«Txurrukako jaiak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: Txurruka bailarako jaiak, beste bailaretako jaien moduan, 1977 urtean agertu ziren jai egitarauan lehen aldiz. Hasierako antolatzailea bertakoen...)
     
    No edit summary
    1. lerroa: 1. lerroa:
    [[Fitxategi: Txurruka_baserria._Jatetxearen_iragarkia.png | thumb | right | 400px | Txurruka jatetxea, urte askoan jaien antolatzailea]]
    [[Txurruka bailara (eu)|Txurruka bailarako]] jaiak, beste bailaretako jaien moduan, 1977 urtean agertu ziren jai egitarauan lehen aldiz.
    [[Txurruka bailara (eu)|Txurruka bailarako]] jaiak, beste bailaretako jaien moduan, 1977 urtean agertu ziren jai egitarauan lehen aldiz.


    4. lerroa: 5. lerroa:




    [[Fitxategi: Txurruka_baserria._Jatetxearen_iragarkia.png | thumb | right | 400px | Txurruka jatetxea, urte askoan jaien antolatzailea]]
    ==1977-1980 urteak==
    ==1977-1980 urteak==
    Lehen urteetako egitaraua hiru egunetakoa izaten zen, gainontzeko bailaretako jaien moduan, baina ba zuen berezitasunik.
    Lehen urteetako egitaraua hiru egunetakoa izaten zen, gainontzeko bailaretako jaien moduan, baina ba zuen berezitasunik.

    22:36, 6 maiatza 2019(e)ko berrikuspena

    Txurruka jatetxea, urte askoan jaien antolatzailea

    Txurruka bailarako jaiak, beste bailaretako jaien moduan, 1977 urtean agertu ziren jai egitarauan lehen aldiz.

    Hasierako antolatzailea bertakoen elkartea zen, San Inazio elkartea hain zuzen. Baina gero, urte askoan, Txurruka jatetxekoak izan dira San Ignazio eguneko erromeria antolatu dutenak.


    1977-1980 urteak

    Lehen urteetako egitaraua hiru egunetakoa izaten zen, gainontzeko bailaretako jaien moduan, baina ba zuen berezitasunik.

    Alde batetik, jaiak ez ziren bezpera iluntzean hasten, eguerdian baizik: ezkil jotzeaz gain, bolo txapelketa izaten zen eta erromeria, akordeoiaz lagunduta.

    Biharamuna, San Inazio, egun handia izaten zen: bi meza izaten ziren (lehena bailarako hildakoen alde), bertsolariak, auzokoen bazkaria, erromeria...

    Azken egunean, abuztuak lehena, iluntzean erromeria izaten zen.


    1981-2000 urteak

    Herriko bailara txikiena izanik, jaiek ez zuten jende handirik biltzen eta bi egunekoak bihurtu ziren: uztailak 30 eta 31.

    Aurreko egitaraua mantendu zuten, abuztuak leheneko erromeria kenduta. Erromerietarako akordeonista ezagunak ekarri izan dituzte, herrikoak zein kanpokoak: Pablo Arruabarrena, Iñaki Quintanilla, Laja eta Iturbide, Eloza anaiak... Bertsotan aritzeko askotan Egileor eta Narbaiza etorri dira.

    2000. urte inguruan, gero eta jende gutxiago zetorrela eta, utzi egin zioten San Inazioetako erromeria antolatzeari.


    Erreferentziak