«Udal hornikuntza. Ardoa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    36. lerroa: 36. lerroa:
    ==Ardo hornikuntzaren katebegiak==
    ==Ardo hornikuntzaren katebegiak==


    ===Hornitzaileak===
    ===Ardo hornitzaileak===


    ===Garraiolariak===
    ===Garraiolariak===
    43. lerroa: 43. lerroa:


    ===Bezeroak===
    ===Bezeroak===
    ===...eta zerga kobratzaileak===





    01:41, 30 azaroa 2021(e)ko berrikuspena

    Okela. Harakina.jpg
    Beste udal hornikuntzak jakiteko, sakatu hemen.

    Beste jaki batzuen moduan, Udalak ardo hornikuntza errentan ematen zuen. Baina, beste jakiek ez bezela, ardoarengatik Udalak diru asko jasotzen zuen, enkantean zuzenean eta urte guztiko sisak edo zergak zirela; mendeetan herriko medikua ardo zergetatik ordainduta izan zen.

    Ardo mota bakoitza bere aldetik kudeatzen zen: enkanteak, hornitzailea, tabernak… Ardo mota beten hornikuntza errentan hartzen zutenek zieten bezeroei ardoa zuzenean saltzen, herriko alondegian uzten zuten. Behin zegozkien zergak ordaindu era gero, taberneroei saltzen zieten ardoa, eta hauek bezeroei.


    Ardo motak

    Soraluzen lau ardo mota edatzen ziren, baina agirietan agertzen diren proporzioari kasu egiten badiogu, gehien saltzen zirenak klaretea [1] (beste izenez, Errioxako klaretea) eta ardo "txikia"[2] (Nafarroako "chiquito", ardo nafarra, Nafarroako ardo "txikia" edo "eskasa").

    Gutxiago ekartzen ziren ardo beltzak eta zuriak (Gaztelako edota Yepeseko zuriak inoiz).

    Honetaz gain, uxuala[3] eta patxarra[4] ere aipatzen dira, baina beti ardo nafarrarekin batera: itxura denez emakida berean sartzen ziren. Eta, honetaz gain, mistela ere inoiz aipatzen da.


    Tabernak

    Herrian bi taberna mota ziren. Batzuk udalak errentan ematen zituen, tabernariendako etxebizitza eta guzti. Besteak, berriz, tabernari partikularrek sortutakoak

    Kopurua eta kokapena

    Taberna bakoitzean ardo mota bakarra saltzen zenez, Soraluzen bost taberna gutxienez baziren: ardo zurikoa, klarete ardotakoak (bat baino gehiago zela agertzen da), ardo beltzekoa eta Nafarroako ardo txikia.

    Taberna bat "kale nagusian" zegoen (Kalebarren, seguruena), eta beste bi Errebalean, Nafarroako ardo txikirena eta Errioxako klarete ardoarena hain zuzen. Azken hauek oso aipatuak dira agiri zaharretan, batez ere izandako liskarrengatik.

    Osintxun ere taberna bat baino gehiago ziren, bat ardo zurikoa behintzat.

    Tabernetako giroa

    Beste hainbat tokitan bezela, Soraluzen ere tabernetan noizean behin liskarrak izaten ziren, 1815.ean Errebaleko tabernan, esateko[5]. Eta kasu larrienetan bezero bakarren bat espetxeratu zuten ere[6].

    Bezeroez gain, tabernariek ere parte hartzen oi zuten liskarretan. 1791.ean Cristobal de Zubizarreta, ardo zuriko tabernariak, Francisco Javier de Urquiola eraso omen zuen; Maria Agustina de Gorostegui emazteak auzia jarri zion tabernariari, agian gizonak ezin zuelako[7]. Eta ez bakarrik tabernariek, 1777.ean Soraluzeko eta Eibarko ardo hornikuntzaz ardurarzen zirenek Mekolaldeko Jose de Mekoleta eraso eta zauritu zuten[8].

