Soraluce kooperatiba (eu)

    Sorapediatik
    Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
    Soraluce Koop.E.
    Soraluce kooperatiba. Osintxuko lantegia (2015).jpg
    Mota Enpresa
    Kokapena Osintxu (Gipuzkoa)


    Enpresa

    Soraluce Koop.E. Osintxun dagoen kooperatiba da. 1962. urtean 52 langile plaentxiarrek sortua, eta ordutik hona makina herramienta arloan dihardu.

    Gaur egun (2015) 215 langile ditu, eta salmentak 80 miloitik gorakoak dira. Lau planta ditu, hiru Osintxun eta beste bat Bergaran.


    Produktua

    Fresatzeko eta mandrinatzeko makina (2015)

    50 urteetako historian zehar, Soralucek produktu mota asko ekoiztu ditu, aurreko urteetakoak kanpo lizentzia baten menpe: zulatzeko makina erradialak, makina bereziak, mandrinatzeko makinak eta mekanitzatu zentroak. Baina 1988-tik bere produktua sortu zuen, fresatzeko-mandrinatzeko makinak, eta horiekin dihardu ordutik hona.

    Produktuen historiari buruz gehiago jakiteko sakatu hemen.

    Gaur egun, Soralucek fresatzeko eta mandrinatzeko makinak bost motakoak ekoizten ditu:

    • Bankada finkodun fresatzeko makinak
    • Mahai finko eta zutabe mugikorreko fresatzeko makina
    • Zutabe mugikorreko fresatzeko-mandrinatzeko makinak
    • Mandrinatzeko makina horizontalak
    • Fresaketa torneaketa zentruak

    Gainera, azken urteetan, azken mota honen osagarri, torneaketa bertikaleko zentroak ekoizten hasi da.

    Gaur eguneko produktuei buruz gehiago jakiteko sakatu hemen.

    2019 urtean teknologia eta produktu bilakaera jasotzen duen liburua argitaratu zuten: Etorkizunak jatorri bat du.


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Sortzaileak lehen harria jartzen (1962)

    Historia

    Aurreko eraikina (1962)

    Kezka soziolaboralak zituzten Soraluzeko langile gazteen artean, Enrique Larrañaga abadearen laguntzaz, Soraluce kooperatiba sortu zuten: Denak ginen oso gazteak eta gugan nagusi zen justizia sozialaren nahia gauza guztien gainetik. Batera ugazaba eta langile izateko enpresa sortu nahi genuen.

    Produktu bilakaeraz gain, Soralucek bide oparoa egin du, elkarlana sakontzen: Bergarako Santalaitz kooperatiba bereganatu zuen (1977) eta Deba arroko kooperatibekin Danobat Group eratu zuen (1980 Maherko, 1983 Debako, 1986 Ideko, 1989 D+S, 1992 Danobat Group bera).

    Nazioartean ere zabaldu da, bai akordioen bidez (1962 Britania Handiko Asquith, 1966 Turingo CIMAT, 1968 Italiako Berardi, 1972 Veronako Pama,1988 Britania Handiko Butler Newall) eta ordezkaritza indartsuekin (1991 Alemaniako Bimatec, 2001 Soraluce Italia).

    Gehiago ezagutzeko sakatu hemen.


    Erreferentziak