«Ternuako Placentia herria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: {{Soraluze-Placencia (eu) | izena = Ternuako Placentia herria | irudia = Argazkirik_ez.jpg | mota = Herria eta badia | kokapena = Ternua (Kanada) }} Placentia...)
     
    No edit summary
    25. lerroa: 25. lerroa:


    ==Kokapena==
    ==Kokapena==
    {{#display_map: 43.0212, -2.4197 |height=600 |zoom=17}}
    {{#display_map: 47.2410, -53.9664 |height=900 |zoom=15}}





    00:51, 13 otsaila 2016(e)ko berrikuspena

    Ternuako Placentia herria
    Argazkirik ez.jpg
    Mota Herria eta badia
    Kokapena Ternua (Kanada)

    Placentia (frantsesez Plaisance) Kanadako hiri txikia da, bost herrik osatua: Jerseyside, Townside, Freshwater, Dunville eta Argentia.

    Izen bereko badian dago, Ternua eta Labrador izeneko probintzian, Ternua irlan, Avalon penintsulako hego-mendebaldean.


    Historia

    Euskal arrantzaleek sortu zuten, XVI mende hasieran, inguru haietan arrantzan egiteko. Placentiak hondartza luze harritsua dauka, oso ona arrainak harrietan gazitzeko eta lehortzeko, egurrezko tramankuluak egin beharrean, modu honetan denbora eta lana aurrezten zituztela.

    Placentia, uste denez, Placencia de las Armas izenetik dator. Espainiako? artibategi batean testamentu bat agertu zen, Domingo de Luca izeneko batek eskatzen zuela: nire gorpua Plazençia portu honetan lurperatzea nahi dut, hildakoak lurperatzen oi dituzten tokian hain zuzen[1] Testamentu hau Kanada osoko dokumentu zibil zaharrena omen da.

    1655 urterako frantsesek Ternua erdia eta Kanadako itsasertze atlantiko gehiena menperatzen zuten. Urte hartan Placentia (Plaisance, frantsesez) lurralde haien hiriburua egin zuten. 1662an Fort Plaisance eraiki zuten lehenik, Fort Royal 1687an eta Fort Saint Louis 1691ean.

    Gotorlekuak eta soldaduak bertan egonik, arrantzaleek seguruago jarduten ziren inguruko badietan. Naiz eta gudari saldo txikia izan, nahikoa izan zen ingelesei aurre egiteko bai Bederatzi Urteetak Gerran zein Espainiaren Ondoretzaren Gerran.

    Honen ostean, Utrech-eko ituna zela medio, Ingalaterrak Ternua irabazi zuen, baina Frantziak arrantza monopolioa gorde zuen 1904 arte.

    1940an Estatu Batuek base militarra zabaldu zuten Argentian, eta honen eraginez Placentiak gora egin zuen. Hala ere, azken urteetan goitik behera ari da.


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Erreferentziak

    1. Gai honi buruz Michael Barkham doktoreak artikulua idatzi zuen.