«Soroetako mugak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    29. lerroa: 29. lerroa:

    Mugek soroak  zeharkatzen dituzte, baina inoiz ez aldetik aldera, horrek ez bailuke utziko gorantz pasatzeko tarterik; horregatik , errenkadetan tartekatzen joaten dira, batetik bestera igotzeko zeharkako bidea irudikatuz eta  soroetan gora igotzea erraztuz.

    19:07, 14 urtarrila 2018(e)ko berrikuspena

    Soroetako mugak (terrazak) lurzoro aldapatsuetan egiten diren lubetak, zoruen higadura gutxitzeko.

    Contisuyu-terraces.jpg
    1024px-Mugarte11-2.jpg
    Hormak5.JPG

    Aldapetako maldak zeharkatzen dituzte, eta lurrari eusteko funtzioa daukate. Era berean, laborantzako lursailak osatzen eta bereizten dituzte.

    Mugarte4-mendos.JPG

    Gizakiak teknika desberdinak asmatu ditu lurra gordetzeko eta uraren higadura fenomenotik babesteko: landarez estaltzea, kanalak irekitzea edota landarez edo harriz egindako oztopoak eraikitzea. Azken teknika hori izan da, hain zuzen ere, Soraluzen ugarien erabili dena, eta horrela eraiki izan dira soroetako mugak gure herriko mendi maldetan.

    Soraluze uren higadura fenomenoaren eta gizakien ekimenaren eredu bikaina da; izan ere, lurrak galtzeko baldintza natural guztiak elkartzen dira bertan: inguru oso euritsua, malda oso aldapatsuak eta aldaparen luzera handiak; ezen, Gipuzkoako herrien artean, Soraluzek baitauka, ehunekotan, Gipuzkoako aldaparik handiena.

    Jakina, teknikak horiek ez dira gureak berariazkoak, Soraluzen ez ezik, Euskal Herrian eta munduko beste paisaia askotan ere aurkituko ditugu: ekialdeko Pirineoak, Espainako beste lurralde askotan, Provenza, Liguria, Croacia, Creta, Egeo irlak, Afrika, Andeak, Himalaya… (hainbatetan, gainera, turismoa erakartzeko baliabidetzat daukate); baina, soraluzetarrok jabetzen ote gara Soraluzen daukagun ondare horrekin? Bertako baserritarrek ondotxo dakite, eta horrela aitortzen dute:

    gure zaharrek, harek bai egitten zeben lan!

    Mugarte12.jpg

    Mugek soroak zeharkatzen dituzte, baina inoiz ez aldetik aldera, horrek ez bailuke utziko gorantz pasatzeko tarterik; horregatik , errenkadetan tartekatzen joaten dira, batetik bestera igotzeko zeharkako bidea irudikatuz eta soroetan gora igotzea erraztuz.

    Baserringuru6.jpg

    Eraikinen arteko distantzia, bestalde, aldaparen arabera kalkulatzen da, zenbat eta aldapa handiagoa, orduan eta txikiagoa da hormen arteko distantzia; horrek lagunduko digu ulertzen Soraluzeko mendi maldetan daukagun muga kopuruaren arrazoia.

    Mugarik handienak, altuerarik handiena dutenak, baserrien arteko lur-sailak bereizteko erabiltzen zirela pentsa daiteke, horrela erakusten baitute hormarik handienen kokapenek:

                                                    -  Barrenetxe eta Guenetxeren artekoa.
                                                    -  Guenetxe eta Kortaren artekoa
                                                    -  ……..
    
    Hormak2.jpg