«Torlojugintza. Aroak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    23. lerroa: 23. lerroa:




    ==1973eko krisia eta autogintza==
    ==1973eko krisia eta hurrengoak==
    1970 hamarkadako krisiak (''1973eko petroleoaren krisiak'') oso gogor jo zituen industria arlo guztiak, torlojugintza barne.
    1970 hamarkadako krisiak (''1973eko petroleoaren krisiak'') oso gogor jo zituen industria arlo guztiak, torlojugintza barne.


    Eskaera asko murriztu zela, eta ekialde urrutiko herrien konkurrentzia gero eta handiagoa zela, enpresak kili-kolo geratu ziren, eta hurrengo urteetan gehienak itxi behar izan zuten.
    Alde batetik eskaera asko murriztu zela, eta bestetik ekialde urrutiko herrien konkurrentzia gero eta handiagoa zela, enpresak kili-kolo geratu ziren, eta hurrengo urteetan ixten hasi ziren. Esateko, aro honen hasieran Gipuzkoan 77 baziren (1975), hamar urte geroago 58 geratzen ziren (1985). Eta joera ez zen eten: urte hauetan 28 ekoizle handienek ASFEVAT<ref>ASFEVAT. Asociación Vasca de fabricantes de tornillos.</ref> elkartea sortu bazuten ere, hamabost urte geroago 15 bazkide besterik ez ziren geratzen.


    Baina bakar batzuk beste bide bat jorratu zuten, autogintzarena. Aurreko jarduerarekin alderatuta, hainbat desberdintasun nabarmen zituen:
    Sasoi harten Eusko Jaurlaritzak hainbat plan jarri zituen martxan, PRE<ref>PRE. Plan de Relanzamiento Excepcional (1985).</ref> (1985) edo Plan 3R<ref>Plan de actuación extraordinario para empresas industriales en dificultades edo, esaten zitzaion moduan, Plan 3R (rescate, reestructuración y reorientación laboral) (1991-1992).</ref> (1991/2) esateko, enpresak bizi berritzeko. Baina, arrazoi desberdinengatik, torlojugintzako enpresa gutxi sartu zen plan hauetan.
     
     
    ==Autogintza==
    Baina ekoizle bakar batzuk beste bide bat jorratu zuten, autogintzarena. Aurreko jarduerarekin alderatuta, hainbat desberdintasun nabarmen zituen:
    * Merkatua eta bezeroak. Espainiako merkatu orokorrean aritu beharrean, Europako autogintza zen merkatu berria. Hau da, ibilgailuen ekoizleak (OEMak<ref>Original Equipment Manufacturer. Europako autogileak: Citroën, Opel, Rover, FIAT, Renault, Volkswagen, SEAT...</ref>) eta haien hornitzaileak<ref>Tier 1 (multzo handien muntatzaileak) eta Tier 2 (multzo txikien muntatzaileak).</ref>. Hizkuntzak (frantsesa, ingelesa, alemaniera) oso premiazkoak bihurtu ziren.
    * Merkatua eta bezeroak. Espainiako merkatu orokorrean aritu beharrean, Europako autogintza zen merkatu berria. Hau da, ibilgailuen ekoizleak (OEMak<ref>Original Equipment Manufacturer. Europako autogileak: Citroën, Opel, Rover, FIAT, Renault, Volkswagen, SEAT...</ref>) eta haien hornitzaileak<ref>Tier 1 (multzo handien muntatzaileak) eta Tier 2 (multzo txikien muntatzaileak).</ref>. Hizkuntzak (frantsesa, ingelesa, alemaniera) oso premiazkoak bihurtu ziren.
    * Produktua. Katalogo zabaleko produktua izan beharrean, bezeroak (autogileak) diseinatutako torloju era azkoinak ziren. Planoekin batera ezaugarri teknikoak zetozen, orri asko eta askotakoak. Berriro ere, hizkuntzak (frantsesa, ingelesa, alemaniera) teknikoki ondo menperatzea premiazkoa bihurtu zen.
    * Produktua. Katalogo zabaleko produktua izan beharrean, bezeroak (autogileak) diseinatutako torloju era azkoinak ziren. Planoekin batera ezaugarri teknikoak zetozen, orri asko eta askotakoak. Berriro ere, hizkuntzak (frantsesa, ingelesa, alemaniera) teknikoki ondo menperatzea premiazkoa bihurtu zen.
    34. lerroa: 38. lerroa:
    * Kontratuak. Urte askotakoak ziren, kopuru handikoak.
    * Kontratuak. Urte askotakoak ziren, kopuru handikoak.
    * Kalitatea. Oso oso altua, eta berme/azterketa oso prozesu zorrotzak.
    * Kalitatea. Oso oso altua, eta berme/azterketa oso prozesu zorrotzak.
    Denborak erakutsi zuen hartutako erabakia ondo hartuta izan zela, bide hau jorratu zuten enpresa gehienek martxan diraute eta.





