«Soraluzeko marrazketa eskola (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako ekarpen bat ez da erakusten)
    28. lerroa: 28. lerroa:
    ===1778.eko Bilbaoko Biltzar Orokorren laburpenak===
    ===1778.eko Bilbaoko Biltzar Orokorren laburpenak===
    Agiriek Soraluzeko marrazketa eskolaren sorrera jasotzen dute:
    Agiriek Soraluzeko marrazketa eskolaren sorrera jasotzen dute:
    ::''Marrazketa-eskolak''
    :''Marrazketa-eskolak''
    ::...
    :...
    ::''Gainera, aurten beste eskola bat mantendu da Donostian, eta beste bat eraiki da Soraluzeko Erret Lantegian, bertako gremioek sortua Erregearen oniritziarekin, eta bertako zuzendaria den Josef Maria de Lardizabal jaun Bazkidearen eragin eta lanekin. Zuzendari horrek gobernatzeko ordenantzak eman zizkion. 1780ko otsailaren 9an, jardunean hasi zenean, 90 ikasle baino gehiago bertaratu ziren, eta ahalegin handienekin jarraitzen dute.''
    :''Gainera, aurten beste eskola bat mantendu da Donostian, eta beste bat eraiki da Soraluzeko Erret Lantegian, bertako gremioek sortua Erregearen oniritziarekin, eta bertako zuzendaria den Josef Maria de Lardizabal jaun Bazkidearen eragin eta lanekin. Zuzendari horrek gobernatzeko ordenantzak eman zizkion. 1780ko otsailaren 9an, jardunean hasi zenean, 90 ikasle baino gehiago bertaratu ziren, eta ahalegin handienekin jarraitzen dute.''


    ===1779.eko Gasteizko Biltzar Orokorren laburpenak===
    ===1779.eko Gasteizko Biltzar Orokorren laburpenak===
    46. lerroa: 46. lerroa:
    :''Gipuzkoako Soraluze, martxoak 14an.''
    :''Gipuzkoako Soraluze, martxoak 14an.''
    :''Joseph María de Lardizabal jaunak, Caracaseko Errege Konpainiaren aldetik Erret Arma Lantegi hauen zuzendariak, haiek perfekzionatzeko marrazki-eskola bat ezartzearen garrantziaz konbentzituta, plan bat prestatu zuen; eta Bere Maiestatearen onespena lortu ostean, joan den urriaren 3an irakasketa hartako maisu-plaza oposatzeko lehiaketa ireki zuen. Aipatutako Zuzendariak oposaketa-ekitaldia hitzaldi batekin eman zion hasiera, antzinako mosketearen edo txuzoaren ordez gaur egungo Infanteriako fusila sartu zenetik egindako aurrerapenak ikustaraziz; langileen trebetasuna hobetzeko egokitzat jotzen zituen bitartekoak, marrazketa eraginkorrena zela adieraziz; eta, azken boladan, gazteak adoretu egin zituen, sail horretan ahalik eta perfekziorik handiena lortzeko ahalegina eta aplikazioa egin zezaten. Ondoren, eskola horretan indarrean egongo den plana irakurri zen. Irakurketa eta oposizioa amaitu ondoren, maisu-plaza Joachin Calderón-i eman zitzaion, Erregearen aldetik Fabriketan bertan aztertzaile izan zena. Marrazketa Eskola hil bereko 9ko gauean hasi zen, 95 ikasle bertaratu zirela, beren lanak irmo jarraitzen dutela.''
    :''Joseph María de Lardizabal jaunak, Caracaseko Errege Konpainiaren aldetik Erret Arma Lantegi hauen zuzendariak, haiek perfekzionatzeko marrazki-eskola bat ezartzearen garrantziaz konbentzituta, plan bat prestatu zuen; eta Bere Maiestatearen onespena lortu ostean, joan den urriaren 3an irakasketa hartako maisu-plaza oposatzeko lehiaketa ireki zuen. Aipatutako Zuzendariak oposaketa-ekitaldia hitzaldi batekin eman zion hasiera, antzinako mosketearen edo txuzoaren ordez gaur egungo Infanteriako fusila sartu zenetik egindako aurrerapenak ikustaraziz; langileen trebetasuna hobetzeko egokitzat jotzen zituen bitartekoak, marrazketa eraginkorrena zela adieraziz; eta, azken boladan, gazteak adoretu egin zituen, sail horretan ahalik eta perfekziorik handiena lortzeko ahalegina eta aplikazioa egin zezaten. Ondoren, eskola horretan indarrean egongo den plana irakurri zen. Irakurketa eta oposizioa amaitu ondoren, maisu-plaza Joachin Calderón-i eman zitzaion, Erregearen aldetik Fabriketan bertan aztertzaile izan zena. Marrazketa Eskola hil bereko 9ko gauean hasi zen, 95 ikasle bertaratu zirela, beren lanak irmo jarraitzen dutela.''


