Soraluzeko esaera zaharrak (eu)

From Sorapedia
Revision as of 18:56, 1 May 2019 by Jcao (talk | contribs)
(diff) ← Older revision | Latest revision (diff) | Newer revision → (diff)
Jump to: navigation, search

Gainontzeko herrien moduan, Soraluzeko euskarak badu bere hizkera propioa: berba solteak, esamoldeak eta esaera zaharrak.

Hemen jasotakoak hiru iturri nagusi dute: Antxon eta Edu Oregi[1], Ramiro Larrañaga[2] eta Soraluzeko AEK.


Esaera Esanahia
Eibarko txitia beti oilo! Eibartarren izaera harroputzari erreferentzia[3].
Gurdi zarrak barrixa harrapatzen dau Eskarmentuak indarrak baino gehiago balio du.
Kontuak umieri eta zorrari olixua Norbaiti zorrak kitatzeko eskean joan eta zordunaren aitzakiak erantzuteko[4].
Hik aitxari be barre Inori errespeturik ez dion pertsonari esaten zaio: aitari barre egiteko gauza bazara, inori ez diozu errespeturik edukiko.


Erreferentziak

  1. Plazentziako berbak eta esamoldeak. Antxon Oregi eta Edu Oregi (Soraluzeko Jaiak 1.995).
  2. Relación de algunas palabras euskéricas habituales en Soraluze-Placencia de las Armas. Ramiro Larrañaga (Atal Koadernoak. Hizkuntza eta Literatura 13. Eusko Ikaskuntza 1.995).
  3. Jatorria ezagutzeko sakatu hemen.
  4. Soraluzen sorra herdoila da, hortik zorrari olixua.