    18:29, 4 iraila 2020(e)ko berrikuspena

    Hasierako urteak

    Torlojuak eta azkoinak aspalditik ezagutzen ziren, baina XIX mende arte ez zegoen estandarizaziorik. Hau da, binaka egiten ziren: torloju bakoitzeko bere azkoina, beste edozein torlojuetan sartzen ez zena.

    Metrika-estandarizazioa Estatu Batuetan hasi zen, eta ia mende osoa iraun zuen: oraindik 1947 urtean ISOk[1] ari metrikoa edo rosca métrica onartu zuen, gaur egun munduan zabalduena.

    XIX mende bukaeran oraindik ez zen torlojutik egioten Soraluzen. 1895ko gida komertzial eta industrial batean 30tik gora armagile agertzen dira, baina ez da torlojugintzarik aipatzen[2].

    XX mende hasieran industria garatzen eta dibertsifikatzen joan zen, eta lantegi batzuk torlojuak egiteari ekin zioten.

    Baina gerra ostean hasi zen itzelezko hazkundea. Enpresa berriak sortzeaz gain, jardueran ari ziren batzuk torlojugintzan ere sartu ziren. Urte oparoak ziren; garai hartako baten esanetan: Egiten zen guztia saltzen zen.


    Urrezko aroa

    Torlojugintzaren urrezko aroa 1950 eta 1960 hamarkadak izan ziren, hainbat faktoreengatik.

    Lehenik eta behin, merkatuko premiak gero eta handiagoak ziren: gerra eta gerra ostea atzean utzita, desarrollismo garaiak ziren: produktu berriak, merkatu berriak... Eta Espainiako barne merkatua ondo itxita zegoenez (onerako zein txarrerako) atzerriko konkurrentzirik ez zegoen.

    Produktua estandarra zen, katalogoko torloju eta azkoinak. Tamaina eta forma askotakoak, baina beti estandarrak; hau da, urteetan aldatzen ez zirenez, behin ekoizpen-prozesua menperatuta, alde horretatik arazorik ez zegoen. Ondorioz, diseinu bulegoetan ez zen aditu askoren premiarik, askotan nahikoa zen alboko lantegiaren utilajeak kopiatzea.

    Hazteko beste puntu garrantzitsua prozesuen erraztasuna zen: beste arloetan ez bezala, torlojugintzan ez zen aditurik behar lantegian. Nekazaritzaren mekanizazioak etorkin asko eta asko sortu zituen, eta torlojugintzak etorkinak zuzenean erabiltzeko aukera ematen zuen, bestelako heziketarik gabe.

    Azkenik, sartzeko inbertsio maila bajua zen, nahikoa zen makina txiki bat etxe soto batean jartzea ekoizten hasteko. Arrazoi guzti hauengatik, aro honetan enpresa kopurua asko handitu zen, eta enpresa batzuk oso handiak egin ziren.


    1973eko krisia eta hurrengoak

    1970 hamarkadako krisiak (1973eko petroleoaren krisiak) oso gogor jo zituen industria arlo guztiak, torlojugintza barne.

