Difference between revisions of "Torlojugintza. Enpresak (eu)"

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
(Tornillería Aras/ Industrias Aras)
(Talleres M.A.H./ Miguel Adánez)
Line 98: Line 98:
 
1990 urtetik ''Talleres M.A.H. S.L.'' izena erabiltzen du. 2019 urtean 5 langile zituen.
 
1990 urtetik ''Talleres M.A.H. S.L.'' izena erabiltzen du. 2019 urtean 5 langile zituen.
  
 +
Gehiago jakiteko, [http://www.talleresmah.es websitea] begiratu.
  
  
Line 103: Line 104:
  
 
[[Fitxategi: Torlojugintza._Tornillería_Aras._Logoa.png | right | 150px]]
 
[[Fitxategi: Torlojugintza._Tornillería_Aras._Logoa.png | right | 150px]]
 +
 
===Tornillería Aras/ Industrias Aras===
 
===Tornillería Aras/ Industrias Aras===
 
1960 hamarkadan sortu zen, Indsutrias Aras izenarekin. Hasierako  lantegia Errekalde kaleko 15ean zeukan, eta gero Mendiola industrialdera pasa zen.
 
1960 hamarkadan sortu zen, Indsutrias Aras izenarekin. Hasierako  lantegia Errekalde kaleko 15ean zeukan, eta gero Mendiola industrialdera pasa zen.

Revision as of 11:08, 7 September 2020

Torlojugintza sarrera orokorrera joateko, sakatu hemen
Oharra: Sarrera honetan martxan ari diren torlojugintza-enpresak biltzen dira. Enpresen zerrenda historikoa ikusteko, sakatu hemen.


Martxan dauden enpresak (2020)

Torlojugintza. Carmelo Mendizabal. Logoa.png

Carmelo Mendizabal

1960 hamarkadan sortu zen. Lantegia izen bereko industrialdean dauka.

Hotzeko estanpazioa erabiltzen du.

Araututako torlojugintzan ("estandarra") aritzen da, baina bezeroek eskatutako torloju bereziak ere egiten ditu. Bigarren operazioak eskaintzen ditu: mozketa, aria ematea, ranurado, biselado...

2013 urtetik Carmelo Mendizabal S.L. izena erabiltzen du. 2019 urtean 6 langile zituen.

Gehiago jakiteko, websitea begiratu.


Torlojugintza. Estampaciones Laga. Logoa.png

Estampaciones Laga

1960ko hamarkadan Olean zuen lantegia, eta 1987 urtean Mendiola industrialdera pasa zen.

Mota guztiko zirrindolak egiten ditu, estanpazio teknologia erabiliz: konikoak, hagindunak, laukiak, formadunak...

1979 urtetik Estampaciones Laga S.A. izena erabiltzen du. 2019 urtean 19 langile zituen.

Gehiago jakiteko, websitea begiratu.


Torlojugintza. Urrestarazu metalworking. Logoa.png

Gabekola Forging/ Industrias Garitaonandía

1968 baino lehenago sortua, Industrias Garitaonaindía izenarekin (urte horretako jai egitarauan agertzen da).

Altzairuzko eta burdinezko forjan adituak, torloju handiak eta oso handiak egiten zituzten. Hasieran lantegia Sagar-Errekan zeukan, eta Mendiola industrialdera pasa zen gero.

2013 urtean alboko enpresak (Urrestarazu Metalworking) erosi zuen, eskaintza osatzeko. Gabekola Forging S.L. izena jarri zion.

Gehiago jakiteko, websitea begiratu.


Torlojugintza. Gol. Logoa.jpg

Gol/ Industrias Gol

Web orriaren arabera 1971 urtean sortu zen, baina 1968 urteko jai egitarauan agertzen da. Lantegia Sagar-Errekako 19an dauka.

Familia enpresa izanda, Alfa Taldeak 2006 urtean erosi zuen. 2015tik aurrera Global Seoul Metal taldekoa da.

Hotzeko estanpazioan adituak, aurrenekoa izan zen torlojugintza estandarretik autogintzarako proiektu berezietara pasatzen. Gaur egun, autogintzarako beti, estanpazio piezak egiten ditu, torlojuak izan ala ez: segurtasunekoak, jarlekuentzakoak, malgukientzakoak, dardara kontrakoak...

Gaur egun Gol S.A. izena erabiltzen du. 2020 urtean 130 langile zituen.

Gehiago jakiteko, websitea begiratu.


Industrias Placencia. Logoa.jpg

Industrias Placencia/ Tornillería José María Galarraga

1945 urtean sortu zen, Tornilleria José María Galarraga S.A. izenarekin. Lehen lantegia Atxuri kalean egon zen, 17 zenbakian; gero Errabal 20ra pasa zen, eta 1970 hamarkadatik aurrera, Unamuno industrialdera pasa zen, Maltzagako errepidean.

Hamarkadako krisiaren eraginez, 1987 urtean enpresa berrantolatu zuten, Industrias Placencia sortuz.

Torlojugintza estandarrean aritzen da: torlojuak, azkoinak, zirrindolak eta bestelakoak. Gainera, bezeroak diseinatutako pieza bereziak ere egiten ditu.

Gehiago jakiteko, Industrias Placencia S.A. sarrerara joan, edo websitea begiratu.


Torlojugintza. Iterga. Logoa.png

Iterga/ Tornillería Iterga

1949 urtean sortu zen. Hasieran lantegia Gabolats kaleko 18an zeukan, eta handik Santa Ana 30ra pasa ziren. 2000 hamarkadan pabiloi berria egin zuten Mendiola industrialdean.

