«Soraluze mapetan (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    1. lerroa: 1. lerroa:
    [[Fitxategi: Biscaia_et_Gvipvscoa_Cantabriae_veteris_pars_(Johannes_Janssonius_1642).jpg | center | 800px | thumb | Biscaia et Gvipvscoa Cantabriae veteris pars. Johannes Janssonius (1642)]]
    ==(1642) Biscaia et Gvipvscoa Cantabriae veteris pars==
    Willem Janszoon Blaeu (Johannes Janssonius deituta ere) herbeheretarrak Atlas Novus izeneko atlasa argitaratu zuen Amsterdamen, 1634 urtean.
    Bertan lamina hau dago, ''Biscaia et Gvipvscoa Cantabriae veteris pars'' izenekoa (Bizkaia eta Gipuzkoa Kantabriako alde zaharrak). Laminak 20 x 15 arrabetekoa da (500 x 375 mm), eta eskuz margotua.
    Bertan Plasencia agertzen da oso nabarmen, maparen erdi-erdian; izena letra handiz idatzita dago, eta ikurra ere handiagoa eta osoagoa du. Beste zazpi herri besterik ez dira modu horretan agertzen: lau Bizkaian (Bilbao, Vitoria, Laredo eta S. Andero.), bi Nafarroan (Iogronno eta Calahorra) eta zazpigarrena Galian (Baiona).
    Maparen arabera, Bizkaia denak Gipuzkoa, Araba, Kantabria eta Burgos iparraldea hartzen zituen bere baitan. Nafarroa gaur egunekoa baina handiagoa agertzen da: alde batetik Hondarribia eta Irun hartzen ditu, Arabako Sonsierran ere sartzen da Guardiaraino, eta Ebro ibaiaren bestealdea ere beretzat hartzen du.
    Garai hartan Errobi ibaia ez zen Baiona parean itsasoratzen, 20 bat kilometro gorago baizik, gaur eguneko Vieux Boucau parean (hau da, ''Bokale Zaharra'' euskaraz).
    [[Kategoria: Liburuak eta artikuluak]]
    [[Kategoria: Liburuak eta artikuluak]]

    01:46, 10 urtarrila 2016(e)ko berrikuspena

    Biscaia et Gvipvscoa Cantabriae veteris pars. Johannes Janssonius (1642)

    (1642) Biscaia et Gvipvscoa Cantabriae veteris pars

    Willem Janszoon Blaeu (Johannes Janssonius deituta ere) herbeheretarrak Atlas Novus izeneko atlasa argitaratu zuen Amsterdamen, 1634 urtean.

    Bertan lamina hau dago, Biscaia et Gvipvscoa Cantabriae veteris pars izenekoa (Bizkaia eta Gipuzkoa Kantabriako alde zaharrak). Laminak 20 x 15 arrabetekoa da (500 x 375 mm), eta eskuz margotua.

    Bertan Plasencia agertzen da oso nabarmen, maparen erdi-erdian; izena letra handiz idatzita dago, eta ikurra ere handiagoa eta osoagoa du. Beste zazpi herri besterik ez dira modu horretan agertzen: lau Bizkaian (Bilbao, Vitoria, Laredo eta S. Andero.), bi Nafarroan (Iogronno eta Calahorra) eta zazpigarrena Galian (Baiona).

    Maparen arabera, Bizkaia denak Gipuzkoa, Araba, Kantabria eta Burgos iparraldea hartzen zituen bere baitan. Nafarroa gaur egunekoa baina handiagoa agertzen da: alde batetik Hondarribia eta Irun hartzen ditu, Arabako Sonsierran ere sartzen da Guardiaraino, eta Ebro ibaiaren bestealdea ere beretzat hartzen du.

    Garai hartan Errobi ibaia ez zen Baiona parean itsasoratzen, 20 bat kilometro gorago baizik, gaur eguneko Vieux Boucau parean (hau da, Bokale Zaharra euskaraz).