«Torlojugintza. Enpresak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    48. lerroa: 48. lerroa:


    Gehiago jakiteko, [https://www.gol.es websitea] begiratu.
    Gehiago jakiteko, [https://www.gol.es websitea] begiratu.
    [[Fitxategi: Industrias_Placencia._Logoa.jpg | right | 150px]]
    ==Industrias Placencia/ Tornillería José María Galarraga==
    1945 urtean sortu zen, Tornilleria José María Galarraga S.A. izenarekin. Lehen lantegia Atxuri kalean egon zen, 17 zenbakian; gero Errabal 20ra pasa zen, eta 1970 hamarkadatik aurrera, Unamuno industrialdera pasa zen, Maltzagako errepidean.
    Hamarkadako krisiaren eraginez, 1987 urtean enpresa berrantolatu zuten, Industrias Placencia sortuz.
    Torlojugintza estandarrean aritzen da: torlojuak, azkoinak, zirrindolak eta bestelakoak. Gainera, bezeroak diseinatutako pieza bereziak ere egiten ditu. 
    Gaur egun ''Industrias Placencia S.A.'' izena erabiltzen du. 2020 urtean 10 langile zituen.
    Gehiago jakiteko, [[Industrias Placencia S.A. (eu) | Industrias Placencia S.A.]] sarrerara joan, edo [http://www.tornilleriaplacencia.com/ websitea] begiratu.





    20:35, 28 abuztua 2020(e)ko berrikuspena

    Oharra: Sarrera honetan martxan ari diren torlojugintza-enpresak biltzen dira. Enpresen zerrenda historikoa ikusteko, sakatu hemen.


    Carmelo Mendizabal

    Torlojugintza. Carmelo Mendizabal. Logoa.png

    1960 hamarkadan sortu zen. Lantegia izen bereko industrialdean dauka.

    Hotzeko estanpazioa erabiltzen du.

    Araututako torlojugintzan ("estandarra") aritzen da, baina bezeroek eskatutako torloju bereziak ere egiten ditu. Bigarren operazioak eskaintzen ditu: mozketa, aria ematea, ranurado, biselado...

    2013 urtetik Carmelo Mendizabal S.L. izena erabiltzen du. 2019 urtean 6 langile zituen.

    Gehiago jakiteko, websitea begiratu.


    Torlojugintza. Estampaciones Laga. Logoa.png

    Estampaciones Laga

    1960ko hamarkadan Olean zuen lantegia, eta 1987 urtean Mendiola industrialdera pasa zen.

    Mota guztiko zirrindolak egiten ditu, estanpazio teknologia erabiliz: konikoak, hagindunak, laukiak, formadunak...

    1979 urtetik Estampaciones Laga S.A. izena erabiltzen du. 2019 urtean 19 langile zituen.

    Gehiago jakiteko, websitea begiratu.


    Torlojugintza. Urrestarazu metalworking. Logoa.png

    Gabekola Forging/ Industrias Garitaonandía

    1968 baino lehenago sortua, Industrias Garitaonaindía izenarekin (urte horretako jai egitarauan agertzen da).

    Altzairuzko eta burdinezko forjan adituak, torloju handiak eta oso handiak egiten zituzten. Hasieran lantegia Sagar-Errekan zeukan, eta Mendiola industrialdera pasa zen gero.

    2013 urtean alboko enpresak (Urrestarazu Metalworking) erosi zuen, eskaintza osatzeko. Gabekola Forging S.L. izena jarri zion.

    Gehiago jakiteko, websitea begiratu.


    Torlojugintza. Gol. Logoa.jpg

    Gol/ Industrias Gol

    Web orriaren arabera 1971 urtean sortu zen, baina 1968 urteko jai egitarauan agertzen da. Lantegia Sagar-Errekako 19an dauka.

    Familia enpresa izanda, Alfa Taldeak 2006 urtean erosi zuen. 2015tik aurrera Global Seoul Metal taldekoa da.

    Hotzeko estanpazioan adituak, aurrenekoa izan zen torlojugintza estandarretik autogintzarako proiektu berezietara pasatzen. Gaur egun, autogintzarako beti, estanpazio piezak egiten ditu, torlojuak izan ala ez: segurtasunekoak, jarlekuentzakoak, malgukientzakoak, dardara kontrakoak...

    Gaur egun Gol S.A. izena erabiltzen du. 2020 urtean 130 langile zituen.

    Gehiago jakiteko, websitea begiratu.


    Industrias Placencia. Logoa.jpg

    Industrias Placencia/ Tornillería José María Galarraga

    1945 urtean sortu zen, Tornilleria José María Galarraga S.A. izenarekin. Lehen lantegia Atxuri kalean egon zen, 17 zenbakian; gero Errabal 20ra pasa zen, eta 1970 hamarkadatik aurrera, Unamuno industrialdera pasa zen, Maltzagako errepidean.

    Hamarkadako krisiaren eraginez, 1987 urtean enpresa berrantolatu zuten, Industrias Placencia sortuz.

    Torlojugintza estandarrean aritzen da: torlojuak, azkoinak, zirrindolak eta bestelakoak. Gainera, bezeroak diseinatutako pieza bereziak ere egiten ditu.

    Gaur egun Industrias Placencia S.A. izena erabiltzen du. 2020 urtean 10 langile zituen.

    Gehiago jakiteko, Industrias Placencia S.A. sarrerara joan, edo websitea begiratu.



    Erreferentziak