Teknologia: errobera giltza (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: Errobera giltzak argi-mukia desagertarazi zuen, silex edo agata harriak jartzen bere ordez. Fitxategi: Mosketeak._Erroberazkoa.jpg | thumb | center | 600 px | Errobera...)(r)en berrikusketa, ordua: 23:07, 6 otsaila 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Errobera giltzak argi-mukia desagertarazi zuen, silex edo agata harriak jartzen bere ordez.


    Errobera-mosketea

    Teknologiaren beharra

    Argi-mukizko armak lehertzeko arrisku handia zuten. Gainera, argi-mukia beti piztuta izan behar zuten, eta erretzerakoan usain handia botatzen zuenez, ustegabeko erasoak ezinezkoak ziren; eta euria ari zenean edota umeltasuna handia zenean argi-mukia piztea ia ezinezkoa zen.

    Horretarako, armaren almetxa hobetu zuten, behin kargatuta ezin zela zabaldu tiroa bota barik. Eta 1.515 urtean errobera sistema asmatu zuten Alemanian, txinpartak sortzeko edozein eguraldiarekin.


    Errobera-giltza

    Errobera giltza

    Altzairuzko errobera hortzaduna zen, harria (silexa edo agata) zuen itsatsita, eta erloju baten moduko malgukiari lotuta zegoen. Giltza batekin malgukia tenkatzen zen eta, katua sakatzerakoan, malgukia askatzen zen, errobera birarazten eta harriak txinpartak sortzen zituen, almetxako polbora pizteko.

    Sistema honekin posible izan zen arropa azpian armak eramatea, izkutatuta.

    Dena dela, sistemak ez zuen arrakasta handirik izan, arrazoi askorengatik. Alde batetik, garestia zen; mekanismoa oso konplexua zuen, eta armagile oso trebeak behar ziren eraikitzeko; erabilera oso motela zuen (argi-mukizko sistemaren bi minutuak baino gehihiago behar zuen); eta, azkenik, mantentze-lan arduratsuak eskatzen zituen.


    Erabilera

    Errobera giltzak mosketeetan eta pistolatan erabili ziren, baina aipatutako arrazoiengatik, ez asko.


    Erreferentziak