«Torlojugintza (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    34. lerroa: 34. lerroa:
    ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Torlojugintza. Teknologiak (eu)]]</small>
    ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Torlojugintza. Teknologiak (eu)]]</small>


    Hasieran, hiru ziren: dekoletakea (mekanizazioa), hotzezko estanpazioa (pieza txikiak) berozko estanpazioa (pieza handiak).
    Oinarrizko bi teknologia erabiltzen dira: mekanizatua eta deformazioa.  
    Poliki poliki estanpazio hotzera mugitu da dena.


    Zaharrena mekanizazioa izan zen. Oraindik egokia da torloju handiak egiteko, baina torloju txikiagoentzat tornu automatikoak (dekoletaje tornuak) erabiltzen hasi ziren. Dena dela, material asko jan behar denean mekanizazioak denbora asko behar du eta materiala galtzen da.
    Deformazioa azkarragoa da, eta ez du materialik galtzen. Baina utilajeak behar ditu, prozesua "asmatu" behar da eta, azkenik, ezin du forma guztiak lortu. Horregatik, askotan bigarren operazioak behar ditu (mekanizazio laguntzaileak), kosteak igotzen.
    Deformazio barruan bi teknologia erabiltzen dira, hotzean eta beroan. Beroko deformazioak errazago lantzen du materiala, askoz plastikoagoa delako. Baina berotzeko energia (kostua) eta denbora (produktibitatea) behar ditu. Hotzeko deformazioa azkarragoa da baina, aldi berean, zailagoa.
    Hasiera batean mekanizazioa izan zen teknologia erabiliena, batez ere tornu automatikoak (dekoletajea). Baina estanpazioak gero eta pisu gehiago hartu zuen (batez ere hotzean), teknologia nagusia bilakatu arte.
    Enpresa batzuk mekanizatuan (dekoletajean) adituak dira, beste batzuk hasieratik estanpazioarengatik apostua egin zuten. Eta badira enpresak teknologia guztiak erabiltzen dituztenak, merkatuari eskaintza osoagoa aurkezteko.
    Etorkizunari begira, estanpazioak enpresei ahalbidetu die pieza mota berri batzuekin lan egitea, nahiz eta torlojurik ez izan.


    ==Enpresak==
    ==Enpresak==

    21:54, 28 abuztua 2020(e)ko berrikuspena

    XX mendean Soraluze markatu duen jarduera industriala torlojugintza izan da.

    XVI mendetik Soraluze ia osorik armagintzan jardun bazen ere, XIX mendea krisian sartu zen, lantegi txiki asko itxi zirela. XX mendean enpresa handi bat zegoen alde batetik, The Placencia de las Armas Company Limited, eta hainbat lantegi txiki ehizarako eskopetak ekoizten.

    Aurrera egiteko, enpresariek hainbat produktuekin saiatu ziren, torlojugintza tartean. Baina gerra osteko egoerak bultzada handia eman zion azken honi: merkatu premia handiak (demanda itzela), langile adituen beharrik ez (etorkinak zuzenean erabiltzeko oso egokia), biderkatzeko erreza (nahikoa zen makina txiki bat erostea ekoizten hasteko)...

    Armagintzarekin gertatu zen moduan, 1960 hamarkadan ia herri guztia torlojugintza aritzen zen. Eta ez bakarrik lantegietan, etxez-etxeko lanak ere ez ziren gutxi (sailkatzea, muntai txikiak, paketatzea...).

    Gaur egun ere, herriko lantegi handienak torlojugintzatik datoz, nahiz eta produktu eta prozesuetan bilakaera nabarmena izan.


    Produktuak

    Gehiago jakiteko, sakatu Torlojugintza. Produktuak (eu)

    Torlojugintzaren oinarrizko hiru piezak torlojua, azkoina eta zirrindola dira. Pieza hauek kopuru handitan ekoizten dira: erlo ertainetan, handitan edo oso handitan. Irabaziak lortzeko prozesuak oso doituta egon behar dira: ekoizpen sistema automatikoak, operazio kopuru txikia... Teknologia kostearekin lotuta dago.

    Ardatz simetria duten piezak dira: luzeak (torlojuak), zapalak (azkoinak) eta oso zapalak (zirrindolak). Pieza metalikoak izaten dira: burnia, altzairua, altzairu herdoilgaitza... baita letoia, brontzea, aluminioa... moduko materialak ere; inoiz plastiko bereziak ere erabiltzen dira.

    Autogintza merkatuan sartuta, balio erantsi handiagoren bila torlojugileek beste pieza mota batzuei ekin diete teknologia berberak erabiliz, nahiz eta askotan torlojuak ez izan. Bide honetan, pieza berri hauek ardatz simetria gero eta txikiago dute.


    Aroak

    Gehiago jakiteko, sakatu Torlojugintza. Aroak (eu)

    XX mende hasieran industria garatzen eta dibertsifikatzen joan zen, eta lantegi batzuk torlojuak egiteari ekin zioten. Baina gerra ostean hasi zen itzelezko hazkundea. Enpresa berriak sortzeaz gain, jardueran ari ziren batzuk torlojugintzan ere sartu ziren. Urte oparoak ziren; garai hartako baten esanetan: Egiten zen guztia saltzen zen.