    ==Aztarnak==
    ==Aztarnak==
    56. lerroa: 57. lerroa:


    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==
    * [[RSBAP. Historia compendiada (eu) | Real Sociedad Bascongada de Amigos del País. Historia compendiada]]. [[Nicolás de Soraluce (eu)|Nicolás de Soraluce]] (Donostia 1880).


    [[Kategoria: Hezkuntza]]
    [[Kategoria: Hezkuntza]]
    [[Kategoria: XVIII. mendeko historia]]
    [[Kategoria: XVIII. mendeko historia]]

    Hauxe da oraingo bertsioa, 00:55, 22 otsaila 2023 data duena

    Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen marrazketa eskolak

    Euskalerriaren Adiskideen Elkartea. Irurac bat

    Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak[1], 1765.ean sortua, hainbat egitasmo jarri zituen martxan Euskal Herriaren garapen ekonomikoa bultzatzeko.

    Horietako bat marrazketa eskolak izan ziren, gaur eguneko Lanbide Heziketa modukoak. Eta eskola hauek, helburu ekonomikoaz gain, sensibilitate eta hezkuntza artistikoaren garapena bultzatu nahi zuten.

    1774.ean hiru lehenak sortu zituen, Gasteiz, Bilbao eta Bergaran. Eta gero beste hiru gehiago etorri ziren: Donostia (1776), Soraluze (1779) eta, handik urte tarte batera, Tolosa (1807).

    Eskola guztiak Elkarteak finantziatzen zituen, Soraluzekoa ezik. Hemen armagile gremioek ordaintzen zituzten gastuak.

    Eibarko armagileek ere bere marrazketa eskola eskatu zioten Elkarteari, Soraluzekoaren baldintzetan; hau da, Elkarteak finantziatu beharrean Eibarko armagileek aurre egingo zieten kostuei.


    Eskolak erregetxe zaharrean izaten ziren (O.Pérez 2017)

    Soraluzeko marrazketa eskola

    1779.ean Soraluzeko Erret Lantegien zuzendaria hil zen. Orduan Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiak zuzendari berria izendatu zuen, Jose Maria de Lardizabar Oriar y Olloqui,

    Aurreko zuzendariaren semea izateaz gain, Jose Maria de Lardizabal zuzendari berria Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko bazkidea zen. Bost urte lehenago Elkarteak martxan jarritako marrazketa eskolen arrakasta ikusita eta Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiak bultzatuta, Elkarteari eskatu zion Soraluzen ere marrazketa eskola antolatzeko, langileen hezkuntza hobetzeko asmoarekin,

    Marrazketa eskola Soraluzeko Erret Lantegian ezarri zuten eta, Elkarrearen beste eskoletan ez bezela, eragiten zituen gastuak armagileen gremioek ordaintzen zituzten.

    Marrazketa eskolaren zuzendaria Gabriel de Capelastegui izendatu zuten, Elorrioko arkitektu ospetsua.

    Urriak 3an maisu-plaza oposatzeko lehiaketa ireki zuen, Joachin Calderón aztetzaileak irabazi zuela. Marrazketa eskola 6 egun geroago hasi zituen klaseak, urriak 9an. Eskolak gauez ematen ziren, era lehen urtean 95 ikasle izan ziren.


