Soraluzeko marrazketa eskola (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: Euskalerriako Adiskideen Elkarteak sortutako marrazki eskolak 1774.ean hiru sortu zituen Gasteiz, Bilbao eta Bergaran. Helburu ekonomikoaz gain, sensibilitatea eta hezku...)(r)en berrikusketa, ordua: 00:59, 6 azaroa 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Euskalerriako Adiskideen Elkarteak sortutako marrazki eskolak

    1774.ean hiru sortu zituen Gasteiz, Bilbao eta Bergaran. Helburu ekonomikoaz gain, sensibilitatea eta hezkuntza artistikoaren garapena bultzatu nahi zuten.

    Gero, beste hiru sortu zituen: Donostia (1776), Soraluze (1779) eta Tolosa (1807).

    Baina Soraluzekoa ez zuen Elkarteak ordaintzen, bertako gremioek baizik. Eibarrek ere marrazkimeskola zabaltzeko eskatu zuen, Soraluzekoaren moduan gremioak ordainduko zutelakoan.



    Soraluzeko marrazki eskola

    1779. urtean, langileen hezkuntza hobetzeko asmoarekin eta Caracasko Gipuzkoar Konpainiak bultzatuta, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak[1] marrazki eskola zabaldu zuen Soraluzen. 1780/03/31ko alean Gaceta de Madrid aldizkariak halaxe jasotzen zuen[2]:

    Gipuzkoako Soraluze, martxoak 14an.
    Joseph María de Lardizabal jaunak, Caracaseko Errege Konpainiaren aldetik Erret Arma Lantegi hauen zuzendariak, haiek perfekzionatzeko marrazki-eskola bat ezartzearen garrantziaz konbentzituta, plan bat prestatu zuen; eta Bere Maiestatearen onespena lortu ostean, joan den urriaren 3an irakasketa hartako maisu-plaza oposatzeko lehiaketa ireki zuen. Aipatutako Zuzendariak oposaketa-ekitaldia hitzaldi batekin eman zion hasiera, antzinako mosketearen edo txuzoaren ordez gaur egungo Infanteriako fusila sartu zenetik egindako aurrerapenak ikustaraziz; langileen trebetasuna hobetzeko egokitzat jotzen zituen bitartekoak, marrazketa eraginkorrena zela adieraziz; eta, azken boladan, gazteak adoretu egin zituen, sail horretan ahalik eta perfekziorik handiena lortzeko ahalegina eta aplikazioa egin zezaten. Ondoren, eskola horretan indarrean egongo den plana irakurri zen. Irakurketa eta oposizioa amaitu ondoren, maisu-plaza Joachin Calderón-i eman zitzaion, Erregearen aldetik Fabriketan bertan aztertzaile izan zena. Marrazketa Eskola hil bereko 9ko gauean hasi zen, 95 ikasle bertaratu zirela, beren lanak irmo jarraitzen dutela.

    Kontutan hartu behar da Soraluzeko Erret Lantegiaren zuzendaria, Jose Maria de Lardizabar Oriar y Olloqui, Euskalerriako Adiskideen Elkarteko bazkidea zela.

    Marrazki eskolaren zuzendaria Gabriel de Capelastegui izan zen, Elorrioko arkitektu ospetsua.


    Erreferentziak

    1. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea. Wikipedia (euskaraz).
    2. Gaceta de Madrid, 26 zbk. 227. orrialdea.