Soroetako mugen teknika (eu)

    Sorapediatik


    Soroetako mugak eraikitzeko teknika


    Ezagutza eta teknika ona beharrezkoak ziren mugetako hormagintzan aritzeko; beharrezkoak ziren ezagutza maila handia eta teknikaren menperatzea.

    Harriak masarik gabe jasotzen ziren, eta langilerik trebeenak aukeratzen zituzten horretarako. Auzo lanean eraikitzen ziren, beste lan askorekin batera: uzta jasotzea, bideak egitea eta garbitzea…


    Irudi (3).png
    Irudi (2).png


    Harrizko hormaren oinarriak garrantzi handia zuen, eta harri egokiak aukeratzea funtsezkoa zen.

    Lehenengo, zanga bat egiten zen malda zeharkatzen, arbelaraino, eta jasotako lurra pilatzen zuten, gero, hutsunea bete ahal izateko.

    Behin arbela agerian, harriak jartzeari ekiten zioten: harri ilara bat, lurra, beste harri ilara, lurra, eta horrela, horma jaso arte. Jaso ahala, beraz, lurraz betetzen joaten ziren, hormari eusteko eta indartzeko.



    Denborarekin (urtebete edo bi) horma gogortu egiten da, landaretza eta horren sustraien laguntzaz. Hormetako lur hori eusteko landarerik onena almitza da, harri artean hazten dena.


    Almitza2.jpg
    Hormak5.JPG


    Mugen pilaketak mugartea osatzen du, eta tamainu desberdinetakoak dira: mugarte ederra, mugarte estua, mugarte txikia …


    Mugak-2.jpg
    Mugarte2-sanin.jpg