    Urrezko aroa 1950 eta 1960 hamarkadetan izan zen: jardueran ari ziren enpresak ederki hazi ziren, eta enpresa berri asko ere sortu ziren.

    1970 hamarkadako krisiak (1973eko petroleoaren krisiak) oso gogor jo zituen industria arlo guztiak, torlojugintza barne. Hurrengo urteetan gehienak itxi behar izan zuten, baina bakar batzuk autogintzaren bidea jorratu zuten: merkatu berria (Europako autogintza), produktu berria (bezeroek diseinatutako torloju era azkoinak), saltzeko prozesu berria (diseinua, muestrak, lehen seriea...), oso kontratu luze eta handiak eta oso kalitate maila zorrotza.

    XX mende bukaeran ekialdeko Europako konkurrentzia etorri zen, eta Soraluzeko lantegi gehienek balio erantsi handiagoko produktuetara jo dute: pieza konplexuen estanpazioa, bigarren operazioak...


    Teknologiak

    Gehiago jakiteko, sakatu Torlojugintza. Teknologiak (eu)

    Oinarrizko bi teknologia erabiltzen dira: mekanizatua eta deformazioa.

    Zaharrena mekanizazioa izan zen. Oraindik egokia da torloju handiak egiteko, baina torloju txikiagoentzat tornu automatikoak (dekoletaje tornuak) erabiltzen hasi ziren. Dena dela, material asko jan behar denean mekanizazioak denbora asko behar du eta materiala galtzen da.

    Deformazioa azkarragoa da, eta ez du materialik galtzen. Baina utilajeak behar ditu, prozesua "asmatu" behar da eta, azkenik, ezin du forma guztiak lortu. Horregatik, askotan bigarren operazioak behar ditu (mekanizazio laguntzaileak), kosteak igotzen.

    Deformazio barruan bi teknologia erabiltzen dira, hotzean eta beroan. Beroko deformazioak errazago lantzen du materiala, askoz plastikoagoa delako. Baina berotzeko energia (kostua) eta denbora (produktibitatea) behar ditu. Hotzeko deformazioa azkarragoa da baina, aldi berean, zailagoa.

    Hasiera batean mekanizazioa izan zen teknologia erabiliena, batez ere tornu automatikoak (dekoletajea). Baina estanpazioak gero eta pisu gehiago hartu zuen (batez ere hotzean), teknologia nagusia bilakatu arte.

    Enpresa batzuk mekanizatuan (dekoletajean) adituak dira, beste batzuk hasieratik estanpazioarengatik apostua egin zuten. Eta badira enpresak teknologia guztiak erabiltzen dituztenak, merkatuari eskaintza osoagoa aurkezteko.

    Etorkizunari begira, estanpazioak enpresei ahalbidetu die pieza mota berri batzuekin lan egitea, nahiz eta torlojurik ez izan.

    Enpresak

    Gehiago jakiteko, sakatu Torlojugintza. Enpresak (eu)
    Gehiago jakiteko, sakatu Torlojugintza. Historikoa (eu)

    Historiaren zehar, Soraluzen 60 enpresa baino gehiago aritu dira torlojugintzan. Bolumenagatik, SACIA, Tornillería Amuchástegui, Juan María Arizaga eta Industrias Gol aipa daitezke.

    Gaur egun martxan dauden enpresak askoz gutxiago dira: Urrestarazu Metalworking (Alejandro Urrestarazu), Carmelo Mendizabal, Estampaciones Laga, Gabekola Forging, Industrias Gol, Industrias Placencia (José María Galarraga), Numator, Talleres M.A.H., Tornillería Aras, Tornillería Iterga eta Tornillería Oruesagasti.

    Tamainaren arabera hiru talde egin daitezke: 100 langiletik gorako bat (Gol), 25 langiletik gorako bi (Urrestarazu Metalworking eta Tornillería Oruesagasti) eta 5 eta 20 langile artekoak (gainontzeko guztiak).


    Arkitektura

    Hasieran, erreka ondoko tailerrak. Makminak hala nola sartu, bigarren eskukoak. Barrak sartzerakoan trafikoa eten. Lehen aroan.

    Enpresa handiagoak. Planta bakarrekoak, askotan goian jabearen etxebizitza:

    Planta bat baino gehiagokoak: Alberdi, Amuchastegi…

    Gaur egun geratzen direnak…


    Folklorea

    Gehiago jakiteko, sakatu Torlojugintza. Folklorea (eu)

    Torlojugintza Soraluzeko ardatz ekomomikoa izanik, eragina izan du herriko eta inguruko folklorean.

    Ia 1966 urtean Iñaki Linazisorok Placencia de las Armas beharrean Placencia de los Tornillos proposatu zuen. Eta ordutik aurrera Soraluze aipatzeko "herri tornilleroa", "hiribildu tornilleroa" eta antzekoak erabili izan dira.

    Herrian ere ez dira gutxi torlojugintzari egindako keinuak: 19xxko danborrada, Kontrargik erabilitako sariak...

    Azkenik, oso zabalduta dago Soraluzeko tornilleroaren istoria (torloju bakoitzarekin galdu, baina asko egiten zituenez...), baina atzetik zegoen arrazoi ekonomikoak inor gutxik ezagutzen ditu.


    Erreferentziak