    Alde batetik eskaera asko murriztu zela, eta bestetik ekialde urrutiko herrien konkurrentzia gero eta handiagoa zela, enpresak kili-kolo geratu ziren, eta hurrengo urteetan ixten hasi ziren. Esateko, aro honen hasieran Gipuzkoan 77 baziren (1975), hamar urte geroago 58 geratzen ziren (1985). Eta joera ez zen eten: urte hauetan 28 ekoizle handienek ASFEVAT[3] elkartea sortu bazuten ere, hamabost urte geroago 15 bazkide besterik ez ziren geratzen.

    Sasoi harten Eusko Jaurlaritzak hainbat plan jarri zituen martxan, PRE[4] (1985) edo Plan 3R[5] (1991/2) esateko, enpresak bizi berritzeko. Baina, arrazoi desberdinengatik, torlojugintzako enpresa gutxi sartu zen plan hauetan.


    Autogintza

    Baina ekoizle bakar batzuk beste bide bat jorratu zuten, autogintzarena. Aurreko jarduerarekin alderatuta, hainbat desberdintasun nabarmen zituen:

    • Merkatua eta bezeroak. Espainiako merkatu orokorrean aritu beharrean, Europako autogintza zen merkatu berria. Hau da, ibilgailuen ekoizleak (OEMak[6]) eta haien hornitzaileak[7]. Hizkuntzak (frantsesa, ingelesa, alemaniera) oso premiazkoak bihurtu ziren.
    • Produktua. Katalogo zabaleko produktua izan beharrean, bezeroak (autogileak) diseinatutako torloju era azkoinak ziren. Planoekin batera ezaugarri teknikoak zetozen, orri asko eta askotakoak. Berriro ere, hizkuntzak (frantsesa, ingelesa, alemaniera) teknikoki ondo menperatzea premiazkoa bihurtu zen.
    • Saltzeko prozesua. Bezeroek produktua diseinatzen zuten, eta saltzaileek (torlojugileek) produkzio prozesua asmatu behar zuten saltzeko prozesuan bertan. Erantzun-epea (diseinua, muestrak, lehen seriea...) oso garrantzitsua bihurtu zen.
    • Kontratuak. Urte askotakoak ziren, kopuru handikoak.
    • Kalitatea. Oso oso altua, eta berme/azterketa oso prozesu zorrotzak.

    Denborak erakutsi zuen hartutako erabakia ondo hartuta izan zela, bide hau jorratu zuten enpresa gehienek martxan diraute eta.


    Torlojugintza? Estanpazioa!

    1970 hamarkadan ekialde urrutiko konkurrentzia sortu baldin bazen (produktu estandarrean), XX mende bukaeran komunismoa erori zenean beste konkurrentzia agertu zen: ekialdeko Europa. Bi ezaugarri nagusi zituzten: oso maila tekniko ona eta autogileen lantegietatik hurbilago egotea.

    Ondorioz, Soraluzen gero eta torloju eta azkoin gutxiago egiten dira. Baina Soraluzeko lantegi gehienek balio erantsi handiagoko produktuetara jo dute: pieza konplexuen estanpazioa, bigarren operazioak...

    Oraindik ere Soraluzeko enpresa handien gehienak "torlojugintzarekin" lotuta daude, nahiz eta beste pieza mota asko ekoiztu.


    Erreferentziak

    1. International Standard Organization. Estandarren Nazioarteko Erakundea.
    2. Soraluze-Placencia de las Armas. Monografía histórica. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993).
    3. ASFEVAT. Asociación Vasca de fabricantes de tornillos.
    4. PRE. Plan de Relanzamiento Excepcional (1985).
    5. Plan de actuación extraordinario para empresas industriales en dificultades edo, esaten zitzaion moduan, Plan 3R (rescate, reestructuración y reorientación laboral) (1991-1992).
    6. Original Equipment Manufacturer. Europako autogileak: Citroën, Opel, Rover, FIAT, Renault, Volkswagen, SEAT...
    7. Tier 1 (multzo handien muntatzaileak) eta Tier 2 (multzo txikien muntatzaileak).