Simón de la Torre grabatua (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:27, 3 otsaila 2016
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Simón de la Torre eta José Iturrizaren
    arteko topaketa Soraluzen
    Simón de la Torre eta Iturrizaren arteko topaketa Soraluzen (Múgica 1845).jpg
    Estiloa
    Mendea XIX (1845)
    Kokapena Zumalakarregi museoa[1]
    Mota Grabatua


    Azalpena eta historia

    Lehen karlistada bukatzeko, Espartero eta Maroto jeneralak akordioa sinatu zuten Oñatin, 1839ko abuztuak 31an. Egun hartako arratsaldean, bapo jan eta edan ondoren, Bergaran beraien gudarosteak bildu eta Bergarako besarkada famatua antzeztu zuten.

    Karlisten aldetik, goizetik heldu zen Bergarara Gaztelako gudarostea, Urbistondo jeneralarekin. Beranduago heldu zen Iturbe brigadierra, Gipuzkako osteekin, Erret Kuartel Nagusitik etortzen zitzaizkion oharrei kasu egiteke.

    Goiz hartan bertan ere, Simón de la Torre Ormaza jeneralak bere osteak bildu zituen Elgoibarren. Ostean, nahiz eta Ibarzabaleko apaizak, hirugarren batailoiaren komandantea zenak, kontra egin, Bergararutz egin zuen. Grabatuan bertan eskuz idatzita dago: De la Torrek bere tropak Bergarara eramateko zuen asmoaren jakitun, don Karlosek José Iturritza brigadierra bidali zuen, “hain zuzen De la Torreri bidea eragozteko”. De la Torre sutan jarri zen, eta ihes eragin zion mezulariari; hurrena Bergararantz jo zuen, eta bertan berretsi Bergarako Hitzarmena, tropak bertan zituela.

    Grabatuak bi militarren arteko topaketa irudikatzen du, baina Soraluze ez da inon agertzen, izenburuan ez bada.


    Datu teknikoak

    Grabatua 7 x 10 zm-koa da, 26 x 18 zm-ko orrian. 1845 urteko album batean agertu zen, Panorama español, cronica contemporanea. Obra pintoresca (...) destinada a esponer todos los acontecimientos politicos desde octubre de 1832 hasta nuestros dias; con los retratos de los personajes que han figurado durante la revolucion (...) y las principales acciones y escaramuzas de la Guerra Civil... izenekoa (Espainiako panorama, gaur eguneko kronika. Lan bitxia (...) 1832eko urritik gaur arteko gertakizun politikoak azaltzen duena; iraultzan nabarmendutakoen erretratuekin (...) eta Gerra Zibilean izandako ekintza eta liskar nagusien...).

    Albumak Imprenta del Panorama Españolek atera zuen, Madrilen.


    Erreferentziak

    1. Grabaturaren fitxa. Gipuzkoako Aldundian