Doitasun handiko mekanizatuan adituak, CNC makina arruntak edota dekoletaje tornoetan. Hainbat langaiekin lan egite dute: altzairu herdoilgaitza, letoia, brontzea, kobrea, aluminioa, altzairua, plastikoak...

Bezeroak diseinatutako piezak mekanizatzen dituzte, eta serie motzetan erantzun azkarra emateko bideratuta daude.

Gaur egun Tornillería Iterga S.L. izena erabiltzen du. 2018 urtean 10 langile zituen.



Torlojugintza. Numator. Logoa.png

Numator

1992 urtean sortu zen. Hasieran lantegia Sagar-Erreka 21an zuen, eta 2014 urtean Mendiola industrialdera pasa zen.

Bigarren operaziotan adituak: mekanizatuak, hariztate lanak... eta kalitate kontroletan ere.

Gaur egun Numator S.A.L. izena erabiltzen du. 2019 urtean 15 langile zituen.



Torlojugintza. Talleres MAH. Logoa.png

Talleres M.A.H./ Miguel Adánez

1968 urteko jai egitarauan agertzen da, Talleres M.A.H. Miguel Adanez izenarekin. Orduko lantegia Errabak kaleko 4an zeukan. Gaur eguneko moduan 1976 urtean sortu zen, Osintxun; eta 2001 urtean Mendiola industrialdera pasa zen.

Mekanizatuan adituak, dekoletaje tornuetan. Bezeroak diseinatutako piezak mekanizatzen dituzte.

1990 urtetik Talleres M.A.H. S.L. izena erabiltzen du. 2019 urtean 5 langile zituen.

Gehiago jakiteko, websitea begiratu.



Torlojugintza. Tornillería Aras. Logoa.png

Tornillería Aras/ Industrias Aras

1960 hamarkadan sortu zen, Indsutrias Aras izenarekin. Hasierako lantegia Errekalde kaleko 15ean zeukan, eta gero Mendiola industrialdera pasa zen.

Doitasun handiko mekanizatuan adituak, dekoletaje tornuetan. Bezeroak diseinatutako piezak mekanizatzen dituzte, eta bigarren operazioak ere egiten dituzte.

1987 urtetik Tornillería Aras S.A.L. izena erabiltzen du. 2020 urtean 16 langile zituen.

Gehiago jakiteko, websitea begiratu.



Torlojugintza. Tornillería Oruesagasti. Logoa.png

Tornillería Oruesagasti

Gerra ostean, Oruesagasti zaharrak Sagar-Errekako Barrena baserritik ganaua kendu eta kortan hasi zen torlojugintzan. 1956 urtean hormigoizko pabiloia jaso zuten, ortuan, eta hurrengo hamarkadan baserria bota eta lantegia zabaldu zuten.

Beroko estanpazioaz egindako finkatzeko elementu handietan dago espezializatua. Kalitatea eta erantzun azkarra emateko bideratuta daude. Produktu sortaren barruan, torlojuak eta buloi bereziak eta normalizatuak eskaintzen ditu. Karbono altzairuan, aleatuan eta herdoilezinean.

1985 urtetik Tornillería Oruesagasti S.A. izena erabiltzen du. 2020 urtean 27 langile zituen.

Gehiago jakiteko, websitea begiratu.


Torlojugintza. Urrestarazu metalworking. Logoa.png

Urrestarazu Metalworking/ Alejandro Urrestarazu

1957 urtean hasi zen lanean, dekoletajeko piezak egiten.

Gabolats 34 etxeazpian aritu zen 1987 urte arte. Hurrengo urtean Mendiola industrialdera pasa zen.

Torlojugintzan erabiltzen diren teknologiak erabiltzen ditu: deformazioa (forja) eta mekanizatua (dekoletajea).

2013 urtetik Urrestarazu Metalworking S.L. izena erabiltzen du. 2015 urtean 30 langile zituen.

Gehiago jakiteko, websitea begiratu.


Jardueraren sailkapena

CNAEren[1] arabera, torlojugintza enpresak 28 sailekoak dira (produktu metalikoen ekoizpena, makinak eta ekipamenduak kenduta), 28.7 taldean (orotariko produktu metalikoen ekoizpena, altzariak kenduta) eta 28.740 azpitaldean (bernu, torloju, kate eta malgukien ekoizpena) sailkatzen direla.


Elkarteak

ASVEFAT

Hasieran Asociación Vasca de empresas fabricantes de tornillería zuen izena, eta geroago Asociación Vasca de Elementos de Fijación bihurtu zen.

1985 inguruan 28 elkarkide bazituen, 2000 urtean 15 besterik ez ziren, horietatik lau Soraluzekoak: Anastasio Mendicute S.A., Carmelo Mendizabal S.L., Tornillería Oruesagasti S.A. eta Tornillería Iterga S.L. Gainera, beste bi Soraluzen sortutakoak: Tornillería Segur S.A. eta Torniplasa S.L.L.

Urte batzuk geroago ASVEFAT elkartea desegin zen.

ASEFI

ASEFI[2] (Asociación de Fabricantes de Elementos de Fijación Metálicos), Espainia mailako elkartea da.

2020 urtean Soraluzeko hiru bazkide zituen: Tornillería Oruesagasti S.A., Estampaciones Laga eta Industrias Gol S.A.U.

Honetaz gain, beste hiru bazkide Soraluzen sortutakoak ziren: Tornillería Segur S.A., Torniplasa S.L.L. eta Tornillería Deba S.A.L.


Erreferentziak

  1. Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala. Clasificación Nacional de Actividades Económicas (CNAE 93)
  2. ASEFI. Website ofiziala.