«Torlojugintza. Arkitektura (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    14. lerroa: 14. lerroa:




    [[Fitxategi: Deba_erreka._Arregia_jauregia_eta_Sacia_lantegia.jpg | thumb | left | 400px | Saciako lantegi handia]]
    ==Gerra osteko eraikin handiak==
    ==Gerra osteko eraikin handiak==
    Enpresak hazi ahala leku gehiagoren bila hasi ziren. Soraluzen leku handirik ez zegoenez, hormigoizko eraikin handiak egiten hasi ziren, herri kaskoaren mugetan gehienak.
    Enpresak hazi ahala leku gehiagoren bila hasi ziren. Soraluzen leku handirik ez zegoenez, hormigoizko eraikin handiak egiten hasi ziren, herri kaskoaren mugetan gehienak.

    20:13, 31 abuztua 2020(e)ko berrikuspena

    Sotoetako lantegi txikiak

    Armagileen herria izanik, Soraluzek betidanik ezagutu ditu etxeetako lantegi txikiak. Ganbaretan, sotoetan, inoiz etxebizitzetan bertan, ez zen leku handirik behar bizpahiru langileentzako tailerra montatzeko[1].

    Beraz, ez zen harritzekoa lehen tornileruek ideia berak izatea. Beharrezko makinak, tornuak, oso pisu handia zutenez, ganbarak eta etxebizitzak ezin ziren erabili. Baina bazeuden soto nahikoak Soraluzen, batez ere Deba ibai ondoko etxeetan. Gainera, toki horietako tailerretan argia sartzen zen ibai aldetik, eta bentilazioa ere ona zuten.

    Hasierako makinak oso handiak ez zirenez (bigarren eskuko tornu txikiak, dekoletajekoak), ez zen zaila sotoetara sartzea. la nola sartzen ziren (eta behin sartuta ez ziren ateratzen).

    Torneatzeko materiala barra luzetan heltzen zenez, 1970 hamarkada arte oso arrunta zen kalea moztea minutu luzeetan barrak sotoetara sartzeko. Kalebarren edo Habolats zirenean, gaitz erdi. Baina gogoratu behar da hainbat eta hainbat lantegi Errekalde, Atxiri, Errabal eta Baltegietako sotoetan zeudela, errepide orokorrean hain zuzen.

    Gerra osteko hazkundearekin mugimemdu bikoitza izan zen. Hazten ari ziren lantegiek bide eta eraikin handiago eta aproposagoetara alde egiten zuten bitartean, sortutako enpresa txiki berriek haien tokiak beretzen zituzten.

    Sotoetako lantegiak (J.C. Astiazarán 2020)


    Saciako lantegi handia

    Gerra osteko eraikin handiak

    Enpresak hazi ahala leku gehiagoren bila hasi ziren. Soraluzen leku handirik ez zegoenez, hormigoizko eraikin handiak egiten hasi ziren, herri kaskoaren mugetan gehienak.

    Bi, hiru edota lau solairuei esker azalera biderkatzen zuten, hazkundea ahalbidetuz.

    Lehenerarikoa, gerra aurretik, SACIA izan zen, geltokiaren ondoan. Eta gerra ostean beste hainbestek gauza bera egin zuten: Alberdi (Baltegietan), Amuchástegui (Errabalean), Lersundi (Baltegietan), Lete (Olean), Mendicute (Errekaldean), Pascual Churruca (Errekalden), Treviño Hermanos (geltokian)...

    Denborarekin ikusten ari zen eraikin mota hauek ez zirela irtenbidea, batez ere lojistika aldetik. Lantoki barruko materialaren garraioa ez zen samurra; eta sarrera-irteerak ere nekezak ziren: gero eta kamioi handiagoak ziren baina herriko kaleak lehen bezain estuak,jarrairzen ziren. Gainera, herria asko hazten ari zenez, lantegien zaratak gero eta gehiago gogaitzen zituen biztanleak.


    Planta bakarreko pabiloiak

    Arazo hauei aurre egiteko (eta herrian leku gehiagorik ez zegoelako) 1970 hamarkadatik aurrera industrialdeak eraiki ziren: Sahar-erreka, Unamuno, Mendiola, Carmelo Mendizabal, Sagarraga...

    Eta industrialdeetan pabiloiak, planta bakarrekoak[2]. Modu honetan sarrerak-irteerak zein barne lojistika askoz samurragoak egiten ziren. Gainera, hormigoizko zutabe asko eta sendorik behar ez zutenez, zabalera handikoak ziren.

    Gaur egun martxan dauden lantegi guztiak mota honerakoak dira. Aipatzekoak dira Tornillería Oruesagasti, Industrias Gol eta Numator Sagar-errekan. Eta Mendiolan Zuzamo, Urrestarazu, Garitaonandía, Laga, Iterga, Lasher eta Industrias Aras. Tornillería Jose María Galarrag Unamuno industrialdera pasa zen, eta Carmelo Mendizabal izen bereko industrialdea eraiki zuen.

    Arkitektura aldetik bi motakoak dira. Zaharrenek hormigoizko egitura dute, teilatu beharrean ura dutena. Berriagoak, berriz, egitura metalikoa dute.

    Salbuespena Garitaonaindíak Mendiola industrialdean eraikirako lantegia da, XIX mendeko lantegi zaharretan oinarritua. Gaur egun Gabekola Forging dago bertan.


    Lantegi-etxebizitzak

    Soraluzeko lantegi torlojugileen tipologian bada mota bitxi bat, lantegi-etxebizitza.

    Orokorrean, azpian lantegia izaten zen, eta goiko solairuan jabearen familia bizi zen. Carmelo Mendizabal aipatu daiteke (izen bereko poligonoan).

    Edo, jabe bat baino gehiago baziren, etxebizitza bat baino gehiago izaten ziren: Felipe Azcárare (Santa Ana), Barrenechea (Santa Ana), Viuda de Azcarate (Olea).

    Honetaz gain, beste eraikin askotan azpian lantegia zegoen eta gainean auzo-etxebizitzak: Garitaonaindia (Gabolats 34), Arizaga (Baltegieta)...

    Lantegi-etxebizitzak (J.C. Astiazarán 2020)


    Erreferentziak

    1. Beste aukera bat zen Erregetxean Udalari tarte bat alogeran nartu. Hamaika enpresa jaio eta hazi ziren han.
    2. Lehen solairu txikiagoa zuten, bulegoentzat.