    Tabernarien kontrako delituak

    Baina tabernarien kontrako delituak ere baziren. 1831.ean, salaketa baten arabera, Soraluzeko Manuel de Aranguren eta Manuel de Arluciaga, Bergako Francisco de Otalorarekin batera, epaitegiko alguazila azken hau, Osintxuko ardo zuriko tabernan sartu omen ziren, urrea, zilarra eta ardaua lapurtzeko[9]. Edo kalean, guztion begi bistan, Soraluzeko Kalegurutzean ardo zuriko zahatoa lapurtu zutenekoa[10].


    Ardo hornikuntzaren katebegiak

    Ardo hornitzaileak

    Garraiolariak

    Tabernariak

    Bezeroak

    ...eta zerga kobratzaileak

    Kontratuak

    Enkanteak

    Ardo hornikuntza enkantean ematen zen ("almoneda y remate"), eta ardo mota bakoitzak zeukan berea. Hala ere, bazitekeen bi edi hiru ardo moten hornikuntza pertsona berak irabaztea, 1779.ean Andres de Mendiolak egin zuen moduan[11].

    Ardo nafarra edo txikiaren enkantean 1741.ean[12], 1750.ean[13] eta 1798.ean[14].

    Eta Errioxako ardo klaretearen enkanteak ere, 1756.ean[15] eta 1862.ean [16].

    Garraio kontratuak

    Ardo asko erabiltzen zenez, askotan hornitzaileek itzainak kontratatzen zituzten ardoa garraiatzeko. Hori itzainak kontratu nagusian parte harten ez bazuen, Gatzagako Eugenio de Zabalak 1779.ean egin zuen moduan.

    Bi garraio kontratu gordetzen dira, biak Manuel de Arangurenek 1831.eko urrarrillean eginak, enkantea irabazi berria[17][18].

    Eta garraioa, gehienetan, ondo egiten bazen, inoiz arazoak eta auziak izaten ziren. Batzutan mandazainek ardo hornitzaileen kontra, 1649.ean moduan[19] edo alderantziz, 1785.ean gertatu zen moduan[20].

    Auziak eta arazoak

    Emakidadun aurkakoak

    Kontratu etenak

    Ardo hornikuntza errentan hartzen zutenek betebeharrak betetzen ez zutenean, Udalak jarritako fidantza eskatzen zieen, eta kontratua etetzen zuen.

    1753.ean Vicente de Azcarate ohartu zuten klarete ardo hornikuntza konpromezuak betetzeko[21]. Eta bost urte lehenago, 1748.ean hain zuzen, Soraluzeko sindikoak ardo nafarraren hornitzailearen aurka aritu zen[22]. 1778.ean, berriz, Matias de Ganuza klarete ardoaren hornitzailea aldatzeko eskatu zuten[23].

    Hornikuntza arazoak

    Arrazoi batetik edo bestetik, inoiz ardo hornikuntzak kale egiten zuen. 1763.ean, esateko, Domingo de Zulueta hornitzaileak ez zuen ardo nahikorik ekartzen[24]. Bestetan, trabak herritar batzuk jartzen zituzten, Agustin de Madinak 1767.ean egin omen zuen moduan[25]. Eta, azkenik, tabernariek ardoa urtzen omen zuten[26].

    Baimenik gabeko ardo salmentak

    Ardo salmentak beti eman du dirua, eta baimenik lortu ez zutenek irabaziei ez zieten uko egin nahi. Ondorioz, mendeetan izan ziren isilpeko ardo saltzaileak, salmenta errentan hartu zutenei bezeroak kenduz gain, Udalari zergarik ordaintzen ez ziotelarik.

    XVII. mendean hiru bat kasu ezagutzen dira: Martin de Sarasqueta 1658.ean[27], Bartolomé de Veiztegui 1662.ean[28] eta [29].

