«Soraluzeko musikariak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    42. lerroa: 42. lerroa:


    ==Beste musikariak==
    ==Beste musikariak==
    [[Ander Ezenarro (eu)|Andres Urzelai]] ''Urzelai'' da Gerra Zibila baino lehen herrian egitten ziran Aratosteetako konpartsetako kantuen egilea: Lisiberan, Pintoriena, [[Arraunlariak (eu)|Arraunlariak]], Sorgiñak, Sudango Sultana, [[Zapatariak (eu)|Zapatariak]], Aratoste ontako, eta abar. Guztiak, Eustaki Maiztegi ''Txiket''-ek txukun-txukun transkribatu zittuanak.
    [[Ander Ezenarro (eu)|Andres Ezenarro]] ''Urzelai'' da Gerra Zibila baino lehen herrian egitten ziran Aratosteetako konpartsetako kantuen egilea: Lisiberan, Pintoriena, [[Arraunlariak (eu)|Arraunlariak]], Sorgiñak, Sudango Sultana, [[Zapatariak (eu)|Zapatariak]], Aratoste ontako, eta abar. Guztiak, Eustaki Maiztegi ''Txiket''-ek txukun-txukun transkribatu zittuanak.


    Hortaz, argi dago Plazentzian beti egon dala musika, eta beti egon dirala musikoak. Herri-kantuak hala gogorarazten dosku:
    Hortaz, argi dago Plazentzian beti egon dala musika, eta beti egon dirala musikoak. Herri-kantuak hala gogorarazten dosku:

    11:59, 14 apirila 2019(e)ko berrikuspena

    Aintzinakoak

    Plazentziako musika tradizioarekin arkeologia lanak egiten hasiz gero, Lamoteren grabatuan topatuko dogu lehenengo aztarna (1756). Grabatuan ageri dira dantzari eta txistulariak, udaletxe aurrean, Labaderogainen, soka-dantza egiten. Grabatua Jose Joaquin Zameza Elexaldek egin zeban, Zamezanekua etxean bizi izan zanak (gaur Txergorina esaten jakon lekuan).

    Ramiro Larrañagak kontatzen dabenez, bere anaia Jose Millan, Plazentzian bizi izandakoa zan haurtzaroan, Kapillako Maisua izatera heldu zan Antequerako Kolegiatan, eta badaukaz hogeiren bat obra, danak ahotsendako egindakuak, eta gehienak instrumentuz lagundu beharrekoak.

    Urte batzuk geroago, ondorengo aipamena jasotzen dau 1793ko udalbatzarraren akta batek: memorial presentado por Lucas Antonio de Maiza musico tamboritero[1].

    Eta 1817 urtean Manuel Tapia militarrak, Soraluzeko Erret Arma Lantegian atezain zegoela, Canción al Rey y a la Reyna sortu zuen.


    Don Poli

    1883an jaio zan Polikarpo Larrañaga Aranguren, apaiz soraluzetarra.

    Berak egin zeban Ezoziko Amaren Ereserkia, baita Mendiko Eguna zarzuela eta Amets Larria opera. Zoritxarrez, gerra aurretik egin zittuan bi obra horien dokumentuak ezin izan dira topatu.


    Herri kantutegiak

    Aita Donostiak Polikarpo Larrañagarengandik jaso zittuan bere kantutegian jasotako bi kanta: Bi eta iru bider eta Or goyan etxia izena daroien gabon-kantak, Plazentzian jasotakoak. Horiekin batera, Fermina Tremeñok beste bi hauek ere jaso zittuan: Iru errege datoz eta Peru ekarzazu.

    Dena den, ez da hori izan Plazentziatik euskal kantutegiari egin jakon ekarpen bakarra. R.M. Azkuek ere edan zeban Plazentziako iturritik. Bere kantutegian ondorengo kantuak jaso zittuan: Zeruko Erregiña Andres Ezenarro Urzelai-rengandik; eta Jesus yaio zan, Nik baditut iru makur (tatxa) eta Asko lagunengandik, Isabel Kerejetarengandik (Andresen ama).

    Honetaz gain, Ander Ezenarrok beste bi abesti bidali zizkion Jose Ariztimuño Aitzol-i: Aita San Migel Iurretako eta Isabel Kerejetari hartutako Etorri nintzanian.


    Don Ascensio

    Ascensio Gurrutxaga Nuarben (Urrestila, Azpeitia) jaio zen, 1918. urtean. Hamahiru urterekin musika eskolak Azpeitian hasi zituen, eta 1935. urtean Pako bere anaiak Bilbora deitu zuen, San Mameseko Misericordian organo jolea eta solfeo irakaslea izateko. 1940. urtean Gasteizko Apaiztegian sartu zen, eta ikasketak iraun bitartean bertako organojolea izan zen. 1951.ko ekainean apaiztu zuten, eta irailerako Soraluzen zegoen, koadjutore eta Santa Ana komentuko kapilaua; ia hasieratik parrokiako organojolea izan zen.

    Organo jole moduan zuen ospeagatik, aukerak izan zituen karrera egiteko: Zaragozako 'El Pilar, Valladolid, Donostiako Artzai Ona katedrala... Baina nahiago izan zuen Soraluzen geratu.

    Bertako organojolea izateaz gain, armonia ikasketak egin zituen Eskudero maisuarekin. Meza zati batzuk (Ofertorioan, esateko) aprobetzatzen zituen pieza ederrak jotzeko. Lan gutxi idatzi zituen, segururena Ezoziko Amaren ereserkia izango da ezagunena[1]; Letra, berriz, Anton Oregi-rena da.

    Honetaz gain parrokiko abesbatzaren laguntzailea izan zen, Mariaren Alaben abesbatzaren zuzendaria, Ezoziko Ama abesbatzaren sortu zuen, piano irakaslea izan zen, Allegro zortzikotea zuzendu zuen, Soraluzeko Ametsa ikastola eta Blue Bells taldea lagundu zituen...


    Musika bandak

    Gerra aurrean Soraluzen bi musika-banda zegoen, San Ignacio (karlistena) eta Paz y Labor (liberalena).

    Gerra ostean San Ignacio bakarrik geratu zen, eta handik hogetamar-berrogei urteetara desagertu zen.

    2000. urte inguruan Soraluze Musika Eskolak musika banda berria sortu zuen.


    Beste musikariak

    Andres Ezenarro Urzelai da Gerra Zibila baino lehen herrian egitten ziran Aratosteetako konpartsetako kantuen egilea: Lisiberan, Pintoriena, Arraunlariak, Sorgiñak, Sudango Sultana, Zapatariak, Aratoste ontako, eta abar. Guztiak, Eustaki Maiztegi Txiket-ek txukun-txukun transkribatu zittuanak.

    Hortaz, argi dago Plazentzian beti egon dala musika, eta beti egon dirala musikoak. Herri-kantuak hala gogorarazten dosku:

    Elorrixo ta Txitia,
    Amable eta Aixia,
    Motxa ta konpañia,
    Plazentziako bandia.


    Erreferentziak

    1. Jon Basauri.