Soroetako mugen sorrera (eu)

    Sorapediatik

    Noizkoak dira Soraluzeko soroetako mugak?


    Lurra lantzen hasi eta ordutikoak , laboreak hartzen hasi zirenekoak.

    Historia iturrien arabera, Soraluzeko hiribildua sortu aurretik (1343. urtean) biztanle multzo sakabanatuak biltzen ziren gure mendietako bailaretan, eta horrek nekazaritzaren garapen geldoa ekarri zuen, basoaren kalterako.

    Basoak lur soro bihurtzeko prozesua, beraz, IX. eta XIII. mendeen artean koka genezake , eta Soraluzeko baserritarrek teknika desberdinak erabili zituzten zoruetako baldintzei aurre egiteko, harrizko hesiak batez ere, eta ekimen eta jakinduria maila handia erakutsi dute lan horretan.

    Teknikak horiek ez dira gureak berariazkoak, Soraluzen ez ezik, Euskal Herrian eta munduko beste paisaia askotan ere aurkituko ditugu: ekialdeko Pirineoak, Espainiako beste lurralde askotan, Provenza, Liguria, Croacia, Creta, Egeo irlak, Afrika, Andeak, Himalaya… (hainbatetan, gainera, turismoa erakartzeko baliabidetzat daukate)


    Contisuyu-terraces.jpg


    Laboreak13-Osuma.JPG
    Espilla baserria. Ikuspegi orokorra 03 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg









    Gurean , ordea, ez, ez dugu horretan erreparatu, eta ez jakiteak balioan ez jartzera eraman gaitu. Hori bai, bertako baserritarrek ondotxo dakite, eta horrela aitortzen dute:


    “gure zaharrek, harek bai egiten zeben lan!”


    Laboreak14- Mendos.jpg
    Laboreak11.jpg