    Soraluzeko eskola aldizkarietan

    1778.eko Bilbaoko Biltzar Orokorren laburpenak

    Agiriek Soraluzeko marrazketa eskolaren sorrera jasotzen dute:

    Marrazketa-eskolak
    ...
    Gainera, aurten beste eskola bat mantendu da Donostian, eta beste bat eraiki da Soraluzeko Erret Lantegian, bertako gremioek sortua Erregearen oniritziarekin, eta bertako zuzendaria den Josef Maria de Lardizabal jaun Bazkidearen eragin eta lanekin. Zuzendari horrek gobernatzeko ordenantzak eman zizkion. 1780ko otsailaren 9an, jardunean hasi zenean, 90 ikasle baino gehiago bertaratu ziren, eta ahalegin handienekin jarraitzen dute.

    1779.eko Gasteizko Biltzar Orokorren laburpenak

    Joaquin Jose Landazurik jasotako berriak halaxe dio:

    Errege Elkarte honen ekintza zoriontsua eta etekin berezikoa izan dira doako marrazketa eskolak, Bergarako eskolaz gain Gipuzkoako probintzia honetan ezarritakoak. Bata Donostiako hirikoa, errepublika hartan bizi diren bazkideek sortua, eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen kontura sustatua eta sostengatua.
    Besteak, Soraluzeko Erret Lantegian ezarria eta erregearen onespena duenak, Euskalerriaren Errege Elkartearen loria du, eta bere zuzendaria den José María de Lardizábal jaunaren, bazkide supernumerario eta Erret Lantegi hauen gobernadorearen eraginari eta lanei zor die bere sorrera, eta gainera berak eman zizkion gobernatzeko arauak.
    Eskola oso baliagarri horiek aurrerapena eta hezkuntza ekarriko dute, Euskal Herrian erabiltzen diren arte mekanikoetako askok behar dutena...

    Gaceta de Madrid

    Gaceta de Madrid 1762.jpg

    1780/03/31ko alean Gaceta de Madrid aldizkariak halaxe jasotzen zuen[2]:

    Gipuzkoako Soraluze, martxoak 14an.
    Joseph María de Lardizabal jaunak, Caracaseko Errege Konpainiaren aldetik Erret Arma Lantegi hauen zuzendariak, haiek perfekzionatzeko marrazki-eskola bat ezartzearen garrantziaz konbentzituta, plan bat prestatu zuen; eta Bere Maiestatearen onespena lortu ostean, joan den urriaren 3an irakasketa hartako maisu-plaza oposatzeko lehiaketa ireki zuen. Aipatutako Zuzendariak oposaketa-ekitaldia hitzaldi batekin eman zion hasiera, antzinako mosketearen edo txuzoaren ordez gaur egungo Infanteriako fusila sartu zenetik egindako aurrerapenak ikustaraziz; langileen trebetasuna hobetzeko egokitzat jotzen zituen bitartekoak, marrazketa eraginkorrena zela adieraziz; eta, azken boladan, gazteak adoretu egin zituen, sail horretan ahalik eta perfekziorik handiena lortzeko ahalegina eta aplikazioa egin zezaten. Ondoren, eskola horretan indarrean egongo den plana irakurri zen. Irakurketa eta oposizioa amaitu ondoren, maisu-plaza Joachin Calderón-i eman zitzaion, Erregearen aldetik Fabriketan bertan aztertzaile izan zena. Marrazketa Eskola hil bereko 9ko gauean hasi zen, 95 ikasle bertaratu zirela, beren lanak irmo jarraitzen dutela.


    Aztarnak

    Arabako Lurralde Historikoko Agiritegian gordetzen dira, besteak beste, Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen funtsak[3].

    Tartean bada ale bat, Muestras caligráficas de los alumnos de primeras letras izenekoa, bederatzi ikasleen kaligrafia ariketak biltzen dituena. Ikasle hauek Gipuzkoako bost herritakoak ziren: Urretxu, Oiartzun, Soraluze, Hondarribia eta Aretxabaleta.

    Soraluzeko ikaslea Manuel Damaso Aldazabal Yturriaga zen (1766/12/11). Irakaslea, Manuel Joseph Yraola Mendiola, soraluzetarra zen ere (1737/11/23).


    Erreferentziak

    1. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea. Wikipedia (euskaraz).
    2. Gaceta de Madrid, 26 zbk. 227. orrialdea.
    3. Catálogo del fondo de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País. M@. Camino Urdiain Martínez (Gasteiz, 1997).