    XVIII. mendean ez da kasurik ezagutzen, baina XIX. mendeko lehen herenean berriro jasotzen dira halako kasuak: Eleuterio de Aranguren Maltzagako kate zaintzailea 1822.ean[30], Osintxun eta Maltzagan 1828.ean[31], Osintxuko Pedro de Eguiluz y Pedro de Barrenechea 1828.ean[32] eta Bergarako hainbat lagun 1831.ean[33].


    Zergak

    Ardoa kontsumo ez malgua duen produktua da; hau da, nahiz eta garestitu erabilira ez da jeisten proportzio berean; gainera, era beste jakiekin alderatuta, kopuru handitan erabiltzen zen. Bi arrazoi honengatik, oso aproposa zen dirua biltzeko.

    Besteak beste, medikuaren soldata ardo zergetatik sortzen zen[34].

    Premia bereziak zirenean, Udalak ardoari zerga berria jartzen zion... eta kitto! Baina horretarako errege baimena behar zuen, bestela biztanleek demandan hasiko zitzaien eta[35].


    Errekaldeko zubi berria

    1737. urtean Errekaldeko zubia egiteko asmoa sortu zen (gutxi gora behera Errekaldeko pasabide berria egin behar den toki berean). Baina, dirurik ezean, Soraluzeko Udalak ardo azumbreko zortzi marabediko zerga ezartzeko ahalmena eskatu zuen [36].

    Zubia ez zen hasi ere egin, zerga ezartzeko ahalmena lortu ez zutelako edo, agian, zerga horiek Bergara-Altzola errege bide berria egin behar zelako.

    Helburu berea lortzeko 1910.eko hamarkadan Atxuriko zubia jaso zen, beherago. Eta XXI. mende hasieran Errekaldeko pasabidea (eu) egingo omen da, oinezkoentzat biak ala biak.

