Soraluzeko marrazketa eskola (eu)

    Sorapediatik

    Euskalerriako Adiskideen Elkartearen marrazki eskolak

    Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak[1], 17xx.ean sortua, hainbat egitasmo jarri zituen martxan Euskal Herriaren garapen ekonomikoa bultzatzeko.

    Horietako bat marrazki eskolak izan ziren, gaur eguneko Lanbide Heziketa modukoak. Eta mareazki eskola hauek, helburu ekonomikoaz gain, sensibilitatea eta hezkuntza artistikoaren garapena bultzatu nahi zuten.

    1774.ean hiru lehenak sortu zituen, Gasteiz, Bilbao eta Bergaran. Gero beste hiru etorri ziren: Donostia (1776), Soraluze (1779) eta,handik urte askotara, Tolosa (1807).

    Eskola guztiak Elkarteak finantziatzen zituen, Soraluzekoa ezik. Hemen armagile gremioek ordaintzen zituzten eskolak.

    Eibarko armagileek ere, Soraluzekoa ikusita, marrrazki eskola eskatu zuten, Soraluzekoaren baldintzetan; hau da, Elkarteak finantziatu beharrean Eibarko armagileek aurre egingo zieten kostuei.


    Soraluzeko marrazki eskola

    1779. urtean, langileen hezkuntza hobetzeko asmoarekin eta Caracasko Gipuzkoar Konpainiak bultzatuta,

    Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak[2] marrazki eskola zabaldu zuen Soraluzen.

    Kontutan hartu behar da Soraluzeko Erret Lantegiaren zuzendaria, Jose Maria de Lardizabar Oriar y Olloqui, Euskalerriako Adiskideen Elkarteko bazkidea zela.

    Marrazki eskolaren zuzendaria Gabriel de Capelastegui izan zen, Elorrioko arkitektu ospetsua.


    Marrazki eskola sorrera aldizkarietan

    1779.eko Gasteizko Biltzar Orokorren laburpenak

    Extractos de las Juntas Generales de Vitoria de 1789 La noticia está recogida por Landázuri en los Extractos de las Juntas Generales de Vitoria de 1789, y dice:

    «Producción feliz de esta Real Sociedad y de singular utilidad han sido las escuelas gratuitas de dibujo que se han erigido, además de la de Vergara en el territorio de esta provincia de Guipúzcoa, la una en la ciudad de San Sebastián, fundada por los socios que residen en aquella república y fomentada y sostenida a expensas de la Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País. La otra, aunque erigida en la Real Fábrica de Placencia y con aprobación de S.M., tiene la gloria de la Real Sociedad Vascongada de haberse debido su erección a influjos y desvelos del socio supernumerario, el gobernador de estas reales fábricas, D. José María de Lardizábal, su director, quien le dictó las órdenes con que se gobierna. Estas utilísimas escuelas darán el adelantamiento y enseñanza de que tanto necesitan muchas de las artes mecánicas que se ejercen en el País...»

    Gaceta de Madrid

    1780/03/31ko alean Gaceta de Madrid aldizkariak halaxe jasotzen zuen[3]:
    
    Gipuzkoako Soraluze, martxoak 14an.
    Joseph María de Lardizabal jaunak, Caracaseko Errege Konpainiaren aldetik Erret Arma Lantegi hauen zuzendariak, haiek perfekzionatzeko marrazki-eskola bat ezartzearen garrantziaz konbentzituta, plan bat prestatu zuen; eta Bere Maiestatearen onespena lortu ostean, joan den urriaren 3an irakasketa hartako maisu-plaza oposatzeko lehiaketa ireki zuen. Aipatutako Zuzendariak oposaketa-ekitaldia hitzaldi batekin eman zion hasiera, antzinako mosketearen edo txuzoaren ordez gaur egungo Infanteriako fusila sartu zenetik egindako aurrerapenak ikustaraziz; langileen trebetasuna hobetzeko egokitzat jotzen zituen bitartekoak, marrazketa eraginkorrena zela adieraziz; eta, azken boladan, gazteak adoretu egin zituen, sail horretan ahalik eta perfekziorik handiena lortzeko ahalegina eta aplikazioa egin zezaten. Ondoren, eskola horretan indarrean egongo den plana irakurri zen. Irakurketa eta oposizioa amaitu ondoren, maisu-plaza Joachin Calderón-i eman zitzaion, Erregearen aldetik Fabriketan bertan aztertzaile izan zena. Marrazketa Eskola hil bereko 9ko gauean hasi zen, 95 ikasle bertaratu zirela, beren lanak irmo jarraitzen dutela.


    Erreferentziak

    1. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea. Wikipedia (euskaraz).
    2. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea. Wikipedia (euskaraz).
    3. Gaceta de Madrid, 26 zbk. 227. orrialdea.