen. Soraluzetik pasatzen ari zirela Iturriza brigadierra heldu zen, Don Karlosek bidalita, atzera egiteko. Baina ezin izan zuen de la Torre konbentzitu eta azken hau Bergarara joan zen.

    Grabatuak bi militarren arteko topaketa irudikatzen du, baina Soraluze ez da inon agertzen, izenburuan ez bada.


    Erreferentziak