«Soraluze - Krabelin-aitz ibilbidea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    58. lerroa: 58. lerroa:
       Olea_baserria._Olaren_antepara_(Juan_Carlos_Astiazarán_2018).jpg | Oleako antepara <br> (J.C. Astiazarán 2018)   
       Olea_baserria._Olaren_antepara_(Juan_Carlos_Astiazarán_2018).jpg | Oleako antepara <br> (J.C. Astiazarán 2018)   
    </gallery>
    </gallery>
    ==Leku interesgarriak==
    ===Salogoenazpi baserria===
    Abiaburuan, ibilbidean zehazturiko ostera egin beharrean, barianterantz jotzen badugu, eta eskuineko aldean ikusiko dugun torlojutegi baten ostean eskuine­rantz doan pista hartzen badugu, pistan gora eginez Salogoenazpi baserrira iritsi­ko gara.
    Blasoidun etxe hau oin errektan­gularrekoa da eta bi isuritako teilatua du bi etxebizitzatan banatuta dago luzetarako suhesi atez. Ezkerrekoak bi solairu ditu eta eskuinekoak lau. Eskantzudun arlan­gaitzezko murruak ditu eta arlanduzko itxitura batzuk. Eskuineko albo-fatxadan gezileihoak eta harrizko armarri handi bat ditu.
    Egileren baten ustez, Kristobal Kolo­nen jaiotetxea izan daiteke.

    18:28, 10 maiatza 2019(e)ko berrikuspena

    Badira bi ibilbide Soraluzen geratu diren armagintzaren aztarnak erakusten dituenak.

    Biak zubi nagusitik irtetzen dira. Ibilbide hau Olearaino doa (900 bat metro), eta bestea Mutxaneko olara (1.900 bat metro).

    Bi ibilbideak osagarriak dira, eta nahi bada batera egin daitezke.

    Mapa kargatzen...

    Ibilbidea

    Aurkezten dugun ibilbide honek Soralu­zeko hegoaldean dagoen Krabelin-aitzerai­no eramango gaitu:

    1. Soraluzetik Bergararako irteeran dagoen Errekalde kalearen bukaeratik abiatuko gara. Sahiesbidean sartu gabe eskui­nera hartu eta etxe-blokeetatik ehun metro­tara dagoen bidegurutzean...
    2. ...ezkerrera joko dugu. Bariantearen azpitik pasatuz, berorren altuera har­tu eta igotzen hasiko gara.
    3. Hasieratik kilometro erdira, gutxi gora-behera, Salogoen-gainekoa base­rri ondotik pasatuko gara eta ondoren pistari jarraituko diogu, sigi-saga batzuk eginez.
    4. Aurreko gunetik 500 metrora, bide­gurutze batera ailegatu eta eskuineko bidea hartuko dugu.
    5. 300 metrora beste bidegurutze bat aurkrtuko dugu eta berriz ere eskuine­ko bidea hartuko dugu. Pista horretan gora jarraituko dugu.
    6. Kilometro erdi pasatxo egin ondoren, beste bidegurutze batean, ezkerreko bidea hartuko dugu.
    7. 500 metro aurrerago beste bidegu­rutze bat dugu. Eskuineko bidea hartu eta...
    8. ...200en bat metro gorago, Untzueta-gainekoa baserria inguratzen duten landak ditugu, ikusmira zoragarria eskain­tzen dutenak. Bertatik Kortazar aldea ikus dezakegu.
    9. Untzueta-gainekoa baserritik 100 metrora beste bidegurutze bat dago eta ezkerrera joko dugu.
    10. Eta 100 metro ingurura berriro ere beste bidegurutze bat; eskuinera har­tuko dugu.
    11. Berehala argiunera helduko gara eta eskuinerantz Krabelin-aitzen gailurra ikusiko dugu; minutu gutxitan helduko gara bertara.

    Ostera honek Soraluze du abiaburu eta Krabelin-aitz tontorreraino eramango gaitu. Ia ibilaldi guztia zuhaiztietan barrena egin­go da; beraz, gerizpe eder eta atsegina izango dugu.

    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Leku interesgarriak

    Salogoenazpi baserria

    Erreferentziak