    Bergara-Altzola errepide berria

    Erreferentziak

    1. Klaretea ardo beltzaren antzera egindako ardoa da, baina mahats zuri gehiagorekin; horrela, kolore gutxiko ardoa lortzen da. Nafarroan, Aragoien, Errioxan… tradizio handiko ardoa da. Ez da ardo gorriarekin nahastu behar.
    2. Ardo "handiak" beltzak ziren; ardo "txikiak", berriz, klarete, zuri, ranzio eta txakolinei esaten zitzaien.
    3. Aguardientea. Pedimento de José de Bereicua contra Martín de Ansola, sobre el remate de la provisión de vinos navarros y aguardiente para el consumo de esa villa (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1751)
    4. Pedro Ignacio de Beiztegui, contra Agustín de Madina, vecinos de Soraluze-Placencia de las Armas, sobre obstaculizar la ejecución de la provisión de vino y licor navarros (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1767).
    5. Auto de oficio por la pendencia nocturna ocurrida en la taberna del vino chiquito de Navarra de la calle del Rabal, en la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1815/01/08).
    6. Auto de oficio contra un hombre que fue apresado en una de las tabernas de vino clarete de la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1816/08/08).
    7. Querella de María Agustina de Gorostegui, mujer de Francisco Javier de Urquiola, contra Cristobal de Zubizarreta, tabernero del vino blanco, vecinos de la villa de Placencia, por agresión física y calumnia a su marido (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1791/08/22).
    8. Autos de oficio contra Francisco de Laca, vecino de Urbina, y Domingo de Landajo, vecino de Landa, obligados de vinos de las villas de Eibar y Placencia, por agredir y herir a Jose de Mecoleta, inquilino de la casería de Mecolalde (Bergarako Udal Artxiboa 1777/11/23 - 1778/04/24).
    9. Autos de Pedro de Eguiluz, rematante de la taberna de vino del barrio de los Martires de Osiranzu, contra Manuel de Aranguren, Manuel de Arluciaga, vecinos de Placencia y Francisco de Otalora, alguacil del Juzgado, acusándoles de allanamiento de morada y robo de dinero, 16 onzas de oro y 16 duros, de 9 pellejos de vino y 22 corambres (Bergarako Udal Artxiboa 1831/09/20 - 1832/10/18).
    10. Auto de oficio sobre el robo de un pellejo de vino blanco de Yepes, en uno de los carros de Juan Antonio Pérez, vecino de Arauzo de Miel, en Castilla la Vieja, que estaba en la calle Cruzada de la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1828/06/25).
    11. Traslado de escritura de obligación de provisión y abasto de vinos tintos y claretes de La Rioja a favor del concejo de la villa de Placencia, por parte de Andrés de Mendiola, principal, y Juan Bautista de Irigoen y Juana Bautista de Mendiola, su mujer, fiadores, vecinos de la dicha villa, y Eugenio de Zabala, arriero, vecino de la villa de Salinas (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1779/12/14).
    12. Auto de almoneda y remate de la provisión de vino navarro a la villa de Placencia, a pedimiento de Francisco de Gamboa, vecino de la villa de Lacunza, en el reino de Navarra (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1747/11/25).
    13. Almoneda y remate de la provisión de vino chiquito o ruín de Navarra y aguardiente para la villa de Placencia, a pedimiento de Bartolomé de Azurmendi, proveedor de vinos navarros en la villa de Eibar (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1750/12/03).
    14. Posturas de Santos de Aranguren y Pedro Martín de Eguren para nueva almoneda y remate de la provisión del vino chiquito de Navarra a la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1789/12/06).
    15. Almoneda y remate de la provisión de vino clarete de La Rioja para la villa de Placencia, en virtud de un auto del corregidor de la provincia de Guipuzcoa, a pedimiento de José de Larrañaga, vecino de la villa de Bergara y estante en la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1756/01/24).
    16. 'Escritura de obligación de la provisión de vino clarete de la calle del Arrabal de Placencia (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1826/11/21).
    17. Contrato de obligación entre Martín de Alcarioz y José de Arando, carreteros, y Manuel de Aranguren respecto del transporte de vino clarete para el consumo de Placencia (Bergarako Udal Artxibo Historikoa 1831/01/08).
    18. Contrato entre Genaro de Maturana, carretero de Escoriaza, con Manuel de Aranguren, rematador del vino para Placencia (Bergarako Udal Artxibo Historikoa 1831/01/24).
    19. Pedimiento de Juan García de Vicuña, arriero, vecino de la villa de Zalduondo, provincia de Alava, contra Domingo de Garate, cesionario de Andrés de Otaegui, vecinos de la villa de Placencia, de nueva postura y remate de la provisión de vino tinto y clarete para la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1649/01/30).
    20. Demanda de Santos de Aranguren, rematante de la provisión de vino de la taberna de la calle principal de la villa de Placencia, contra Francisco de Guebara, arriero, vecino de la villa de Salinas, sobre pago de alcance de una cuenta (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1785/01/13).
    21. Ignacio de Larreategui y Fernándo de Zigaran, vecinos de Soraluze, contra Vicente de Arrieta, vecinos de Leintz Gatzaga, y Agustín de Azcarate y otros, vecinos de Soraluze, sobre respetar el cumplimiento de escritura de provisión de vino clarete de rioja (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1753 - 1754).
    22. Pleito ejecutivo de Bentura de Armendia, procurador síndico general que fue de la villa de Placencia, contra los bienes de Bartolomé de Otaegui y Juan Ignacio de Beiztegui, vecinos de la dicha villa, y Pedro Ignacio de Garciandia, arriero y proveedor de vino navarro, natural del lugar de Lacunza, en el reino de Navarra, y residente en la villa de Tolosa, por cuantía de 665 reales y 14 maravedís de vellón, en virtud de un auto (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1748/08/09).
    23. Pedimiento de Domingo Tomás de Urizar, vecino de la villa de Placencia, de baja de Matías de Ganuza como rematante de la provisión de vino clarete de la taberna del Arrabal de la dicha villa (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1778/12/15).
    24. Demanda de Bartolomé de Aguirre Gorostegui, rematante del arbitrio del donativo de la provincia, vecino de la villa de Placencia, contra Domingo de Zulueta, arriero de vinos, vecino del lugar de Samaniego, por falta de provisión de vinos (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1763/09/16).
    25. Pedro Ignacio de Beiztegui, contra Agustín de Madina, vecinos de Soraluze-Placencia de las Armas, sobre obstaculizar la ejecución de la provisión de vino y licor navarros (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1767).
    26. Francisco de Irigoien, contra Felipa de Lasue, vecinos de Soraluze-Placencia de las Armas, sobre adulteración del vino clarete (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1768).
    27. Querella de Domingo de Goenechea Ibarra contra Martín de Sarasqueta, vecinos de la villa de Placencia, por venta no permitida de vinos (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1658/06/04).
    28. Querella de Juan de Aguirre Araoz y Domingo de Iraola, regidores de la villa de Placencia, contra Bartolomé de Veiztegui Egoza, mesonero, por venta ilegal de vino (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1662/01/07).
    29. Demanda de Santos de Aranguren, rematante de la provisión de vino clarete a las tabernas de la villa de Placencia, contra Vicenta de Elorriaga, vecina de la dicha villa, por venta de vino sin facultad para ello (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1799/02/22).
    30. Información recibida a pedimiento de oficio, de cómo Eleuterio de Aranguren, cadenero de Malzaga, vecino de la villa de Placencia, vende vino en su casa sin pagar los derechos correspondientes (Eibarko Udal Artxibo Historikoa 1822/05/17).
    31. Información recibida a pedimiento de Manuel de Aranguren, Pedro Joaquín de Ciaran y Manuel de Guisasola, rematantes de los derechos municipales y provinciales sobre consumo de vinos en la villa de Placencia, de cómo se venden vinos clandestinamente en Los Mártires de Ozienzua, jurisdicción de la villa de Vergara, y en la venta de Malzaga, jurisdicción de la villa de Eibar (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1828/08/05)
    32. Pedimiento de multa de Manuel de Aranguren, Pedro Joaquín de Ciaran y Manuel de Guisasola, rematantes de los derechos municipales y provinciales sobre consumo de vinos en la villa de Placencia, contra Pedro de Eguiluz y Pedro de Barrenechea, habitantes del sitio de Los Santos Mártires de Ozienzua, jurisdicción de la villa de Vergara, por venta clandestina de vinos (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1828/08/09).
    33. Bergara. Autos de Manuel de Aranguren, vecino de Placencia y rematante de la provisión de vino clarete, contra Pedro de Olaran, Miguel de Alberdi, Francisco de Gabilondo, Francisco de Larrañaga, Martin de Echasarreta y Celedonio de Jauregui, compradores de vino al por mayor y vendedores clandestinos de vino (Bergarako Udal Artxibo Historikoa 1831/02/28).
    34. Apelación de Nicolasa de Goenechea, vecina de Soraluze - Placencia de las Armas, contra el alcalde de Soraluze - Placencia de las Armas, sobre deudas causadas por el proveedor de vinos, que incluye el salario del médico procedente de la sisa (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1744).
    35. Pedimento de José Ignacio de Iraola contra los regidores de la villa, sobre impuesto del vino sin previa facultad real (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1786).
    36. Se acuerda en concejo "suplicar a su magestad y sennores de su real y supremo Consejo la facultad y conzesión de una sisa de ocho maravedies en cada azumbre de todo el vino que se consume en la villa , para así construir "una puente capaz desde el varrio de Maspe al de Recalde", con la cual se evitarían muchas incomodidades (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1737/06/09).